2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Leioako enpresa-mintegirako deialdia zabaldu dute

Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian izena emateko epea ireki du; martxoaren 10era arte aurkez daitezke eskaerak. Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan, eta esleipendun enpresei laguntzeko eginda dago, udal iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Euren berbetan, "bizitegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira". Horrela, enpresek honako hau izango dute eskuragai: esleitutako modulua edo moduluak; erabilera anitzerako aretoa; eta negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak. Irakurri gehiago 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina