2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
‘Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz’ parte hartze prozesua abiatu du Ondarroako Udalak
Ondarroako Udalak abian ipini duen Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz parte hartze prozesuaren bitartez, Ondarroa 2020 proiekturako gazteen ekarpenak jaso nahi dira.
“Gazteen behar eta ikuspuntuak ezagutuz eta partekatuz, gazteen artean
enplegua sustatzeko aurrera eraman beharreko erronka berriak guztion
artean adostuko dira. Eta helburu horri jarraituko dio Ondarroako Udalak
martxan jarritako prozesu berritzaileak”. Irakurri gehiago.
Kapsch TrafficCom enpresa austriarrak Schneider Electric Transporte konpainiaren kontrola hartu du
Schneider taldeak akordio bat sinatu du Kapsch TrafflcCom enpresa
austriarrarekin, bere garraio filiala saltzeko. Operazioak eragin
zuzena izango du Euskadin, hemen baitago esparru horretan
espezializatutako zentroetako bat. Hain zuzen, Kapsch enpresak Telvent
Tráfico y Transporte zenaren aktiboak erosiko ditu, zeinak Bilboko Arce
Ibérica barne hartu baitzuen bere garaian. Akordioaren arabera, 35
milioi euro ordainduko dira garraio dibisioaren truke. Operazio honen
bidez, Kapsch enpresak garraio sistema adimendunen (ITS) sektoreko
produktu zorro handiena izango du, eta alderdi hori erabakigarria izango
da hiri adimendunak garatzeko orduan.
Kapsch taldeak filial eta bulego sare zabala du 33 herrialdetan,
3.500 profesional enplegatzen ditu eta 2015ean 456 milioi euroko
diru-sarrerak izan zituen.
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-kapsch-trafficcom-enpresa-austriarrak-schneider-electric-transporte-konpainiaren-kontrola-hartu-du#sthash.wfGcLa6F.dpuf
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-kapsch-trafficcom-enpresa-austriarrak-schneider-electric-transporte-konpainiaren-kontrola-hartu-du#sthash.wfGcLa6F.dpuf
Arrantza kultura berpizteko
Esperientzia alde batean, eta ikasteko grina bestean. Jesus Gangoitiren
eskuetan erraza dirudiena, praktikan, ez da horren erraza. Hala ere,
pazientzia apur batekin eta behin eta berriro errepikatuta, lortzen da.
Hain zuzen ere, arrantzu tresneria egiten ikasten dabiltza 16 eta 47
urte bitarteko zazpi lagun: lau emakumezko eta hiru gizonezko. Irakurri gehiago
Batzarren bisita Autzaganeko obretara
Batzarretako taldeek, Aldundiko Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapeneko
sailak Autzaganeko obretara egin dauen bisitan hartu dabe parte gaur,
“lekuan bertan” ezagutzeko Autzaganeko mendatea zeharkatuta Amorebieta
eta Gernika lotzen dauen errepidearen zati hori eregiteko obrak zein
egoeratan dagozan, esleipena dauen enpresa barriak Urdinbideko tunelak
bukatzeko beharrei ekin baino egun batzuk lehenago. Irakurri gehiago
DEMAK ANTOLATU DITUEN GAZTE EKINTZAILEEN I. JARDUNALDIETAN ‘BIZKAIKER.EUS’ BIZKAIKO LAN-DEMOGRAFIAREN MAPAREN ARGITALPENA EGIN DA
Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak
parte hartu du eta lan-munduari eta langabeziaren aurkako borrokan
jarduten duen erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du. Jardunaldien ardatzak gazteen ekintzailetza eta hirugarren sektorearen eta gizarte-ekonomiaren aukera enpresarialak izan dira.
BIZKAIA TALENTEK ETA CENARRUSA FUNDAZIOAK EUSKADI ETA AMERIKA ARTEKO PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEETARAKO EPEA IREKI DUTE
Eskabideak bidaltzeko epea 2016ko apirilaren 30ean amaituko da. Bi lurraldeetan lan-ibilbidea garatzeko ahalmen handia duten
profesionalek AEB/Kanadako eta Euskadiko errealitate zientifiko,
teknologiko, enpresarial, instituzional eta kulturala zuzenean hobeto
ezagutzea dauka helburu. Era berean, bi
lurraldeetan ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun
profesionalen arteko lotunea ere sortu nahi du maila pertsonalean zein
lurralde-mailan. Horretarako, harreman zuzena ezarri nahi du bertako
erakunde/instituzio nagusiekin. Irakurri gehiago.
ALDUNDIAK 20 MILIOI INBERTITU DITU ENPRESA BERRIKUNTZA, NAZIOARTERATZE, INBERTSIO, KOOPERAZIO ETA TALENTURAKO DIRU-LAGUNTZETAN
Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek,
Bizkaiko enpresa-sarearen hazkuntza berrindartzeko, sektore batzuk
nazioarteko erreferentzia modura sendotzeko eta aliantza estrategikoak
ezartzeko diru-laguntzak zehaztu ditu CEBEKen enpresariekin izandako
bileran. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)