Dokumentu honek INEk Enpresen Berrikuntzari buruzko
inkestan lortutako emaitza esanguratsuenak aurkezten dizkigu, zeinek
helburutzat berrikuntza prozesuaren inguruko informazioa eskaintzea duen,
prozesu honen ezaugarri desberdinak ezagutzea ahalbidetzen duten adierazleak
eratuz (eragin ekonomikoa, jarduera berritzaileak, kostua, …). Ikerketa hau, 10
langile baino gehiago dituzten 42.100 baino enpresa gehiagoz osaturiko lagin
bati zuzendu zaio, bai industri sektoreko enpresei, zein eraikuntza eta
zerbitzu sektoreetakoei.
2013(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala
2013(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala
Industria Berdea sustatzeko politikak (Ing)
Dokumentu
hau Nazio Batuen Garapen Industrialeko Erakundeak (UNIDO) landu du, eta bertan gobernu nazional desberdinek
industriaren transformazio ekologikoa sustatzeko eta errazteko behar dituzten
politika desberdinak identifikatzen dira. Uste da etorkizunean industri
sektoreak era guztietako hondakinak minimizatuko dituela, energia
berriztagarriak erabiliz, eta kontu handia izango duela langileak,
komunitateak, klima eta ingurugiroa ez kaltetzeko. Industria berdeak
sortzaileak eta berritzaileak izango dira, etengabe jarduera ekonomikoa,
ingurugirokoa eta soziala hobetzeko forma berriak garatuz
2013(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena
EB-ko berrikuntzari emandako laguntza publikoa eraginkorragoa egiten (Ing)
Berrikuntza elementu oso garrantzitsua da europar enpresentzat, eta horregatik dokumentu honen helburua da debate ireki eta informatu bat sustatzea, EB-ean berrikuntzari laguntzeko mekanismo publikoen efikazia nola hobetu daitekeen jakiteko. EB-an ahalik eta efikazia handienarekin berrikuntza sustatzeko helburuarekin, berrikuntza politika argietan oinarritu beharko dira, eta enpresa berritzaileen beharrei erantzun beharko diete. Zentzu honetan, Europan berrikuntzari ematen zaion laguntza efizientearen inguruko kontsulta honetan, neurri handi batean egungo neurriekiko satisfazio eza adierazten dute.
2013(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea
2013(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala
EAEko industria eolikoaren balio katearen azterketa: aukerak eta zer hobetuak (Es)
Dokumentu
honek bi eskakizuni erantzun nahi die: alde batetik, mundu mailan etorkizun
handiko industria aztertzeko beharra, munduak tokiko eta munduko garapen
jarraitua eta, batez ere, iraunkorra sustatzeko energia alternatiboak behar
dituen garai honetan; beste aldetik, lanak energiaren esparruko EAEko eragile
eta enpresa multzoak segmentu eolikoaren balio kate globaletan duen lehiatzeko
kokapena identifikatu nahi du, itxuraz behintzat eskualdearen eta herrialdearen
ekonomia eta gizarte garapena lortzeko ustiatzeko moduko masa kritikoa osatzen
baitu.
2013(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)