2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Aurreko urtean baino bisitari gehiago hartu ditu Getxok 2015ean

Getxoko Turismo Bulegoak 51.772 bisitari hartu zituen iaz. Hala, aurreko urtean baino %54 gehiago etorri ziren 2015ean, Udalak jakinarazi duenez. Ereagako bulegoan 21.810 lagunen zalantzei erantzun zieten, bisitari guztien %42 (2014an baino %25 gehiago); Bizkaiko Zubian dagoen bulegoan, berriz, 24.685 laguni, guztien %48 (aurreko urtean baino %67 gehiago); eta bulego mugikorretan gainerakoei, 5.277 bisitariri (%10), aurreko urtean baino %198 gehiagori. Irakurri gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina