2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena
5.000 «BONO DENDA» GEHIAGO SALGAI GAURTIK AURRERA
Bizkaiko Foru Aldundiak CECOBIrekin batera sustatzen du «Bono Denda» kanpaina, BilbaoDendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntzarekin, eta erabaki du 5.000 bonu gehiago ateratzea urtarrilaren 30era arte iraungo duen kanpainaren barruan. Bonu gehiago aterata kontsumitzaileen artean hauteman den eskaera handiari erantzun nahi zaio, eta, aldi berean, lurraldeko txikizkako merkataritza laguntzen jarraitu nahi da Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan. Irakurri gehiago
EUSKADIKO INSTITUZIOEK 446 MILIOI EURO INBERTITUKO DITUZTE I+G+B JARDUERETAN 2016AN
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak parte hartu du gaur arratsaldean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan. Irakurri gehiago
BIZKAIA STARTUP-AK BILATZEN HASI DA, ENPRESA SORTU BERRIEN MUNDUKO LEHIAKETARIK HANDIENEAN PARTE HARTZEKO
Urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketan izena emateko epea. Hamar startup hautatuko dira, Bostonen hazten eta trebatzen jarrai dezaten MassChallenge-en, munduko enpresa-bizkortzailerik handienean. Irakurri gehiago
Teknologia berriei esker jadanik gurera heldu den negozioa - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-teknologia-berriei-esker-jadanik-gurera-heldu-den-negozioa#sthash.2iO40UMI.dpuf
SPRI Taldearen jardunaldi batean negozio aukera berriak erakutsi dira eta EIKTen sektoreko enpresekin kontaktatu da aliantzak bilatzeko. Tomás Iriondok, Gaia klusterreko gerenteak, esan du iraultza digitalaren ondorio garrantzitsuena dela “ekoizleari hurbiltzea produktu edo zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa”. Hurbilketa bat sortzen da gauzen erabileraren eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileen artean”. -irakurri gehiago
UPV/EHUko ikasleek hezkuntza arloko 12 aplikazio mugikor aurkeztu dituzte - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-upvehuko-ikasleek-hezkuntza-arloko-12-aplikazio-mugikor-aurkeztu-dituzte#sthash.eCdgbAYX.dpuf
Bilboko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoko eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek proiektu bat egin dute elkarrekin, hezkuntza arloko aplikazio mugikorrak garatzeko. Emaitzak abenduaren 11n aurkeztu ziren UPV-EHUk antolatutako Hezkuntzarako I. App Azokan. - Irakurri gehiago
Legatz kuotaren murrizketa %21,5ekoa izanen da 2016an
Neurriak Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleei eragingo die. Eusko
Jaurlaritzaren iritziz, urte "zaila" izango da arrantzaleentzat. Irakurri gehiago
Istripu hilgarriak ia %20 igo direla esan du Osalanek
BILBO. Datu ofizialen arabera ere, lan istripuek gora egin dute aurten. Azarora arte 31 langile hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo Osalanek zabaldu zuenez. Iaz baino bost gehiago dira (+%19,2). Guztira, 3.258 lagunek hartu dute gaixo agiria lan istripu baten ondorioz.
Urtea negatiboan amaitzeko bidean da inflazioa, bigarrenez
Azken urtean prezioak %0,2 jaitsi dira, batez ere petrolioaren jaitsierarengatik. Nekez bukatuko du iazko mailan (-%0,8), azken asteotan erregaia berriro merkatzen ari den arren. Irakurri gehiago
Hegoaldeko ekonomiak hazkunde erritmoari eutsiko dio 2016. urtean
Datorren urtean %2,8 haziko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa, eta hamarren bat gehiago Nafarroakoa. Hazkundeari esker, langabezia tasa beste pare bat puntu jaistekoa da 2016an. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)