2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Eguastenean barriro medikuforentseak greba eguna izango dabe

Martiaren 9an barriro medikuforentseak greba eguna izango dabe.
Joan martiaren 2an be egin eben grebea eta datozen martiaren 9 eta 16rako be deituta dauke . Justizia sailaren menpe dagoz eta Laukoakaz parekatzea eskatzen dabe besteak beste. 2010. urtean lortutako akordioak betetea.

          Logoa

Altzairuaren amildegia

Ez da ezustean iritsi. Euskal altzairugintzaren beheraldiaren zerrendan, kaltetuen arteko beste bat da Tubos Reunidos enpresa. Traparango Galindo kalean dagoen Productos Tubulares adarrak aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu berri die langileei. Inportazio merkeei eta energia kostuei ezin eutsi dabil lantegia, eta, egoera irauli bitarte, aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu die langileei. Galindoko plantak dituen 430 beharginetatik 398ri eragingo die neurriak; langile zerrendan dauden %92ri, alegia. Irakurri gehiago.

Altzairuaren amildegia

UNAI REMENTERIAK ADIERAZI DU BIZKAIAK BESTE URRATS BAT EMAN BEHAR DUELA FINANTZA-ARLOAN

La Comercial -orain Deusto Business School- fakultatearen ehungarren urteurrena ospatzeko ekitaldian, Ahaldun Nagusiak adierazi du lurraldeak eta haren hiriburuak, Bilbok, protagonismoa berreskuratu behar dutela estatuko eta nazioarteko finantza-nodo gisa. Irakurri gehiago.

100 Deusto business school

Arcelor Mittalek Txinan ere altzairua ekoizten duela gogorarazi du ELAk

ELAren ustez, altzairugintzako kaleratzeak «zuritzeko argudioak» dira Txinaren dumping-a zein argindarraren faktura garestia. Horren adibide, gogoratu du Txinan bertan ere ekoizten duela Sestaon aldi baterako itxita dagoen ACB altzairutegiko jabeak, Arcelor Mittalek. Jaurlaritzaren politika ekonomiko falta ere salatu du ELAk.

Berria.eus

2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Bilboko eraikinen %60an azterketa egin behar izango da ondo mantentzen direla bermatzeko

1.282 eraikinetan egin behar izango dute 2016an Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa, higiezinaren zaintzaren egoera azaltzen duen txostena, udalari aurkeztu beharrekoa. Irakurri gehiago

«Ez da posible geure gazteen lan ibilbidea 25 urterekin hastea»

EAEko lan merkatua gero eta gehiago zahartzen ari da, eta De la Ricak ohartarazi du gazte gabezia ezin zaiola soilik jaiotza tasari egotzi: «Gazteak ez daude aktiboak, ez okupatuak, ez langabezian». Irakurri gehiago

2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

‘Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz’ parte hartze prozesua abiatu du Ondarroako Udalak

Ondarroako Udalak abian ipini duen Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz parte hartze prozesuaren bitartez, Ondarroa 2020 proiekturako gazteen ekarpenak jaso nahi dira. “Gazteen behar eta ikuspuntuak ezagutuz eta partekatuz, gazteen artean enplegua sustatzeko aurrera eraman beharreko erronka berriak guztion artean adostuko dira. Eta helburu horri jarraituko dio Ondarroako Udalak martxan jarritako prozesu berritzaileak”. Irakurri gehiago.

Ondarroa