2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala
Ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko jolasa
UPV/EHUren Zitek programak Ekinduz
bideojokoa kaleratu du, Bizkaiko campuseko ikasleei ekintzailetza modu
ludikoan hurbiltzeko tresna. Jokoa taula birtual bat da, non
parte-hartzaileek askotariko galderei erantzun behar dieten enpresa
proiektuan aurrera egin ahal izateko. 2.250 euroko sariak banatuko dira
bost finalisten artean. Irakurri gehiago.
Baratze eta landetatik, mahaira
“Azafrai ona erosi gura badugu, ez dugu ekarriko Kuala Lumpurtik
[Malaysia]. Gauza bera tipula bat nahi badugu: Zallan zein bertako beste
herri batzuetan bikainak aurki ditzakegu”. Hala uste du Sergio Alert
Gustoko azokako zuzendariak. Gaur hasi eta domekara bitartean egongo da
BECen bertako produktuen ekoizpen artisaua bultzatzen duen egitasmoa. Irakurri gehiago.
Hamahiru mintegi Markina-Xemeingo XVI. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azokan
Zuhaitz, landare eta baserri tresneriaren XVI. azoka
ospatuko da zapatuan [otsailak 13] Markina-Xemeinen. Beste behin ere,
Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka aukera aparta izango da
zuhaizka, hazi eta landareak eskuratu nahi dituztenentzat. Irakurri gehiago
Garoña zabalduz gero Iberdrolatik alde egiteko prest daudenen konpromiso bila
"Arrisku larria" dagoela eta zentral nuklearra berriro
zabaltzeko, Iberdrolarekin "mozteko prest dauden erakundeetako
ordezkariei" bilerara dei egin die otsailaren 26an Bilbon Garoñaren
kontrako Bizkaiko Foroak. "Garoña zabaltzen
badute, Iberdrolatik betiko alde egin eta energia nuklearrik saltzen ez
duen enpresa batera" jotzeko prest dauden galdegingo
die Bizkaiko Foroak. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)