2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Startup Europe Week asteak eskualde mailako topaketak bultzatuko ditu ekintzaileentzako laguntzak ezagutarazteko

Otsailaren 1etik 5era egingo den Startup Europe Week astean hainbat ekitaldi antolatu dira, tokian tokiko eta eskualde mailako startup-en ekosistema sustatzeko. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua Startup Europe ekimenaren bitartez, eta “bottom-up” ikuspegian oinarritzen da, helburu honekin: ekintzailetza bultzatzeko zentroek, hub-ek, haztegiek eta Startup Europe ekimeneko bazkideek antola ditzatela topaketa guztiak. Ekimenaren atarian dagoeneko zabalik dago izen-emate epea Startup Europe  astearen antolatzaile izan nahi duten erakunde eta ekintzaileentzat. Irakurri gehiago


Tecnaliak 100 milioi bideratuko ditu proiektu berrietara 2020. urtera arte

Euskal enpresekin duen jarduera bikoiztea jasotzen du datozen bost urte arteko plan estrategikoak. 130 milioi euroko fakturazioa lortu nahi du 2020rako, 40 milioi inguru euskal enpresen bidez. Irakurri gehiago


Ingeteam Belgikan sartu da, eta %50 igo du hazkundea Europan


Berlozeko parke eolikoaren mantentze lanaren adjudikazioa lortu du Ingeteam Servicek, Belgikako ekialdean, eta, horrekin batera, Europako iparraldeko merkatuetan zabaltzen jarraitzeko urrats garrantzitsua egin du. 17,5 Mwko potentzia dauka parkeak, eta estreinakoz kudeatuko du 2,5 Mwko plataforma bat herrialde horretan. Irakurri gehiago


2015eko 3. hiruhilekoko emaitzen txostena. EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika (EEEE)

2015eko 3. hiruhilekoko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren emaitzen txostena. Eukal Autonomia Erkidegoa. EEEEren helburu orokorra da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da. Irakurri gehiago


ALDUNDIAK ETA TELEFÓNICAK BIZKAIA OPEN FUTURE ERATZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA AURKEZTUKO DUTE

Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eta Luis Miguel Gilpérez Telefónica España konpainiako presidenteak sinatu eta aurkeztuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónicaren artean Bizkaia Open Future eratzeko eginiko hitzarmena. IKUSI BIDEOA




ALDUNDIAK «BONO DENDA» EKIMENAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DU, BIZKAIKO DENDETAN KONTSUMOA SUSTATZEKO

Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioak (CECOBI) sustatzen dute ekimen hau, Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen lankidetza duena.
Kanpaina abenduaren 11tik urtarrilaren 30era iraungo du; 15.000 bonu jarriko dira salgai, bakoitza 40 euroan. Bonu horiek aukera emango dute 50 euroko erosketa egiteko ekimenari atxikitako establezimenduetan.


Deustuko Unibertsitateak Business Angels Eskola Intentsiboa antolatu du -

Deustuko Unibertsitateak Euskadiko Business Angels Eskola Intentsiboaren Edizioa antolatuko du abenduaren 17 eta 18an. Honen helburua enpresa berrien, startups-en, inbertitzaileen inbertsio teknikak hobetzea izango da, euren jarduera garatzeko tresna eta ezaguera  egokiaz hornitu ahal izateko. Irakurri gehiago