2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

Alderdiek pozik hartu dute aireportuaren ordutegia ez luzatzeko erabakia

Vueling hegazkin-konpainiak Loiuko aireportuaren udako ordutegia luzatzeko eskatu zion AENAri, baina sozietatetik gaur jakinarazi duten moduan, ez da egingo. Eskaria aztertu ostean, AENAK ordutegia ez luzatzeko erabakia hartu du, “momentuz, ezin delako nabigazio-hornitzailearen zerbitzua egokitu”. Irakurri gehiago .

Pentsio duinak eta pentsioen kudeaketa propioa eskatzeko sinadura bilketa abiarazi dute

Eusko Legebiltzarrean pentsioen gaia eztabaidatzeko ezezkoak eraman ditu Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformak sinadura bilketa abian jartzera. Lau hilabete eta erdian 45.000 sinaduratik gora bildu nahi dituzte EAEn, "herritarren borondateak aldaketak eragin ditzakelako". Irakurri gehiago. 



Catering enpresen "ustelkeria kasuan" Hezkuntza Saila "beharrezko kolaboratzaile" jo du LABek

Era adostuan ikastetxe publikoen catering zerbitzuak banatzegatik zigortu ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak zortzi enpresa. Jantokietako zein irakaskuntzako lehen indarra den LAB sindikatuak gaur adierazi duenez, Hezkuntza Saila da "trama guzti honen azken erantzulea". Hori dela eta, eskatu du LABek bere dimisioa. "Hezkuntza Saila izan da, bere ekimenez edo bere hutsegitez, ustelkeria kasu honetan beharrezko kolaboratzailea" Irakurri gehiago

LAB: "Altzairuaren multinazionalak ez dira biktimak, errudunak baizik"

Oso izaera desberdineko bi mobilizazio egin dira altzairugintza sektorearen krisiaren harira gaur. Bata Bruselan, bestea Bilbon.  Irakurri gehiago

Bilbao Bilbao Airerako "plan estrategikoa" eta haren eraginkortasuna neurtzeko "mekanismoak" eskatuko ditu Foru Aldundiak

Loiuko aireportuaren sustapenerako Bilbao Air soziedadearen gastuak soziedadearen “helburuakaz bat datozala” egiaztau ostean, Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako foru diputatuak Batzar Nagusien aurrean gaur egin dauen agerraldian, erakunde horrek “plan estrategikoa” eta bere jardueraren “eraginkortasuna neurtzeko eta kontuak aurkezteko mekanismoak” behar dituala adierazo dau. Irakurri gehiago

Bilbao

Muskiz Bizkaiko Batzar Nagusiek Petronor bisitau dabe

Batzar Nagusietako ordezkaritza zabalak, Ana Otadui presidentea buru dala, Muskizen dagozan Petronor birfindegiaren instalazinoak bisitau ditu gaur goizean. Batzarretako talde guztien eta Mahaiaren ordezkariak izan dituan Bizkaiko Batzarretako ordezkaritzak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen eta Andreu Puñet eta José Ignacio Zudaire konpainiako goi mailako exekutiboen harrerea jaso dau.
Muskiz

PETRONORREK ETA BIZKAIAKO FORU ALDUNDIAK ENERGY INTELLIGENCE CENTER-EN LEHEN PROIEKTUA AURKEZTU DUTE

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, eta Petronorreko presidenteak, Emiliano López Atxurrak, Mugikortasun Iraunkorreko Unitatea sortzeko eta Oil&Gas unitate bat garatzeko analisian lankidetzan jarduteko akordioa sinatu dute. Legegintzaldi honetan EIC funtsezkoa da Aldundiarentzat eta bere helburua energiaren sektorean Bizkaia eta Euskadi nazioartean lehiatzeko gune moduan kokatzea da.Sektore energetikoa Bizkaiko industriaren oinarrietako bat da: enpleguari dagokionez 13.400 pertsona sortzen ditu eta Lurraldearen BPGren 7,5 da. Irakurri gehiago

EIC sinadura

Bizkaiko Aldundiak 49 saltoki zigortu ditu, erosketa tiketak gaizki egiteagatik

Bizkaiko Foru Aldundiak 92 saltoki aztertu ditu, zerga iruzurraren aurkako kanpaina batean. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak atzo azaldu zuenez, haietako 49ren aurkako zigor prozedurak abiatu dituzte: 14 saltoki erosketa tiketak ez egiteagatik, eta beste 35 zergaduna identifikatzeko zenbakia ez agertzeagatik. Gainera, beste 21 saltokiri ohartarazi diete fakturazioa gaizki egiten zutela.

Berria.eus