80. hamarkadaren erdialdean EAEn testuinguru
sozio-ekonomikoaren aldaketa eman zen, krisi prozesu larriagatik eta
birmoldaketa industrialagatik. Horrela, arazoetan zeuden enpresa hauen eraberritzea
eta birmoldateka ahalbidetzeko, kanpoko inbertsioa erakartzeko eta enpresen
jarduerari jarraipena emateko, eta oro har lurraldearen lehiakortasuna
mantentzeko neurri ugari hartu ziren. Testuinguru honetan, lurraren eta
industria azpiegituren eta teknologiaren sustapena jarduketa publikoaren ardatz
nagusietako bat bilakatu zen. Artikulu hau azken hauetan oinarritzen da, eta
bereziki 25 urte baino gehiagotan EAEko programa garrantzitsuenetako baten
jatorria, ezaugarriak eta lorpen nagusiak aztertzen dira, hau da,
industrialdeak programa.
2012(e)ko ekainaren 29(a), ostirala
Industria politika ekologikoa, ekonomia jasangarriaren elementu garrantzitsu bezala Europan (Ing)
Alemaniak aurrean duen erronka garrantzitsuetako bat bere
industriaren estrukturaren norabidea aldatzea da. Bakarrik denboran zehar
aldaketa klimatikora, eta energia eta baliabideen efizientziara moldatzen diren
ekonomiek izango dute arrakasta. Horretarako, teknologia berdeek sortzen duten
hazkundearen potentzialetik etekinak atera nahi dutenek, politika industrial
ekologiko bat garatzearen aldeko apustua egin beharko dute. Aurrerapenerako
eredu barri baten beharrizana dago hirugarren industri iraultza gauzatzeko.
2012(e)ko ekainaren 28(a), osteguna
Euskal berrikuntza sistema: bere politiken analisia (Ing)
Ikerketa honek Eskualdeko Berrikuntza Sistemen testuingurua
aplikatzen du tresna bezala euskal berrikuntza sistemako politika zientifiko,
teknologiko eta berrikuntzakoak azken hogeita bost urteetan aztertzeko, eta
baita bere emaitzak, eta berrikuntza plan nazional eta eskualdekoaren egungo
eta etorkizuneko neurriak aztertzeko. Egindako berrikuspenetik, dokumentu
honetan 5 esparru klabeetan aplikatzeko politiken gomendioak egiten dira,
sistemak gaur egun dituen urritasun eta gabeziekin amaitzeko.
Industria barrutiak Europa Mediterraniarrean. Italia eta Espainiaren arteko desberdintasunak (Es)
Industria barrutiak hazkundearen oinarria izan dira herrialde
askotan, eta baita bertako enpresa askorentzat ere. Hala ere, gaur egun bizi
duten egoera ziurgabetasunez betea dago eta erronka handiei egin behar diete
aurre. Kontutan hartuta egungo industria barrutien testuingurua, artikulu
honetan Italia eta Espainiako lau industria barruti pare ikertu eta konparatu
dira haien bilakaera zein izan den jakiteko, eta baita zer harreman mota garatu
dituzten jakiteko. Honenbestez, gure ulermena hobetu egingo da industri
barrutien inguruan, etorkizunean zer gertatuko den jakiteko.
2012(e)ko ekainaren 27(a), asteazkena
Lehiakortasuna, joera eta politikak Estatu Kideetan: lehiakortasuna indartuz (Ing)
Europa 2020 Estrategiak, Europar Batasunarentzako lehentasun
garrantzitsu bezala aurkezten du, ekonomiaren sustapena baliabide
eraginkorragoekin, berdeagoa eta lehiakorragoa izatea. Txosten honek Europar Batasuneko
estatuen industria lehiakortasunari buruzko informazioa biltzen du 4 esparrutan
bananduta: industria berritzailea, industria jasangarria, enpresari ingurunea
eta ETEen politikak. Txostenaren helburu nagusia, EB guztiko industria
lehiakortasuna aztertzea da, eta estatu desberdinek lehiakortasuna handitzeko aurrera
eramandako politikak aurkeztea.
Kluster eta sare politika programak Europan (Ing)
Gaur egun europar herrialde askok aurrean duten erronka
garrantzitsu bat kluster lehiakorrak sortzea da. Kluster lehiakorrek bakarrik
bete ahal dituzte esperotako emaitza politiko eta ekonomikoak, eta baita
eskualdearen hazkunde handiagoa lortzera lagundu. Bikaintasuna maila
desberdinetan eman behar da, hau da kluster politiken, kluster ekimenen eta
klusterren antolakuntzaren mailak kontutan hartuz. Kluster politikak ez lirateke
ikerkuntza, garapena eta berrikuntza sustatzeko tresna garrantzitsu bezala
bakarrik ikusi behar, baita ere industria eta berrikuntza politiken parte
garrantzitsu bat direlako.
2012(e)ko ekainaren 26(a), asteartea
Euskadi 2013 Estrategia (Es)
Lan honen helburua, Eusko Jaurlaritzaren politika
publikoen plangintzarako erreferentziazko marko estrategiko bat gauzatzea izan
da, 2013ko epemugarako. Oinarrizko dokumentu bat da, legealdiko aurrekontuen
lehentasunak zehazteko. Euskadiren 2013ko estrategia hau, Europako 2020
estrategiaren ildo beretik doa, eta berau gauzatzea laguntzen du, europar
estrategia berri honen lehentasun eta baldintza berdinak barneratzen dituelako.
Txosteneko Kapitulu bakoitza gai tematiko bati dago dedikaturik, eta bertan gai
honen inguruko erronkak eta lehentasunak datoz zehazturik, eta baita jarraitu
beharreko ardatz estrategikoa ere.
Eskualdeen erronkak 2020ko ikuspegian (Ing)
Dokumentu
honen helburu nagusia, eskualdeek etorkizunean izango dituzten erronka nagusien
eraginak zeintzuk izango diren adostea eta aztertzea da, eta erronka
hauei aurre egiteko erantzunak aurkitzea. Dokumentu honetan lortutako emaitzak oso
baliagarriak gerta daitezke datozen urteetan politika publikoak lantzeko.
Eskualdeen aurrean izango dituzten erronka garrantzitsuenen artean, zeintzuk
dokumentu honetan aztertuko diren, honako hauek azpimarra genitzake:
globalizazioa, aldaketa klimatikoa, eboluzio demografikoa, energia eta arrisku
sozialak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)