Buletin honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta
Plangintza Zuzendaritzak 2012 urterako eta 2013ko lehen hiru hiruhilekoetarako
aurreikuspenak aurkezten dira. Ekitaldi honen ikuspegia epe laburrera ez da
batere mesedegarria, eta nahiz eta urte honetarako BPGaren murrizketaren %1,3an
mantentzen den, hiruhileko honetako perfilak atzeraldia uste baino handiagoa
eta luzeagoa izango dela erakusten du. Barneko eskariak jaitsiera garrantzitsu
bat jasango du denboraldi guztian zehar, eta aldi berean kanpoko saldoak BPGa
apur bat hobetuko du, baina ez dira nahikoak izango barnealdeko ahultasuna
konpentsatzeko. Egungo atzeraldiaren punturik baxuenera urte honetako laugarren
hiruhilekoan heldu gintezke, eta 2013ko hirugarren hiruhilekorarte ez lirateke
tasa positiboak lortuko
2012(e)ko uztailaren 23(a), astelehena
Hiri zonaldeetako industriaren sustapenerako estrategiak (Es)
Gaur
egungo espainiar hirien egoeran nahiko heterogeneoa da, enpresen eta espazio
industrialen sustapenerako politiken ikuspuntutik. Dokumentua sarrera batekin
hasten da, non helburu nagusiak eta kasuen aukeraketarako erabilitako
irizpideak azalduko zaizkigun. Honen ostean, atal desberdinetan sailkaturik,
espainiar hirietan industriaren sustapenerako politiken arrazoiak eta edukiak
ikusiko dira, eta baita sustapenerako politika desberdinen edukiak ere.
Azkenik, prozesuan parte hartzen duten aktore desberdinak eta erabilitako
irizpideak aztertuko dira.
2012(e)ko uztailaren 19(a), osteguna
Energia eolikoaren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan: Lurraldearen arloko planaren tramitazioaren (1995-2002) errepasoa
Energia eolikoaren Lurralde Arloko Planaren elaborazio
eta tramitazioaren barruan burututako prozedurak aztertu dira (1995-2002),
egituratutako eragile bakoitzaren intzidentzia gaitasuna, horretarako garatzen
dituen jarduerak eta sortzen diren emaitza sozio-espazialaren afekzioak eta
emaitzak identifikatuz. Horrela, 2002tik 2009. urtera arte indarrean egon zen
plangintzak izan zuen izapidea ikertu da, prozedura horretan zehar plangintzak
izandako aldaketa sozio-espazialak eta jasotako alegazioak eta iritziak
aztertuz (partaidetza bide formalak eta informalak).
Industria politika birpentsatzen (Ing)
Industria politiken diseinurako
testuinguruak sakonki aldatu dira azken aldian arrazoi desberdinak direla
medio: merkataritza internazionaleko arau berriak, balio-kate eta sare
komertzial globalen hazkundea, eta globalizazioaren beste arrazoi batzuk.
Sarrera baten ostean, industri politikaren eremua irudikatzen saiatuko gara
gaur eguneko egoeran, batez ere industrialki atzeraturik dauden
herrialdeentzako. Herrialdeen testuinguruak oso desberdinak direnez, ez dago
formula eraginkor bat herrialde desberdinek erraztasunez ezarri ditzazketen
politikak formulatzeko
2012(e)ko uztailaren 18(a), asteazkena
Enpresa taldeak EAEn: erradiografia, emaitzak eta internazionalizazioa (Es)
Nahiz eta enpresa taldeek gero eta pisu handiagoa duten
ekonomiaren barruan, fenomeno hau ikertu duten lanak urriak dira, bai Espainia
mailan eta baita gainontzeko herrialdeetan ere. Honen arrazoi nagusia, enpresa
taldearen kontzeptua definitzerakoan aurkitutako zailtasunean datza, eta baita
unitate estatistiko moduan enpresa taldeak hartzen dituen datu estatistikoen
eskasian eta enpresa talde hauen jabeak nortzuk diren jakiteko zailtasunetan
ere. Lan honek EAEko enpresa taldeen inguruko informazio enpirikoa biltzen du,
eta enpresa taldearen barruan egoteak enpresaren jarduerarengan duen eragina
aztertzen du, eta era berean bere finantza estruktura eta internazionalizazio
maila ere.
Europar eskualde lehiakorrak ikerkuntza eta berrikuntzaren bidez (Ing)
Europar berrikuntza politikak
garrantzi handia du Lisboako estrategiaren barruan. Politika mota honek
kontzeptualki eboluzionatu egin du ikuspuntu lineal batetik hasita ikuspuntu
sistemiko baterarte, eta bere ezaugarrien artean aldi berean funtzionatzen duten
tresna desberdinen integrazio eza azpimarra genezake, zeinek helburu eta
emaitzen identifikazio espezifiko eta zehatz bat ez duen. Nahiz eta honen
inguruan asko esperimentatu den, batez ere eskualde mailan, ikasketa prozesua
partziala bakarrik izan da, bai erdiguneko eskualdeentzat eta baita
periferiakoentzat ere. Ikerkuntza publiko eta pribatuaren politika
tradizionalak zalantzan jarri dira, eta ikuspegi sistemiko baterako trantsizioa
osatu beharko litzateke honen bidez: enpresak sortzeko laguntza neurriak,
teknologiaren transferentzia, I+G inbertsioa, kooperazioa eta komunikazioa ikerkuntza
institutuen artean, etab.
2012(e)ko uztailaren 17(a), asteartea
Krisiaren kudeaketa Mondragon Korporazioan (Es)
Kooperatibak, arian-arian, garrantzi handia hartu
dute enpresa eremuan, erakunde ekonomiko garrantzitsu bilakatu direlarik. Izan
ere, kooperatibistekiko konpromisoa eta jarduten duten inguru geografikoa dela
eta, kooperatibek erakutsi dute alternatiba erreala direla krisiaren eragin
maltzurren aurrean. Mondragon Korporazioko kooperatiben kasuan, arestian
aipatutako konpromisoak euren balioak eta irizpide kooperatiboak betetzean
datza. Azterketa honek Mondragon Korporazioko kooperatibek krisiari aurre
egiteko hartutako estrategiak aztertzen ditu. Hori horrela, honako hauek
deskribatuko dira: euren politiken eragin sozioekonomikoa, euren kudeaketa
ereduak, taldearen interkooperazio mekanismoak eta euren harremana irizpide
kooperatiboekin
Berrikuntza eta produktibitatearen hazkundea Espainian, XX. mendeko bigarren erdian (Es)
XX.
mendearen bigarren erdian, espainiar ekonomiak hazkunde positiboa izatea lortu
zuen, aurreko mende erdian baino handiagoa, eta honek bere inguruko ekonomia
garatuekiko aldea murriztea ahalbidetu zuen. Errenta per capita maila
handiagoetara mugitzeak, progresiboki kanporantza zabaltzen joatearekin bat
egin zuen. Artikulu honetan berrikuntzarekin erlazionaturiko Faktoreen
Produktibitate Osoaren eboluzioa aztertzen da, batez ere barruko eta kanpoko
berrikuntzei arreta jarriz.
2012(e)ko uztailaren 16(a), astelehena
Gaur egungo politika publikoak industria lurra sustatzeko Bizkaiko lurralde historikoan (Es)
Bizkaiko industria lur eskasiak eragindako arazoen
deskripzio laburra egiten da lan honetan, lehen fabrikak ezarri zirenetik eta
70eko hamarkadaren krisiaren ondoren are larriagoak egin zirenak; era berean,
XX. mendearen amaieran horiei aurre egin beharrez administrazio desberdinek
buruturiko hainbat jarduketa azaltzen dira.
Kluster politikak Estatu Federal mailan Mendebaldeko eta Ekialdeko Alemanian: Baviera eta Thuringiaren arteko konparaketa (Ing)
Lan honek kluster politikak ikertzen ditu Alemaniako bi
estatu federaletan: Bavaria eta Thuringian. Bavaria, Mendebaldeko Alemaniar
merkatu ekonomiko helduaren parte bat da, eta Thuringia, ordez, Ekialdeko
Alemaniako eskualde bat da, zeinetan ekonomia zentralista batetik merkatuko
ekonomiara pasa den. Bi eskualdeen arteko estruktura ekonomikoak nahiko
desberdinak direnez, era berean espero daiteke kluster politiken ikuspuntuak
ere desberdinak izatea. Hala ere, bi eskualdeetako kluster politikek oso
ezaugarri antzekoak erakusten dituzte, sektore eta espazioaren ikuspuntuetatik.
2012(e)ko uztailaren 13(a), ostirala
EAEko ekonomiaren urteko txostena 2011
2011.
urtean, EAEko ekonomiak ahultasun handiko irudia eskaini zuen berriro, bertako
BPG erreala %0,6 baino ez baitzen hazi. Tasa hori aurreko urtekoa baino
zertxobait altuagoa da, baina oso urrun dago krisiaren aurreko balioetatik.
Hirugarren urtez jarraian, EAEko ekonomiaren hazkunde osoa kanpo saldoaren
portaera onari esker lortu zen. Izan ere, barne eskariak jaitsiera arina izan
zuen bitartean, kanpo arloaren ekarpena zazpi hamarrenera iritsi zen. Berriro
ere, kanpotik egin zen EAEko ekoizkinen eskariak bertoko enpresa industrialen balio
erantsia handitzea ahalbidetu zuen, nahiz eta oraindik krisiaren aurreko
urteetan lortu zena baino askoz maila apalagoa den. Espainiako merkatuaren
ahultasunak, oraindik EAEko enpresentzat garrantzitsuena baita, industriaren
susperraldi osoago bat eragotzi zuen.
Industria barrutiak eta ekonomia lokalen gobernantza: Frantziaren kasua (Es)
Dokumentu honen helburua, lurraldeko gobernantza dinamikak
industria zonaldeko ekonomia lokaletan aztertzea da, bi gai analitikotatik
abiatuta, ETEak eta produkzio sistema lokalak. Bertan ikusten da, modu mugatu
baina esanguratsu baten, zelan frantziar lurraldean modu dinamiko eta
desordenatu baten, ekonomia lokalaren gobernantzarako forma desberdinak
agertzen diren, eta zeintzuk ez diren asko iruditzen italiar industria barruti
tradizionalei. Produkzio sistema lokalen eta ekonomia lokalen dinamikaren ahultasunaren
arrazoi posible bat aurki dezakegu ondasun kolektibo lokaletan eta ekonomia
lokal hauen gobernantzan.
2012(e)ko uztailaren 12(a), osteguna
Energia berriztagarriak Europan (Ing)
Energia berriztagarriek hazkunde
handi bat jasan dute azken urteetan Europar Batasunean. Herrialde desberdinek
badakite energia berriztagarrien teknologien garapenaren bitartez onura
garrantzitsuak lortuko direla arlo ekonomiko, ingurugiro eta sozialen. Baita
ere, kontutan hartzekoak izango dira, herrialde desberdinen arteko kooperazio
mekanismoak, zeintzuk garrantzi handikoak diren helburu nazionalak gauzatu ahal
izateko. Mekanismo hauen erabilera beharrezkoa izango da batez ere helburu
altuak eta baliabide urriak dituzten herrialdeentzat.
Hazkuntza potentzial handiko EAEko jarduera ekintzailea (Es)
EAEn garatutako ikerketa honek jarduera ekintzaileen
diagnostiko bat eskaintzen du, zeinetan enpresa proiektuen sustatzaileek
erakusten duten bokazio berritzailea, internazionalizaziokoa eta hazkunde
handikoa negozioaren lehendabiziko uneetan. Emaitzek erakusten dute zenbateko
zailtasuna duten proiektu ekintzaile eta berritzaileak aurrera eramatea, eta
honekin jarraiturik aholku eta gomendapenak ematen dira batez ere agintari
publikoei zuzendurik, haiek baitira espiritu ekintzailea sustatzeko politikak
diseinatzen dituztenak.
2012(e)ko uztailaren 11(a), asteazkena
Energiaren sektorea: Energiaren euskal klusterra (Ing)
Energiaren
sektore indartsu eta berritzaile bat garatzea, EBren eta bere herrialde askoren
politika industrialaren eta lehiakortasunaren helburu bihurtu da. Honek, eskualde mailako proiektu eta ekimen
asko ekarri ditu europar energia sektorearen barruan. Kluster ekimen hauetariko
asko haien hasierako etapetan kokatzen dira. Hala ere, Euskal Autonomia
Erkidegoan, sektore energetiko indartsu eta berritzaile bat izatearen
abantailak zeintzuk ziren antzematen jakin zen, eta haien aldeko apustua egin
zen 90. hamarkadaren erdialdetik.
Azpiegituretan inbertsio politika eskasia garaietan (Es)
Espainia garai txarrak pasatzen ari da esparru askotan,
eta horregatik beharrezkoa da neurriak hartzea ekonomiaren egoera txarra
zuzentzeko. Lan honek, herrialdeko inbertsio publikoaren aukerarik onenak
identifikatzen laguntzeko asmoa du, baliabideen urritasuna eta aurrekontuen
zailtasuna kontutan hartuta. Aurrekontuaren urritasuna dagoenean, aurrera
eramateko lehentasunezko inbertsio eta zerbitzuak zeintzuk diren eztabaidatu
behar da, herrialdeak multzo moduan errendimendua handitu dezan. Dokumentu
honetan egiten diren proposamenak, zentzu praktiko eta ekonomiko batetik izan
dira aztertuak, egungo aukera teknikoak kontutan hartuz.
2012(e)ko uztailaren 10(a), asteartea
Eskualdeko hazkundearen eta produktibitatearen eredu bat. EAEren kasua
Dokumentu honek EAEko produktibitatearen jokaera
aztertzen du, eta beraz baita bere lehiakortasuna ere. Lan honen helburu
nagusia, EAEko eta bere hiru lurralde historikoen hazkunde ekonomikoaren
faktore erabakigarriak aztertzea da, helburu bikoitz batekin; alde batetik gaur
egun euskal ekonomiak aurre egin behar dituen arazoen diagnostikoa egitea, eta
bestetik etorkizuneko jokaera hobetzea ahalbidetu dezaketen aholkuak ematea.
Eskualdeko berrikuntza sistemen diseinua (Ing)
Berrikuntza faktore garrantzitsu bat
da eskualdeen garapen ekonomikoarentzat. Eskualdeko maila desberdinetako agintarientzat
funtsezko garrantzia du berrikuntza prozesuak zelan hasi eta hedatzen diren
jakiteak. Eskualdeen hazkunde ekonomikoarentzat eskualdeko berrikuntza sistemek
duten ahalmena eta sistema hauek jarraitzen dituzten helburuak aztertu ostean, berrikuntza
sistema arrakastatsuen adibideak azalduko dira. Adibide hauek I+Garen ohiko
testuinguru linealetik haratago doaz, eta inguru berritzaile baten sorreraren garrantzia
azpimarratzen dute, non enpresetan berrikuntza lortzeko azpiegiturak eta
ezagutzaren transferentzia produkziora barneratzen diren.
2012(e)ko uztailaren 9(a), astelehena
10 urte euskal enpresetan ekodiseinua aplikatzen 2001-2011
Azken
urteotan aurrerapen izugarriak egin dira industriako ekoizpen-prozesuaren
ingurumen kontrolean. Datozen urteotan hainbat faktore garrantzitsuk markatuko
du euskal ekonomiaren bidea; kostuak aurrezteak, baliabideak erabiltzeko
eraginkortasunak, teknologia-berrikuntzak eta produktu eta zerbitzu berdeagoak
diseinatzeak. Alde horretatik, Ekodiseinua ingurumen-erronka handia da, eta
enpresentzako aukera ona, fabrikazio- eta banaketa-kostuak murrizteko balio baitu,
eta kalitatea hobetu eta produktuari balio erantsia emateko. 2001. urteaz
geroztik, hainbat jarduera-sektoretako enpresek Ekodiseinua ezartzen izandako
44 esperientzia arrakastatsu jaso dira dokumentu honetan. Hemen jasotako
esperientzia guztiak beste ekoizpen-zentro batzuetara eramateko modukoak dira,
eta haien metodologÃa jarduera-sektore guztietan ezar liteke.
Kluster eta kluster politiken kontzeptuak, eta haien eginkizuna lehiakortasuna eta berrikuntzarako (Ing)
Klusterrak gero eta hedatuago dauden kontzeptu bat dira,
azken aldian klusterren mesedetan egiten diren politika eta ekimenen desberdinetan
islaturik ikusten da hau. Artikulu honek klusterrek, kluster politikek eta
ekimenek lehiakortasunerako eta berrikuntzarako duten ahalmena deskribatzen du.
Dokumentu honen helburua ez da Europako kluster politika edo ekimen zehatz baten
eragina neurtzea eta aztertzea, ezta europar mailan aurrera eramandako edo aurrera
eramatea aurreikusitako ekimenen eragina aztertzea ere. Honen ordez, kluster kontzeptuaren
inguruko eta bere eragin ekonomikoaren inguruko informazio objektiboa ematen da,
eta baita gaur egunean aurrera eramaten diren politiken ikuspegiaren inguruko
informazioa ere.
2012(e)ko uztailaren 6(a), ostirala
Euskal enpresa industrialen lehiakortasuna: egoera, perspektibak eta faktore garrantzitsuak (Es)
Euskal enpresak etorkizun ezezagun baten aurrean daude, ekonomia
jarduerako sektore askotan haien lehiakortasun egoera aldatu dezaketen
faktoreen ondorioz: EBren handitzea, asiar herrialdeetatik etorritako
lehiakideak, teknologia aurrerapenak, internazionalizazioa, enpresa talde
handien sarrera, etab. Guzti honengatik, gaur egun euskal enpresen
lehiakortasun maila zein den jakiteak garrantzitsua dirudi, eta baita zein
faktore garrantzitsuk duten eragina. Horrela, lehiakortasun maila hobetzeko zer
egin beharko genukeen ebatzi genezake, eta enpresen estrategiak baldintza berri
horietara moldatu.
'Eskualdeko berrikuntza sistema' kontzeptuaren garrantzia berrikuntza politikak formulatzeko (Es)
Berrikuntzako eskualde sistemen kontzeptua
sendotzen ari da berrikuntzari eta garapen ekonomiari buruzko diskurtso
akademikoan eta sustatzeko politika publikoen arloan. Berrikuntza sistemen
ikuspenarekin oro har gertatzen den bezala, kontzeptuaren erabilerak gainditu
egin du hasierako azterketa-xedea, eta orokortu egin da sistema horien politiken
formulazioan. Artikulu honek berrikuntzako eskualde sistema arau-kontzeptu gisa
erabiltzeari lotutako zenbait arrisku identifikatzen ditu, eta honako hipotesi
hau proposatzen du: eskualdeek politiken formulazioan eta aplikazioan betetzen
duten eginkizuna hobeto ulertzeak kontzeptu horren erabilera arduratsuagoa eta
ñabartuagoa eragin dezan.
2012(e)ko uztailaren 5(a), osteguna
Gipuzkoa: XXI. mendearen haserako industri lurralde bat (Es)
XXI. mendearen hasierako Gipuzkoako Lurralde Historikoa
tradizio industrialaren gune bat da, ekonomia sektore honetan espezializatua
jarraitzen duena, nahiz eta azken hamarkadetan enpleguaren galera eta
Gipuzkoako BEGaren egiten dion ekarpena txikiagoa izan. Lehendik bereizgarriak ziren
enpresa txiki eta ertainen eta metalaren sektorearen nagusitasunaz gain, beste
ezaugarri batzuk agertzen dira gaur egunean: enpresen teknifikazioa eta
modernizazioa, industria sarearen dibertsifikazioa edo internazionalizazio
prozesuen agerrera. Denboran zehar industrializazio eta hirigintza prozesuak
estuki loturik egon dira, eta azken urteotan produkzio jardueraren kokapenean
aldaketak eman dira, hiri-bizitzaren kalitateari eta bere hirien egiturari
eragin diotenak. Industriak garapen ekonomikoaren ardatza izaten jarraitzen du
lurralde honetan
Garraio Azpiegituren Beharrizan Estrategikoak 2030erako (Ing)
OECDren proiektu honek, sektore publiko eta pribatuko
adituak bildu zituen, etorkizunari begira aztertzeko zeintzuk izango diren azpiegituren
(portuak, aireportuak, trenbide sareak, oliobideak, gasbideak, etab.) epe
luzerako aukerak eta erronkak. Proiektu honen helburu nagusia politiken multzo
bat proposatzea izan zen, azpiegitura hauek garapen ekonomiko eta sozialari egiten
dizkioten ekarpenak hobetzeko datozen urteetan.
2012(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena
EAEko berrikuntza sistema, I+G estatistikoetatik abiatuta (Es)
Dokumentu honek EAEko eta bere lurralde historikoen
berrikuntza sistemen ezaugarriak aztertzen ditu, I+G estatistiketatik abiatuta,
eta beste herrialde eta eskualdeekin konparatuta. Lehengo atalak agente
nagusiak (enpresak, unibertsitateak eta administrazioa) kontutan hartzen ditu,
eta I+G gastua, pertsonala eta finantzaketa aztertzen ditu. Bigarren atalean,
berrikuntzaren aldetik erabakigarriena suertatzen den agentean zentratzen da,
hau da, enpresan, eta I+G gastua, pertsonala eta finantzaketaz gain, enpresa
kopurua eta I+G jardueren antolakuntza aztertzen du. Enpresen analisia
banandurik agertzen da sektoreka, maila teknologikoaren arabera eta tamainaren
arabera.
Europa 2020ren hiriko eta eskualdeko dimentsioa (Ing)
2010ean Europar
Kontseiluak Europa 2020 Estrategia onetsi zuen, hau da, Europar Batasunaren estrategia
hazkunde inteligente, jasangarri eta integratzaile batentzat. Eskualdeko
agintariek eta agintari lokalek ekarpen esanguratsu bat egin dezakete
estrategia honetara, haien esku dauden eskumenen bitartez, eta era honetan
ezarritako helburuak lortzera lagundu dezakete. Hau batez ere garrantzitsua
gertatzen da, deszentralizaturik dauden herrialdeetan eta herrialde
federaletan.
2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea
EBko Eskualdeen Lehiakortasun Adierazlea 2010 (Ing)
Lan honen helburu nagusia, NUTS2 mailako europar eskualdeen lehiakortasuna neurtzea da, adierazle konposatu bat garatuta. Eskualdeen lehiakortasuna neurtzea garrantzitsua da, ezin badugu lehiakortasuna neurtu, ezingo baitugu hobetu. Honenbestez, lehiakortasunaren kalifikazio kualitatibo batek, herrialde eta eskualde desberdinei, haien ahultasunak zeintzuk diren identifikatzen laguntzen die. Adierazle hau, eskualdeen lehiakortasuna neurtzen duen lehen adierazlea da, Europar Batasuneko herrialde guztiak kontutan hartzen dituena. Ezaugarri sozial zein ekonomikoak ditu kontutan, epe luzeko zein laburreko faktoreak barne.
2050a birpentsatzen. %100 berriztagarriak diren energien ikuskera Europar Batasunean (Ing)
Dokumentu
honek Europar Batasunak jarraitu beharreko bidea erakusten du, bere energia
sistema %100ean berriztagarria izatera heldu dadin. Horretarako europar energia
hornikuntza sistema eta CO2 jaulkipenen efektuak aztertuko dira, eta
aldi berean baita ikusiko da zer onura dakartzan ekonomiarentzat,
ingurugiroarentzat eta gizartearentzat. Beste alde batetik, txosten honek
ezarri beharreko politika desberdinen gomendioak egiten ditu, EBk energia
berriztagarrien indarra ahalik eta ondoen aprobetxa dezan. Energia
berriztagarriak, Europako energia politikaren ardatza izango dira XXI. mendean.
2012(e)ko uztailaren 2(a), astelehena
Merkatu eta enplegu berdeak 2020. Euskal industriaren egitekoa ekonomia jasangarria lortzeko
Gaur egungo testuinguruan politikak bideratu eta
programak azkartu behar ditu Euskadik, nazioarteko krisi ekonomikoa enplegua
eta aberastasuna sortzeko aukera bihurtzeko, eta horrek herritarren
bizi-kalitatearen hobekuntzan zuzenean eragin dezan. Ingurumenarekin lotuta
dauden produktuen eta zerbitzuen gaur egungo munduko bolumenak eta 2020.
urterako merkatu aurreikuspenek, hurrengo urteetan garatzeko ahalmen handia
izango duen aukera zokoetako bat da planteatzen dute. Aurreikuspenen arabera,
merkatu berde orokorra hirukoiztu egingo da hurrengo hamarkadan. Euskadik
ekonomia berrian duen kokapenaren gakoa ekoizpen egitura aldatzeko gai izatea
da, ingurumenaren hobekuntza orokorrarekin zerikusia duten salmentak haren
sektore egituraren ehuneko garrantzitsua izan daitezen
Berrikuntza politika eta Industria Barrutiak: kasuen azterketa (Es)
Lan honek, industria barrutien eta berrikuntza politiken
arloak batzen ditu. Lehendabizi, eskema teoriko bat aurkezten zaigu eskualdeko
politikak eta berrikuntza erlazionatzen dituzten kontzeptu garrantzitsuenak
azalduz. Honen ostean, Emilia-Romagna (Italia) eta North Jutland-eko
(Danimarka) kasu praktikoak deskribatuko zaizkigu xehetasunez, eskualdeko
berrikuntza politikak islatzen dituzten adibide esanguratsuak direlako.
Azkeneko zatian, gai honen inguruko proposamenak aurkeztuko zaizkigu eztabaida
gai bezala, berrikuntzaren azterketa eta sustapenerako lagungarriak izan
daitezkeenak klusterretan edo industria barrutietan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)