2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
2016/02/02 Giza ehun artifizialak hobetzeko estrategia berri bat
UPV/EHUren
eta Oxfordeko Unibertsitatearen ikerketak hobetu egin du zelulek
ehunean behar dituzten oxigenoa eta nutrienteak garraiatzeko modua. Irakurri gehiago.
Factor CO2 enpresak plan energetiko baten elaborazioaren esleipena lortu du Indonesian
Bilbon finkatuta dagoen Factor CO2 aholkularitza-enpresak Indonesiako Bogor hiriko estrategia
energetikoa eta klimatikoa lantzeko plana garatuko du,
berotegi-efektuko gas isurketak murrizten laguntzeko asmoz. Irakurri gehiago.
Gernikako ospitalean langileen ehuneko 90 egoera prekarioan daudela salatu du ELA-k
Osakidetzan prekarietateari aurre egiteko kanpaina hasi zuen ELAk orain
hiru hilabete eta, orduz geroztik, protestak egiten ari dira osasun
zentro eta ospitaleetan. Gernika-Lumoko ospitalearen aurrean
elkarretaratzea egin dute gaur goizean eta, salatu dutenez, osasun
zentro horretan lan egiten duten beharginen %90 egoera prekarioan ari
da. ELAko Osakidetzako arduradun Peio Igeregik salatu duenez, “langileen
%90 behin-behineko kontratuarekin ari da lanean”. Irakurri gehiago
Gizonezko bat hil da traktorearekin istripua izanda
Lurrak mantentzeko lanean ari zela, traktorearekin istripua izanda hil
da gizonezko bat Zamudion (Bizkaia). Adar batzuk arrastaka eramaten ari
zen. Karga kontrolatzeko ibilgailutik jaitsi da, eta, arrazoi
jakinekorik gabe, traktoreak azpian harrapatu du.
Pandako greba deialdia bertan behera utzi dute
Lanpostuak Bilbotik
Zamudiora ez aldatzeko gaur hasi behar zuen Pandako langileen greba
mugagabea ez da egingo. Zuzendaritzak lekualdatzea gelditu du, eta
hilabeteko epea ezarri du batzordeak akordio bat lortzeko. Lekua
aldatzeak «eragin izugarria» duela diote langileek.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)