2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea
Software librearen sektoreko enplegua eta diru-sarrerak hazi egin dira Euskadin
Software
librearen eta ezagutza irekiaren sektoreko enpresak sasoi betean daude,
eta perspektiba baikorrak dituzte etorkizunari begira, ESLE-Euskadiko
Software Libreko Enpresen Elkarteak egin duen azken Jarduera
Behatokiaren arabera. Irakurri gehiago.
Ondoan-ek Gurutzetako Ospitaleko unitate mikrobiologiko bat klimatizatu du - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/teknologia-ondoan-ek-gurutzetako-ospitaleko-unitate-mikrobiologiko-bat-klimatizatu-du#sthash.JBtkNurL.dpuf
Instalakuntza
elektromekanikoetan espezializatutako Bizkaiko Ondoan ingeniaritzak,
Barakaldo udalerrian kokatutako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko
mikrobiologia unitateko klimatizazio sistemen berritzea egin du. Irakurri gehiago.
Bizkaiko ostalaritzan hitzarmena sinatu dute ELA, CCOO eta UGT sindikatuek
UGTk azaldu duenez, atzo arratsaldean sinatu zuten Bizkaiko ostalaritza
sektoreko lan hitzarmena ELAk, CCOOk eta UGTk patronalarekin. Bi aldeak
abenduaren 30ean adostu zuten akordioaren zirriborroa. Bi urtez egongo
da indarrean ituna: 2016an %1,60ko soldata igoera izango dute, eta
2017an aurtengo KPI gehi %0,4koa. Bi urteko ultraaktibitatea izango du
16.000 langileri eragingo dion hitzarmenak.
Jaurlaritzak 146,8 milioiko funtsa jarri du I+Grako 2016ko diru laguntzetan
Aurreko urtean baino %10 handiagoa da ikerketarako programen poltsa.
Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus izendatu dituzte. Irakurri gehiago
Behargin bat hil da aldamio batetik erorita
Barakaldon gertatu da lan istripua, Gaudi kalean. Bosgarren solairuan ari zen beharrean; erori, eta hil egin da. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)