2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala
Zauria berriz zabaltzeko ikara
Maratoi korrikalaria da Luciano Gomez. “Luky, lankide guztientzat”.
Ohituta dago ibilbide luzeak egitera, eta pentsamolde horrekin egin nahi
dio aurre datorkionari. “Luzerako joango da gatazka hau”. Arcelor
Mittal enpresak aldi baterako baina epe jakinik barik zarratu du
Sestaoko ACB altzairutegia, eta ataka estuan utzi ditu 335 behargin.
Tartean, Luky. Irakurri gehiago
Bilbo Air ixteko eskatu du PPk
Bilbo Air konpainiaren jarduna auzitan jarri eta elkartea zarratzeko
eskatu du Bizkaiko PPk. Eginkizun zehatzik ez betetzea eta azken
hamabost urteetan hiru milioi euro “xahutzea” leporatu dio Javier Ruiz
Bizkaiko ordezkari nagusiak. Bilbo Air 2001ean jaio zen, Loiuko
aireportua sustatzeko helburuarekin, eta sorreratik Jon Gangoiti EAJko
europarlamentari ohiak zuzendu du elkartea. Irakurri gehiago.
Navalek ferry bat egingo du Baleariarentzat
Irailean aurreratu zuen Navalek kontratua,
ta gaur baieztatu du Navalek. Ferryak 1.600 bidaiari eta 350 ibilgailu
garraiatu ahal izango ditu eta 2019an nahi dute lanean egotea.
Itsasontziaren truke 175 milioi euro jasoko ditu Sestaoko ontziolak. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)