2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena
Bilbon egingo da Hiri Jasangarrien 8. Europako Konferentzia
Apirilaren
27tik 29ra egingo da European Conference on Sustainable Cities and
Towns topaketa Euskalduna Jauregian, “Ekintza Eraldatzailea: Europarako
potentziala” lelopean. Kongresuaren helburua da proiektu- eta
estrategia-politiko berritzaileak partekatzea, hiri
jasangarriagoetarantz abiatzeko ikuspegi sozialetik, ekonomikotik eta
ingurumenaren ikuspegitik. Irakurri gehiago.
Bizkaiko Batzar Nagusiek, AENAk, Loiuko aireportuaren ordutegia zabaltzea, horren eragina jasoko daben udalerriakaz "adostea" gura dabe
Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkureak eskaerea egin deutso gaur
AENAri, Loiuko aireportuaren ordutegia zabaltzea baimendu baino lehen,
goizean zabaltzen danean edo gauean ixten danean horren eragina jasoko
daben udalerrien “eretxia kontuan izan daian”. EAJ-PNV eta PSE-EE
taldeek batera aurkeztu daben eta gaur goizean Batzar Nagusietako osoko
bilkureak onartu dauen arauz besteko proposamenak holango neurri baten
alde egiten dau. “Derrigorrez” izan beharko ditu kontuan bere eraginpeko
gunean dagozan biztanle guztiek atsedenerako eta ondo egoteko daukien
eskubidean izan daikezan eragin kaltegarriak eta, ganera, horren eragina
jasango daben Udalen eretxia eta adostasuna be izan beharko ditu”. Irakurri gehiago
Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak, oposizino barik, Bizkaiko ogasuneko zordunen argitalpena adostu dau
Bizkaiko Batzar Nagusiek, martiaren 10eko Bizkaiko Lurralde Historikoko
Tributuei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra aldatzeko Foru Arau
proiektua onartzeko lehenengo pausua emon dabe gaur. Bertan, beste
aldaketa batzuen artean, milioe bat euro baino gehiagoko “tributu zorrak
edo zehapenak” daukiezan zergadunen zerrendea argitaratzeko aukerea
zabaltzen jako Foru Ogasunari, joan dan abenduan Estaduko Tributuen
Agentziak egin dauen antzera. Arau proiektua idatzi dauenak –Foru
Aldundiak– esan dauenez, neurri hori, iruzur fiskalaren kontrako
“prebentzinozko eta hezkuntzazko tresna” moduan ulertu behar da.
Batzordean aldeko 10 botogaz (EAJ-PNV, PSE-EE eta PP) eta 4
abstentzinogaz (EH Bildu eta Podemos Bizkaia) onartu dan erespena osoko
bilkureak berretsi beharko dau orain, indarrean sartu daiten. Irakurri gehiago
Gernika Bizkaiko Batzar Nagusien Erakunde Adierazpena, Sestaoko ACBren gainean
Sestaoko Acería Compacta de Bizkaia (ACB) Arcelor Mittal taldearen
lantegia behin-behingoz itxi egingo dala iragarri izanaren aurrean,
honako erakunde adierazpena egiten dabe Bizkaiko Batzar Nagusiek:... Irakurri gehiago
ENTER 2016, TURISMOKO I+G+B-AREN ARLOKO MUNDUKO KONGRESU GARRANTZITSUENETAKOA, BILBON ANTOLATUKO DA DATORREN ASTEAN
Ekitaldia otsailaren 2tik 5era egingo da. Hogeita
hamazazpi herrialdetako pertsona bertaratuko dira erakundeen arteko
lankidetzari esker, nazioartean ospe handia duten parte-hartzaileekin. ENTER ekitaldiaren testuinguruan, "Basque Day" eguna antolatuko da.
Egun horretako jarduerak turismoaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta
egongo dira; izan ere, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte
Euskadik eremu horretan aplikatzeko eskaintzen dituen aurrerapen
teknologikoak eta berrikuntzak. Arantxa Tapia
Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak
inauguratuko dute kongresua, 23. edizio honetako laguntzaile eta
antolatzaile gisa. Haiekin batera egongo da Lorenzo Cantoni, urtero
ekitaldia sustatzeaz arduratzen den IFITT erakundeko presidentea. Horiez gain, bertan izango dira Tecnalia, Vicomtech-IK4 eta Deustuko
Unibertsitateko ordezkariak, ENTER 2016ko bazkide teknologikoak eta
zientzialari-akademikoak, hurrenez hurren. Irakurri gehiago
Abadiñon, nekazari eta abeltzain onenak saritzeko lehiaketak berreskuratuko dituzte, aurten, San Blas eguneko azokan
Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea, Iñaki Rekalde Landa Garapena Arloko
zinegotzia, eta San Blas eguneko azoka babesten duen Kutxabanken
ordezkariek luzatu dute, gaur, datorren egueaztenean, "Euskadiko
azokarik osoenera" joateko gonbidapena. Irakurri gehiago.
Zornotzako alkateak Lasuen enpresaren lana defendatu du
Osalan, Lan ikuskaritza eta udal teknikariek obretara egindako ikuskatze
denetan, “langileek norbera babesteko ekipamenduak bete dituzte”,
Andoni Agirreitiaren esanetan. Irakurri gehiago
Enpresa mundura zuzenduriko “Ilusio ponpak” jardunaldia ospatu du Lea Artibai Ikastetxeak
Miguel Blanco 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze burua; Danel Alberdi Coach & Play bazkide sortzailea eta More magoa, hizlari, aurkezle, enpresari eta irakasleak euren esperientziak azaldu dizkiete Esperantza eraikineko aretoan batutakoei. Irakurri gehiago
Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasertza itsas haztegietarako interesa duen eremu izendatu du Jaurlaritzak
Agindu horren xedea Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean itsas
haztegietarako interesa duen eremu bat deklaratzea da; ondoren, hiru espezieren hazkuntza estentsiborako poligono bat ezartzeko bertan. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)