2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Euskal ontziolen 'tax lease' diru laguntzak ez dira itzuli beharko

EBko Justizia Auzitegiak atzera bota du Europako Batzordearen erabakia, eta legezkotzat jo du 'tax lease' sistema zaharra. Irakurri gehiago


CLH-K BILBOKO PORTUAN ERREGAIAK GORDETZEKO DITUEN INSTALAZIO BERRIAK BISITATU DITU BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK

Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Bilboko Porturaino joan da gaur, bertan Compañía Logística de Hidrocarburos-ek (CLH) dauzkan instalazio berrien inauguraziorako ekitaldian parte hartzeko, lehendakariarekin batera. Irakurri gehiago


Hipoteka maileguak %49 igo dira aurten Kutxabanken

Etxebizitzak erosteko hipoteka maileguen kopuruak goraldian segitzen du. Horren seinale dira Kutxabankek atzo jakinarazitako datuak: 2014an baino %49 hipoteka mailegu gehiago eman ditu azarora arte. Orotara, 1.200 milioi euro utzi ditu mailegu horietan. 35 urtetik beherako bikoteei eman dizkiete gehienak.

Bruselak %22 txikitu du legatzaren kuota Kantauriko uretan, eta %15 berdelarena

Eusko Jaurlaritzak kezkaz hartu du albistea, eta erkidegoetako ontzien artean arrantza kuotak salerosteko edo alokatzeko malgutasuna eskatuko dio Madrili. Jarriatu irakurtzen


Lana erregulatzeko espedienteak %35 igo dira azaroan

Urrian baino erregulazio dosier gehiago jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, baina iaz hilabete berean baino %42 gutxiago. 346 langileri eragin diete dosierrek. Irakurri gehiago