2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

ALDUNDIAK ENERGIA EFIZIENTZIARAKO LAGUNTZA LERROAREN DEIALDIA EGIN DU, ETXEBIZITZA ERAIKINETAKO AUZOKIDEEN ERKIDEGOENTZAT

1,5 milioi euro bideratuko dira etxebizitza eraikinetako jabeen erkidegoek eta kooperatibek energia efizientzia eta aurrezpen jarduerak egin ditzaten, baita energia berriztagarriak bultzatzeko ere
Toki administrazioetarako laguntzen bigarren lerroko beste bi milioi eurorekin, Bizkaiak orotara 3,5 milioi euro bideratuko ditu energia efizientziako jardueretara.  IRAKURRI GEHIAGO BIZKAIMEDIAN
 

Aldundiaren Logoa Bizkaimedia.

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

ALDUNDIAK KAPITALA JARRI DU 89 ENPRESATAN ETA BESTE 25 FINANTZATU DITU SEED CAPITAL BIZKAIA SOZIETATEAREN 25 URTEKO IBILBIDEAN

• Foru sozietate horren bitartez, guztira 15 milioi euro inbertitu dira kapitalean, eta 9,3 milioi euro eman dira maileguetan.
• Aurtengo abenduaren 1eko datuen arabera, orain 50 enpresa dira erakundearen partaidetza dutenak, eta 44 maileguak jaso dituztenak.Irakurri gehiago Bizkaimedian


2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Industria oparotasuna, hondakinetan galduta

Bizkaia industrializazioaren aitzindarietako bat izan da. Bilboko itsasadarraren bi ertzetan merkataritza, portu eta industria jarduera handiak izan dira XIX eta XX. mendeetan. Oparotasun horren isla gutxi geratzen da, ordea. Izaera gal ez dadin eta belaunaldi gazteek euren jatorriaren nondik norakoak jakiteko aukera izan dezaten lanean ari da Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE).Irakurri gehiago Bizkaiko Hitzan

Kostaldera iritsi da 'fracking'-a

Bizkaiko kostaldean, Gernika ingurutik Gorlizeraino, gasa baden ikertzen hasiko dira. 29 herri daude barruan. 'Fracking'-a debekatzeko lege proposamena eztabaidatuko du bihar Eusko Legebiltzarrak. Irakurri gehiago Berrian




2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

POBREZIAREN AURKA, MILA EUROTAN

Bilboko Udalak aurten Pobreziaren Aurkako Planerako aurreikusita zeukan diru sorta handitu egin behar izan du, eskas geratu delako. Hala, 150.000 euro gehiago bideratuko dira helburu hori lortzeko programetara.Elikadura eta higienea. Horietatik 45.000 euro Gurutze Gorriak jasoko ditu, elikadura eta higiene beharrizanak bermatzeko.

Edesa zabaltzeko eskatu diote Catari

BASAURI. Edesako bazkide eta langile ohiek manifestaziora egin zuten ostiral arratsaldean. Basauriko fabrika zabaltzeko eskatu diote Catari. Hau da, enpresak konkurtsoko epailearen aurrean hartutako konpromisoa bete dezala nahi dute. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek babestu zuten deialdia.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek eskertu egin du Alemaniako multinazionalak munduko beste herrialde batzuentzat eredu den AIC zentroan jarritako konfiantza










Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek, Alemaniako Festo multinazionalaren automozio arloko espezializazio eta bikaintasun zentro berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur; zentroaren izena "Festo AutoMotion Center (Festo AMC)" da. BERRIA

I+G gastua %4,1 jaitsi zen 2013an, lehen jaitsiera 2006tik

1.317 milioi euroren inbertsioak izan zituzten ikerketa zientifikoak eta garapen teknologikoak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Eustatek emandako datuen arabera. BERRIA / EUSTATEN DATUAK

Espainiako Bankuak ez du egintzat jotzen hiru kutxak batera ari direnik


 






 
Luis Maria Linde gobernadorearen arabera, Kutxa, Vital Kutxa eta BBK kutxari urri amaieran igorritako idatzian, "ez da zertan estuki ulertu kontzertazioa dagoela uste denik" BERRIA




2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

ALDUNDIAK MANTENDU EGITEN DU NEKAZARITZAKO SEKTOREAREN ALDEKO LAGUNTZA 30,9 MILIOI EUROKO LAGUNTZAREKIN




Nekazaritza Foru Sailaren estrategiaren ardatzak sektore bakoitzeko laguntza planen aldeko erronka, gazte berrien inkorporazioa eta Lurren Bankurako lurren artekaritza sustatzea dira bi ezaugarri nagusi dituen urtean, alde batetik Nekazaritzako Politika Bateratu (N.P.B.) berriari egokitzea eta, bestetik, animalien ongizaterako neurrien aldeko erabateko laguntza, eta azken horretarako 300.000 euroko kredituko programa berria dago. NEKAZARITZA LAGUNTZAK

2014(e)ko uztailaren 18(a), ostirala

NEKAZARITZA POLITIKA ERKIDETIK ERATORRITAKO EUSKADIRAKO FUNTSEN % 20 KUDEATUKO DU ALDUNDIAK DATOZEN 7 URTEETAN

Nekazaritzako Foru Sailak eta Arabako eta Gipuzkoako Aldundiek hasierako akordioa lortu dute ekainean, Europako funtsak banatzeko eta jarduerak lehentasunezko neurrietan oinarritzeko.

L.G.I.P. indarrean egongo den zazpi urteetan 80 milioi euro inguruko inbertsio gehiago ahalbidetuko dira. Horietatik % 60, 25,5 milioi euro, foru-erakundeak finantzatuko ditu eta % 40, 17 milioi euro, FEADERek.

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=13594&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=2&codpath_biz=2

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia-2020

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

ALDUNDIAK 1,7 MILIOI EURO JARRI DITU NEKAZARITZAREN SEKTORERAKO EGITURAZKO LAGUNTZARAKO

% 80 Mendiko Konpentsazio-Ordainetarako (M.K.O.) dira eta % 11 lan uzte aurreratuak egiteko.


http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/

Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak 1,7 milioi euro jarri ditu nekazaritzaren sektorerako egiturazko laguntzarako; munta horretatik % 80 Mendiko Konpentsazio-Ordainetarako (M.K.O.) da eta % 11 lan uzte aurreratuak egiteko. Foru Sailak  mota horretako laguntzak arautzen dituen Foru Dekretuaren deialdia aurreratu  du eta, horrela, eskabideak Eskaera Bakarrarekin eta bateratuan aurkez daitezke otsailaren 17tik aurrera Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan (E.N.B.). Aurreratze horren arrazoia berariaz da baserritarrei tramitazioa erraztea; baserritarrek aukera izango dute  bi eskaerak eragiketa bakarrarekin egiteko.
Laguntzen helburuak ondoko hauek dira: euren jarduerak mendian eta/edo  eskualde kaltetuetan egiten dituztenen zailtasun naturalak konpentsatzea; nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan oporraldietan, gaixoaldietan eta amatasun/aitatasun kasuetan ordezpen zerbitzuak ezartzea;  nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako aseguru  sariak;  eta, belaunaldien arteko txandakatzea finkatuz gazteen inkorporazioari lotuta, lan uzte aurreratuengatiko saria.
Laguntzen munta era honetan banatzen da:
- 1.392.000 euro, M.K.O.
- 200.000 euro, lan uzte aurreratuak
- 90.000 euro, aseguruak
- 45.000 euro, ordezpenak
Laguntzen % 80 Mendiko Konpentsazio-Ordainetarako (M.K.O.) dira. 2013. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak 1.420.000 euroko konpentsazioa ordaindu zuen azaroan eta abenduan eta horren onuradun izan dira euren eguneroko jarduera mendikoak bezalako alde sentibera edo  kaltetuetan egiteagatik berariazko zailtasunak dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako  Bizkaiko 623 ustiategi profesional. Laguntza  kudeatzen duten hektareako baserritarrei errentan ematen zaien laguntza zuzenean gauzatzen da eta bere helburuak  mendietako goiko inguruetan biztanleriaren galera saihestea  eta kokapen horietan landa erkidegoak mantentzea dira, eta baita landa ingurua artatzea ere. Aldi berean, alde horien potentzial turistikoa jagon nahi da, inguru naturalarekiko, paisaiaren mantenuarekiko eta garapen ekonomikoarekiko begirunetsuak diren  nekazaritza eta abeltzaintzako sistemen erabilera sustatuz,  era berean zeregin oso garrantzitsua jokatuz lurraldearen egituraketan.
Mendialdeetan eta alde kaltetuetan nekazaritza eta abeltzaintzako sistemak mantentzeko, hala  ingurumenean duten interesagatik nola lurralde orekan duten zereginagatik, funtsezkoa da neurri honek sendotu nahi duen bilba sozioekonomikoa  mantentzea. Horrela, Irene PardokNekazaritzako foru diputatuak azaldu duen bezala "mendialdeetan eta alde kaltetuetan nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak artatzeko helburu estrategikoan laguntzen dugu, esparru horietan gure sektoreak berariazko zailtasunak dituelako  bere jarduerak egiteko".
Halaber, ingurumenari dagokionez balore handikoak diren biodibertsitatea eta sistemak zaintzea dira mendia bezala oso sentiberak diren alde horietan nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera era iraunkorrean mantentzeko helburuari lotuta dauden  lehentasunezko beste bi helburu. Beste alde batetik, alde horiek funtsezko elementua dira sistema hidrikoan eta ura moduko bitarteko baten kontserbazioan eta kalitatean. Azken terminoan, landa giroaren eta bere inguruaren arteko bizitza-maila berdintzea eta orekatzea, nekazarien lan baldintzak hobetzea  eta animalien ongizatea eta higienea hobetzea lortu behar da, eta hau guztia ustiategi iraunkorretan eta inguru naturalarekin begirunetsuak izanda.

EUSKO JAURLARITZAK ETA ALDUNDIEK KUDEABIDE PROGRAMA SUSTATUKO DUTE KUDEAKETA AURRERATUA BULTZATUZ LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

•3 milioi euro bideratuko dituzte 5 langile baino gehiago enpresen 2014ko deialdirako.
•Euskalitek parte hartzen du programan, hasierako kontrasteetan eta proiektu pilotuetan laguntza emanez.


Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen, egindako ekitaldian sinatu da Asmoen Protokoloa, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean Innobideak-Kudeabide programa martxan jartzeko. Aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak azken hilabeteetan abian jarritako INNOBIDEAK estrategiaren barne dago.
Enpresa-kudeaketa berritzailea xede
Ekimenaren xedea Enpresa-kudeaketako metodologia, erreminta eta printzipio berritzaileen ezarpena laguntzearen bidez euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzea da.
Programaren erreferentzia-esparrua Kudeaketa Aurreratuaren Eredua izango da, euskal enpresei lehiakortasuna hobetzeko orientazioa eskaintzeko helburuarekin Euskadiko hainbat erakunde, organismo eta enpresa erreferentziazkoen lanaren eta adostasunaren ondorio dena.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua enpresei lehiakortasuna hobetzeko bete beharreko bidean orientazioa eskaintzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik egindako kudeaketa-arloko ekarpenak txertatuta. Hauek dira esparruok: ezagutzaren kudeaketa, kalitate osoa, kudeaketako bikaintasuna, berrikuntza eta enpresaren gizarte-erantzukizuna, besteak beste.
Innobideak-Kudeabide programaren sorburua protokoloa sinatu duten erakundeen gogoeta partekatua da, hala nola enpresei laguntzeko programak garatzen metatutako esperientzia, betiere euskal enpresei lehia-abantailak eraikitzeko laguntza integratua eskaintzeko xedearekin. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek koordinatuko dute programa, eta SPRI, Foru Aldundiak eta Euskalit arduratuko dira gauzatzeaz. Ekimen honek, guztira, 3 milioi euroko aurrekontua du.
Programan parte hartu nahi duten enpresek www.kudeabide.com helbidera jo besterik ez dute. Datozen asteetan egingo dira aurkezpen teknikoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Kudeabide programa
5 langileko edo gehiagoko enpresei zuzendutako programa da, baldin eta enpresok erauzteko, transformatzeko eta produzitzeko industria-jarduerak, jardueron produkzio-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak eskaintzen dituztenak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorreko enpresak badira, eta sozietatearen egoitza edo lantokiren bat EAEn badago.
Programak bide leuna eta enpresen beharretara egokitua proposatzen du, enpresek bi fasetan parte hartuko dutena.
1. Fasea. Lehenik, enpresaren kudeaketaren gaineko diagnostiko zehatza osatu beharko dute, lehia-hobekuntzarako erabakiak hartzea ahalbidetu behar duena, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren erreminta erabilita.
2. Fasea. Hasierako kontraste-txosteneko gomendioetan oinarrituta, enpresak ekintza-plana osatu beharko du, eduki honekin:
  • Erronka: Kontraste-txostenean jasotako hobekuntza-esparruei lotutakoak.
  • Jarduerak: Aipatutako erronkak lortzeko baliagarriak.
  • Jarduteko ildoak: Aipatutako erronkak lortzeko jarduerak taldekatuko dituztenak.
  • Helburuak: Jarduera ildo bakoitzeko bana.
  • Proiektuak: Jarduera ildo bakoitzari egokitutako helburuak lortzeko baliagarriak.
  • Adierazleak: Adierazitako helburuen betetze-maila neurtzeko.

2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

ALDUNDIAK 20 MILIOI EUROKO LAGUNTZAK EMANGO DITU AURTEN INBERTSIORAKO, BERRIKUNTZARAKO ETA BIZKAIKO ETE-EN NAZIOARTERATZEKO

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia

• Berrabiatze Plana 2012an martxan jarri zenetik 1.211 ETEk jaso dute Planeko laguntza eta guztira 25.700 pertsonaren lanpostuak daude berari lotuta.
• Onetsitako dekretu berriek Bizkaiko 690 ETE eta mikroETEri ekarriko diete onura.

"2014a Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen urtea da", esan zuen atzo, otsailak 5, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak. Pradalesek iragarri du foru erakundeak aurten 20.000.000 euroko laguntzak emango dituela berrikuntzarako, inbertsiorako eta enpresak nazioarteratzeko, horiexek baitira ETEak eta Autonomoak Berrabiatzeko 2012-2015 aldirako Planari eusten dioten hiru ardatzak. 2014rako ezarritako inbertsioarekin, Aldundiak helburu gisa aurreikusi du laguntzak ematea 690 ETE eta mikroETEri, eta, horrenbestez, 10.000 lanpostu sendotzen laguntzea. Lurralde historikoko enpresen ehuneko 95 kategoria horretakoak dira. Beraz, ETEak eta Autonomoak Berrabiatzeko 2012-2015 aldirako Plana Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduketa estrategikoen osagai da, Enpresa Berriak Sustatzeko Planarekin eta Enplegu Planarekin batera. Jarduketa horietan, guztira, 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da aurten.
Imanol Pradalesek mezu itxaropentsu eta gogotsua zabaldu du Bizkaiko etorkizun hurbilari begira. "Badakit azken urte hauek oso gogorrak izan direla, denontzat izan dira gogorrak. Garrantzitsuena lortu duzue, eustea, hain zuzen, eta hemendik aurrera, ostera, uste dut etorkizun itxaropentsua dugula hazi ahal izateko, merkatua irabazteko, hiru ardatz direla medio: inbertsio gehiago, berrikuntza gehiago eta nazioarteratze gehiago". Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak Bizkaian inbertitzen jarrai dezaten eskatu die enpresei, "beste merkatu batzuen alde apustu egin, baina beti zeuen lurraldea daukazuela erreferentzia". Horren haritik Imanol Pradalesek hauxe gogorarazi die: "zuen ondoan gaude behar duzuenerako, inork ez dezala zalantzarik txikiena ere izan".
Topaketa sendotua
Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak "Bizkaiko ETE-ekiko III. Topaketan" egin ditu adierazpen horiek. Beaz foru sozietate publikoaren laguntzaz antolatutako bilera hori gaur goizean egin da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta lurralde historikoko 200 bat enpresaren ordezkariak elkartu dira bertan. Bere hitzaldian, Imanol Pradalesek zehaztu du ETEak eta Autonomoak Berrabiatzeko 2012-2015 Planaren edukiak Bizkaiko enpresentzat estrategikoak diren hiru arlo biltzen dituela: berrikuntza, inbertsioa eta nazioarteratzea.
Horietatik guztietatik berrikuntza da baliabide ekonomiko gehien jaso dituen arloa: 12.500.000 euro 2014an. Enpresek euren lehiakortasuna hobetzeko erabili ahal izango dituzte baliabide horiek, prozesu edota produktu berritzaileak sartuz euren jarduketa-esparru guztietan. Foru erakundeak egindako aurreikuspenen arabera, 230 ETEk jasoko dituzte laguntzok; horietatik 170ek berrikuntza sustatzeko proiektuak dituzte, eta 60k kudeaketa eta parte-hartzea hobetzeko proiektuak.
Beste 2.620.000 euro jarriko dira inbertsiorako finantza-laguntza emateko. Aldundiak bi programa ditu horretarako, jada finkatuak: Afa eta Afipyme, autonomoei eta ETE-ei finantza-laguntza eskaintzen dietenak. Laguntza horiei buruzko zenbatespenek azpimarratzen dutenez, 260 ETE eta mikroETEk lortuko dute onura 30 milioi euroraino irits litezkeen inbertsioetarako interes-murrizketaren bitartez.
Berrabiatze Planeko hirugarren arloak Bizkaiko enpresen lankidetza eta nazioarteratzea ditu xede, eta 4.955.000 euroko aurrekontua du. Baliabide horiek enpresen arteko lankidetza proiektuak garatzeko erabiliko dira, ETEak batu ahal izan daitezen kanpoan baldintza hobeetan lehiatu ahal izateko, eta nazioarteratze proiektuetara ere bideratuko dira. Foru erakundeak aurreikusten du 200 bat ETE izango direla neurri horien onuradunak. Enpresen arteko lankidetzarako 15 proiektu garatuko dira eta horietan 90 ETEk parte hartuko dute, eta beste 110 ETEk zuzeneko nazioarteratze-proiektuak izango dituzte.
ETEak eta Autonomoak Berrabiatzeko Planaren balantzea
Berrabiatze Plana 2012an martxan jarri zenetik 1.211 ETE eta mikroETEk jaso dute Planeko laguntza eta guztira 25.700 pertsonaren lanpostuak daude berari lotuta. Hona hemen nola banatzen diren kopuru horiek Planeko programen artean: enpresen berrikuntzarako programetara bildu dira enpresa gehien azken bi urteotan, onuradunak 549 baitira, eta lotutako lanpostuak, berriz, 15.603; ondoren inbertsiorako finantza-laguntza emateko programak datoz, 438 onuradunekin eta lotutako 4.097 lanposturekin; eta, azkenik, enpresen arteko lankidetzarako eta nazioarteratzeko programek 224 enpresa biltzen dituzte eta 6.000 lanpostu dituzte lotuta.
Beaz foru sozietatearen bitartez antolatutako "Bizkaiko ETE-ekiko III. Topaketan" lurralde historikoko 200 bat enpresa txiki eta ertain batu dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan enpresek aukera izan dute Aldundiko teknikariekin hitz egiteko eta urtero abian jartzen diren laguntza-programa guztiek eskaintzen dituzten onuren berri zehatza jasotzeko.  Ekitaldi hori aukeratu da, halaber, 2014ko dekretu berriak aditzera emateko.
Aurreko ekitaldietan bezala, topaketak bidea eman du ETE-ekin batera aztertu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dizkien zerbitzuez eurek egiten duten balorazioa, euren jarduera-sektoreetan dituzten beharrizanak ezagutzeko eta kanpoan merkatu berriak irekitzeko duten interesa arakatzeko.

Aldundiak berrikuntza goraipatzeko ematen dituen "emON" sarien banaketa
Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak 2013ko "emON" sariak banatu ditu, alegia, Ekonomia Sustatzeko Sailaren deialdietan aurkezten diren enpresa-proiektu berritzaileak nabarmentzeko sariak. Lehenengo edizio honetan "emON" saridunak lau proiektu eta bi enpresa izan dira:  BABCOCK VALVES, enpresa-sorkuntzarako proiektu gisa; ARIADNA INSTRUMENTS, berrikuntza proiektu gisa; RDT ENGINEERS, nazioarteratzeko proiektu gisa;  ARTESANÍA GRACI, "Bizkaia Sortzaile" ataleko proiektu gisa; CAF ENGINEERS, spin-off enpresa-ibilbide gisa; eta TICKETBIS, start-up enpresa-ibilbide gisa.
Beaz foru sozietate publikoak egin du proiektu sarituen hautapena, oinarritzat hartuta, batetik, proiektua onetsi zenean enpresa bakoitzak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aurkeztu zituen aurreikuspenak noraino bete diren, eta bigarrenik, jatorrizko planteamendua zenbateraino egokitzen zaion enpresei laguntzeko programa honen asmo berritzaileari. CAF ENGINEERS eta TICKETBIS enpresa sarituen kasuan, epaimahaiak nabarmendu egin du Aldundiaren laguntzaz sortutako bi enpresa horiek azken bost urteotan egin duten ibilbidea.

BIZKAIKO NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN KOPURUA HAZI DA


http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia

Bizkaiko Lurralde Historikoak nekazaritzako 83 ustiategi gehiago ditu 2008tik 2013ra bitartean nekazaritzako 170 profesional berri hasi direlako lanean. Sektorea berregituratze prozesu batean murgilduta egon arren, Bizkaia da denbora tarte horretan nekazaritzako ekoizpena eta errenta handitu dituen EAEko lurralde bakarra. Hektarea gehiagoren kudeatzea eta, urtean batez beste hogeita hamar gazte profesional sartuta, sektorearen gazteagotzea dira Bizkaiko lehen sektorearen argazkian aurki ditzakegun beste datu interesgarri batzuk.

Joandako hamarkadatik lehen sektorea bete-betean dago sartuta berregituraketa-koiuntura batean, Bizkaiko Lurralde Historikoak nekazaritzako 83 ustiategi gehiago ditu 2008tik 2013ra bitartean nekazaritzako 170 profesional berri hasi direlako lanean, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuak emandako datuen arabera. Bizkaia da denbora tarte horretan nekazaritzako ekoizpena eta errenta handitu dituen EAEko lurralde bakarra. Hektarea gehiagoren kudeatzea eta, urtean batez beste hogeita hamar gazte profesional sartuta, sektorearen gazteagotzea dira Bizkaiko lehen sektorearen argazkian aurki ditzakegun beste datu interesgarri batzuk.
Bizkaiko lehen sektoreko profesionalek azken urteotan ekoizpena berregituratzeko ahalegin handia egin dute eta ustiategien bideragarritasuna finkatzeko inbertsio handiak egin dituzte enpresa-orientabiderako modernizazioaren arloan. Azken bost urteotan, 61 milioi inbertitu dira gai horretan, eta inbertsioek ehuneko berrogeita hamarreko diru-laguntza jaso dute foru erakundearengandik.
Dedikazio nagusia edo partziala duten profesionalek kudeatutako azaleraren kopuruak ere gorantz egin du, eta gaur egun 140.000 hektarea dira era horretakoak. Nekazaritzako sektoreak Bizkaiko ekonomiari egindako ekarpena berez sortzen duen zuzeneko PRGtik haratago doa, zeharka ekonomiaren beste sektore batzuen zabalkundea laguntzen baitu, besteak beste, nekazaritza eta elikaduraren industriarena eta merkataritzaren jarduerari lotutako beste azpisektore batzuena.
Biztanleria aktiboari dagokionez, berriz, belaunaldi-aldaketaren arloan ere ahalegin handia egiten ari da, hainbat neurri bultzatu direlako (Nekazaritzako Lurren Funtsa edo Lurren Bankua, nekazaritzako aurretiko erretiroa edo "Gaztenek", esaterako) edota sektorean gazteak sartzeko erraztasunak eman direlako, eta neurri horiei esker urtean batez beste hogeita hamar gazte sartzen dira sektorean.
Nekazaritzako langileen batez besteko adina 50 urtekoa da, eta Urteko Lan Unitate (ULU) kopurua 5.850 pertsona inguruan dago, gehienak familia-ustiategiko kideak, eta soldatapeko lanpostu gutxi daude eta ustiategiko burua emakumea izatea ere gero eta ohikoagoa da, % 42ko muga gainditzen baitu, eta joera horri eutsi egiten zaio Lur Bankurako aurkeztutako eskabideetan.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ERREGLAMENDUA ALDATU DA, KONTURAKO ORDAINKETEI DAGOKIENEZ

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia

• 2014rako, % 19tik % 21era igo dira atxikipen-portzentajeak.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, Sozietateen gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren portzentajea aldatzea erabaki du; izan ere, % 19tik % 21era igo du, oro har, 2014rako.
Batetik, Ekonomia Ituneko 17. artikuluak xedatzen du foru aldundiek eskatu behar dituztela kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta, horretarako, unean-unean araubide erkideko lurraldea indarrean dauden tasak aplikatu behar dituztela.
Bestetik, Ekonomia Ituneko 10. eta 11. artikuluek lurralde historikoari aitortzen dioten arauak emateko ahalmena erabilita, Sozietateen gaineko Zerga berriaren Erregelamenduko 56. artikuluan Sozietateen gaineko Zergako zergadunei aplikatu behar zaien atxikipenen edo konturako sarreren portzentajea ezartzen da. Hain zuzen, % 19 aplikatu behar da, bai oro har, bai hiri-higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduen kasuan, bai eta nahiz inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako ondare-irabazien kasuan ere.
Duela gutxi, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aplikatu beharreko atxikipen-tasekin bat etortzeko, azpiegituren eta garraioaren arloko aldaketari eta beste neurri ekonomiko batzuei buruzko 2014ko urtarrilaren 24ko 1/2014 Errege Lege Dekretuak igo egin du Sozietateen gaineko Zergan oro har aplikatu beharreko atxikipen-tasa, hain zuzen, % 21era. Igoera hori aldi baterako izango da; 2014rako.
Aldaketa horren ondorioz, Bizkaiko foru erakundeak moldatu egin du Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua. Antzeko neurri bat hartu zen abenduan PFEZari dagokionez.

2013. URTEAN, ALDUNDIAK 1.850.000 EURO INBERTITU DITU BASOAK BERRITZEKO


http://www.bizkaia.net/

Guztira, 863 hektarea baso berritu dira: 652 pribatuak izan dira, eta 211 publikoak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 1.850.000 euro inbertitu ditu 2013. urtean mendietako basoak berritzeko. Guztira, 863 hektarean egin dira basoa berritzeko lanak: 652 pribatuak izan dira, eta 211 publikoak. Lurralde Historikoaren azaleraren % 60 basoa da; % 75 jabetza pribatuko da eta gainerako % 25a, berriz, publikokoa, udal erakundeena eta Aldundiarena. Nekazaritzako Foru Sailari dagokio Bizkaiko mendien kudeaketa egitea, bere eskumenen garapenean.
Arlo pribatuan, Foru Aldundiak laguntza-neurriak ezartzen ditu eta baso-berritzea sustatu eta arautzen du. Ildo horretan, Nekazaritza Sailak 2013. urtean ordaindu dituen diru-laguntzen eskabideen arabera, titular pribatuek 652 hektarea berritu dituzte: 511, koniferoekin (hazkunde arin eta ertainekoak), eta 60, hostozabalekin. Guztira, 1.430.000 euroko inbertsioa egin da hektarea horiek berritzeko, haietatik 1.075.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta.
Arlo publikoan (onura publikoko mendiak eta onurako mendiak), ekoizpen-eginkizuna hartu da kontuan, ekonomia eta enplegua sortzen baititu; baina, horrez gainera, inguruetako landaredi potentzialaren berreskurapena sustatzen da, hazkunde ertain edo moteleko hostozabal autoktonoak erabilita. Arlo honetan, 211 hektarea berritu dira: 120, hostozabal autoktonoekin, eta gainerakoak, koniferoekin. Guztira, 420.000 euroko inbertsioa egin da.
Baso horiek ingurumenean eta ekonomian sortzen dituzten balioak iraunarazteko, Nekazaritza Sailak baso-berritzeen ardura bereganatu du haien iraupena bermatzeko. Basoa berritzeko lanak geldialdi begetatiboan egiten dira, neguan, udaberria hasi arte; horretarako, kalitate oneko landareak aukeratzen dira, landatuko diren lekuko ingurumen-baldintzetara (orientazioa, altitudea, eta abar) ondo egokitzen direnak.

ALDUNDIA ENPLEGU ARLOAN ESTATU BATUETAN EGITEN DEN AZOKARIK HANDIENERA JOAN DA BIZKAIRA TALENTU BERRIAK EKARTZEKO



•Azoka horretan, bizkaia:talent Aldundiak sustatutako elkarteak hartzen du parte goi mailako profesionalak bilatzen dituzten 11 euskal enpresarekin batera.
•Bizkaiko ordezkaritza horren helburua da goi mailako 32 profesional hona erakartzea.
•Aldundiak bost urte daramatza ospe handiko azoka horretara joaten; munduan enplegu arloko azokarik handiena da eta, bertan, Europako merkaturako talentuak bilatzen dira.
•MIT European Career Fair azokan, prestakuntza handiko 4.500 hautagai baino gehiago biltzen dira, hainbat herrialdetakoak.
Bizkaia:talent Aldundiak sustatutako elkartearen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundia enplegu arloan estatu batuetan egiten den azokarik handienera joan da, ondoz ondoko bosgarren urtez. MIT European Career Fair (ECF) mundu mailako sailkapenetan lehenengo agertzen den unibertsitatea da, ondoan duen Harvard-ekin, batera. Foru Aldundiak azoka horretara joatean duen helburua hau da: lurralde historikoarentzat estrategikotzat jotzen diren arloetan prestakuntza handia duten profesionalak bilatu eta gurera ekartzea, eta arreta berezia jarriko du AEBetan bizi diren euskaldunengan. EAEko enpresa batzuei egin zaie kontsulta, eta goi mailako 32 profesional bilatu eta ekarri nahi dira.
Helburu hori lortzeko, Bostonen egiten den azokara doan talde teknikoak Euskadiko hamar sozietate hauekin batera hartzen du parte: Achucarro: Basque Center For Neuroscience; Bc3: Basque Centre For Climate Change;  Azti; Bcam: Basque Center For Applied Mathematics; Caf: Construcciones Y Auxiliar De Ferrocarriles, S.A.; Cic Energigune; Cic Nanogune; Gestamp; Ideko-Ik4; Panda Security; eta Tecnalia.
Lan plana hau da: egunean, batez beste, 30 laguni elkarrizketa egitea. Enpresa bakoitzak bere elkarrizketak egingo ditu, bilatu nahi dituen profilen arabera. Horrez gainera, bizkaia:talent sozietateko taldeak ere elkarrizketak egingo ditu, euskal enpresa batzuen ordezkari arituko baita.
Bestalde, Aldundiko ordezkariek jarraituko dute EAEkoak izan eta AEBetan bizi diren goi mailako profesionalak ekartzen eta bilatzen. Horrenbestez, bizkaia:talent elkarteak topaketa informal bat antolatu du otsailaren 1ean eskualde horretan bizi diren graduatu-ondoko 28 euskal ikaslerekin (masterra, MBA edo doktoretza egin dutenak eta/edo doktoratu ondoko ikertzaileak).
Mundu osoko goi mailako 50 profesional 
Bostonerako bidaia aprobetxatuz, igandean (otsailak 2) bizkaia:talent Aldundiak sustatutako elkarteak jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldietan, Euskadik goi mailako profesionalei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko dira. Honako hauek parte hartuko dute: AEBetan eta Kanadan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria den Ander Caballerok, AEBetan ISEBen ordezkaria den Pablo Fanok, eta Ivan Jimenez bizkaia:talent elkarteko zuzendari kudeatzaileak.
Ekitaldian, euren ibilbide profesionala Europan garatzeko interesa eta goi mailako prestakuntza duten mundu guztiko 50 pertsona izango dira. Gainera, egun horietan zehar hainbat lan-bilera egingo dira MITeko eta hango institutuetako goi mailako agintariekin.
MIT European Career Fair
MITek egiten duen European Career Fair (ECF) azokan, prestakuntza handia duten 4.500 hautagai baino gehiago batzen dira (Europakoak, AEBetakoak, eta munduko beste hainbat lekutakoak); Europako hainbat enpresa eta erakunde joaten dira azokara, arlo pribaturako eta zientifikorako langileak kontratatzeko.
Azoka honetan, goi mailako langile espezializatuak behar dituzten erakundeek aukera eskaintzen diete Europan lan egin nahi dutenei; horrez gainera, erakunde horiek aukera ematen diete langile horiei Europan karrera profesional bat egiteko. Hautagai gehienak AEBetako unibertsitate onenetatik datoz: MIT, Harvard eta Ivy elkartea (besteak beste, Columbia, Princeton, Cornell eta Yale unibertsitateak daude elkarte horretan sartuta).

2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

ZERGEN BILKETAK % 3,6 EGIN DU GORA BIZKAIAN 2013KO ABENDURA ARTE

• Zerga itunduen bilketa metatuak gora egin du: guztira, % 3,6 gehiago bildu da 2013ko abendura arte, iazko aldi berarekin konparatuz gero. Hamabi hilabete horietan, 6.226,1 milioi euro bildu dira; 2012an, berriz, 6.011,3 bildu ziren.
• Aurrez ikusitakoaren arabera, 2013an 6.220,5 milioi euro biltzea espero zen; beraz, Bizkaiko zerga-sarreren aurrekontuaren betetze-maila % 100,1ekoa da.
• 2013an, aldundiekin egin den doikuntzaren ondorioz, Bizkaiak 1.100 milioi euro ordaindu behar izan dizkie Arabako (357) eta Gipuzkoako foru aldundiei (743).

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia



2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN BALORAZIOA, EBJAko ABOKATU NAGUSIAREN ONDORIOAK DIRELA-ETA


• Bizkaiko Foru Aldundiak uste du isunaren proposamena gehiegizkoa eta neurrigabea dela, laguntzak oso-osorik berreskuratu baitira. Gainera, uste du ez dela kontuan izan pizgarriak eman ziren unean enpresentzat krisi eta ziurgabetasun egoera zegoela (eta gaur egun ere bai).
• Abokatu nagusiak azaldu dituen irizpideak ez ditu konpartitzen aldundi honek.
• Bizkaiko foru erakundeak ondorio hauek zuhurtziaz jasotzen ditu eta behin betiko epaiaren zain geratzen da.
• Abokatu nagusiak bere ondorioetan finkatu du berreskuratu beharreko kopurua (proposatutako isunaren oinarria), guztira, 322,3 milioi euro dela, honela banatuta: AFA, 212,4 milioi euro (% 65,89); BFA, 68,7 milioi euro (% 31,31), eta GFA, 41,2 milioi euro (% 12,80).
• Bizkaiko Foru Aldundiak uste du kopuru hauek kontuan hartu behar direla euskal administrazioek isuna ordaindu behar izatekotan, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak bere epaian abokatu nagusiaren irizpideei eusten badie.

Albiste osoa irakurtzeko: http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia

ALDUNDIA EUSKADIK FITUR 2014 AZOKAN DAUKAN STANDA IREKITZEKO EKITALDIAN IZAN DA

•Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Bilbao-Bizkaiaren eskaintza turistikoa aurkeztu dute.
•Hiriburua eta lurralde historikoa Hiriko Ihesaldiak gunean, Euskading izeneko gunean eta Enogastronomiakoan egongo dira.
•Iaz, 200.000 bisitari baino gehiago izan zituen Fitur azokak; 116.157 sektoreko profesionalak izan ziren, eta 91.802, jendearentzat zabalik egon ziren jardunaldietara joan ziren. 
Bizkaiko Foru Aldundia Euskadik Fitur 2014 Turismoaren Nazioarteko Azokan daukan standa irekitzeko ekitaldian egon da asteazken honetan. Azoka Madrilen da, urtarrilaren 26ra arte (igandea). Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Bilbao-Bizkaiaren turismo-eskaintza aurkezteko dagoen gunea bisitatu dute. Euskadiren standa lau modulutan banatuta dago aurten, eta guztira zazpiehun metro koadro hartzen ditu. Hauek dira moduluak: Informazio orokorra, Euskading, Hiriko Ihesaldiak eta Enogastronomia. Aurten, Fitur azokan Euskadi ordezkatzeko aukeratu den konposizioa osatzen duten lau «baserrietatik» hirutan daude hiriburua eta lurralde historikoa. Bilbao-Bizkaiaren presentziak milaka pertsona erakarri izan ditu, bai azoka sektoreko profesionalentzako zabalik egoten den egunetan, bai herritar guztientzat zabalik egoten den egunetan.
2013an, 14.802 bisitari izan zituen Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalak Fitur azokan izan zuten erakustokia; 2012an, berriz, 12.500 bisitari erregistratu ziren, eta 10.000, 2011n. Iaz, stand onenaren saria jaso zuen standak, Autonomia Erkidegoak eta Erakundeak kategorian. 2013ko edizioko alderdirik erakargarrienetako bat mapping 3D proiekzioa izan zen: mugitzen ziren irudiak proiektatu ziren Bilbao Bizkaia Be Basque markan inspiratutako eskultura baten gainean. Fitur turismoaren arloko bigarren azoka garrantzitsuena da mundu mailan. Iaz, 207.239 pertsonak hartu zuten parte azokako jardueretan; pertsona horietatik 116.157 sektoreko profesionalak izan ziren.
Euskadiko standa irekitzeko ekitaldian parte hartu eta gero, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak berretsi egin du foru erakundeak turismoaren sektorearen alde egiten duen apustua, oraingo eta etorkizuneko estrategia gisa. Esan duenez, sektore honek, zalantzarik gabe, aberastasuna eta enplegua sortzen ditu, eta gero eta garrantzi handiagoa du barne-produktu gordinean. Legegintzaldirako Planak industria turistikorako ezarritako helburuek erakusten duten bezala, Aldundiak berrogeita bost milioi euro inbertituko ditu 2015. urtera bitartean.
Nazioarteko turismoa, Bilbao-Bizkaiaren apustu sendoa
2013an zehar, nazioarteko 411.641 turista iritsi ziren Bilbao-Bizkaira. Hiriburua eta lurralde historikoa bisitatzen dutenen joeran eta tipologian egon den aldaketa berresten duen marka da. Turista horien kopurua ehuneko 2,9 gehitu da 2012arekin alderatuta, eta Bilbao-Bizkaia bisitatzen duten turista guztien ehuneko 36a dira dagoeneko. Estatuko merkatua protagonista eztabaidaezina izan da 2003ra arte, baina gero garrantzia galdu du estatistiketan nazioarteko bisitarien kopuruak gora egin duelako nabarmen -ehuneko 119 hamar urteko epean-. Deigarria da Frantziatik, Estatu Batuetatik eta Portugaletik etorritako turisten gehikuntza: +% 13,7, +% 4,8 eta +% 4,1, hurrenez hurren.

   

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

Incoesako beharginen Espainiaratzea, baliogabetuta

 


Ia zortzi hilabete greba mugagabean egin ostean, argi izpi bat ikusi zuten astelehenean Bediako Incoesa enpresako 50 langileek. Enpresak langile guztiak Extremadurako eta Soriako (Espainia) lan zentroetara lekualdatzeko hasia zuen prozedura baliogabetu egin du epaileak. "232 greba egun egin eta gero, hasieran finkatutako helburua eta borroka benetan egiazkoak direla eta epaile batek arrazoia eman digula ikusteak asko lagundu du aldartean ere", azaldu du Ariane Elejabarrieta LAB sindikatuko ordezkariak. Iazko maiatzaren 29az geroztik darabilten gatazkari eustea "gogorra" bada ere, beharginek argi daukate helburua lortu arte bertan egongo direla borrokan. "Eta indartsu daude", gaineratu du. 

Beharginek greba abiatu zuteneko arrazoiak ez direla aldatu ekarri du gogora Elejabarrietak. "Ekoizpena hemen mantentzea eta berriro ere Bediako lantegia zabaldu ahal izatea: hori da guk ikusten dugun aukera bakarra", azpimarratu du, eta gaineratu du: "Langileak eta ekoizpena hemendik eramateko enpresak egin zuen planteamendua aurrera eramateko ez dagoela arrazoi nahikorik ebatzi du epaileak".

Incoesako zuzendaritzak hainbat argudio eman zituen lekualdaketa arrazoitzeko: "Batetik, enpresa hau instalazio aldetik zahartuta dagoela. Bestetik, han eta hemen ekoizpen txikia duela dio zuzendaritzak. Hori dela eta, ekoizpen guztia leku bakarrean batzeko erabakia hartu zuen". Horrez gain, Elejabarrietak azaldu duenez, Espainian lan egitea "merkeago" aterako litzaioke Incoesari: "Langileak soldata murrizketa batekin joango liratekeelako, noski".

Sindikatuko ordezkariaren arabera, langileek eurek "ondo baino hobeto" dakite ekoizpen aukera badagoela Bediako lantegian. "Inork baino hobeto ezagutzen dute enpresa". Izan ere, gehienek 30 urtetik gora daramate beharrean.

Horrez gain, gogora ekarri du gaur egunera arte hemen ekoizten ibili direla. Kontuan hartu beharrekoa iruditzen zaio, gainera, hango enpresetan ere hainbat lan erregulazio txosten aurkeztu dituztela eta enpresa bietako bat itxita egon zela bi urtez. Ekoizpen handiena Bedian egon dela dio, eta aukerak badaudela hemen ekoizten jarraitzeko. Argi eta garbi azaldu du Incoesak produkzioa Extremadura eta Soriara eramateko arrazoia zein den euren iritziz: "Enpresak etekin gehiago atera nahi izatea kontratazio berriak eginda". Hala ere, Bedian horretarako aukerak zabalik dirauela sinetsita daudenez, "borrokan" jarraitzeko asmoa iragarri du.

Zortzi hilabeteko grebaren ondoren, astelehenean bertan batzartu ziren, lehenengoz, Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako diputatuarekin. "Aurretik ere egin ditugu beste bilera batzuk, nahiz eta horiek ere berandu iritsi zirela uste dugun. Baina diputatua bera astelehenera arte ez da gurekin batzartu".

2007ko deslokalizazioaren kontrako foru araua dela-eta, foru aldundiak joan den azaroan abiatu zuen txostena zertan zegoen jakin gura zuten Incoesako beharginek. Diputatuak emandako informazioaren arabera, Incoesak foru aldundiaren diru laguntzak jaso zituen. Foru arau horren arabera, laguntzak jaso dituzten enpresak deslokalizatu egiten badira, jaso duten diru hori itzuli egin behar dute. Beharginek argi daukate "deslokalizazio baten aurrean" daudela. "Argi eta garbi: enpresak egin duena da hemengo produkzioa Bizkaitik kanpoko beste planta batera eraman", ondorioztatu du Elejabarrietak.

Foru aldundiak arrazoia eman die. Martitzeneko gobernu kontseiluak deslokalizazio kasu bat dela ondorioztatu zuen, eta enpresari jasotako diru laguntzak eskatzeko erabakia hartu zuen. Osotara, 150.000 euro dira.