2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena

The Young Foundation erakundeak EmakumeEkin aukeratu du berrikuntza sozialeko jardunbide egokien eredu gisa - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-the-young-foundation-erakundeak-emakumeekin-aukeratu-du-berrikuntza-sozialeko-jardunbide-egokien-eredu-gisa#sthash.nVmcYNMb.dpuf

EmakumeEkin elkartea 2013an sortu zen emakume ekintzaileei laguntzeko eta espazio bat eskaintzeko ezagutzak partekatu, sare profesionaletara sartu eta ekintzaileen artean elkarrekiko laguntza sustatzeko. Elkarteko presidente Susana Zaballak azaldu duenez,  behin aztertu ondoren hainbat organismok emakumeen ekintzailetzari buruz egindako azterlanak eta txostenak “ikusi genuen bazeudela desberdintasunak, eta ikuspegi desberdin bat behar zela”. Irakurri gehiago.




Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak sektorearen inpaktua eta erronkak aurkeztu ditu

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak ikerketa bat egin du aztertzeko Euskadiko 3.500 antolakunde sozialek egiten duten ekarpen soziala. Txosten horren bidez balioan jarri nahi izan da beren lana, eta, halaber, etorkizuneko erronka garrantzitsuenak ezarri dira. 400 antolakunderen parte-hartzearekin osatu da argitalpena, eta jada eskuragarri dago Behatokiaren atarian. Irakurri gehiago. 


Gamesaren turbinak batek beharrezko akreditazioa lortu du Brasilgo sustapen-bankuaren finantzaketa eskuratzeko - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-gamesaren-turbinak-batek-beharrezko-akreditazioa-lortu-du-brasilgo-sustapen-bankuaren-finantzaketa-eskuratzeko#sthash.oMkN5RQ6.dpuf

Brasilgo sustapen-erakunde nagusitzat jotzen den Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Banku Nazionalak (BNDES) beharrezko akreditazioa eman die Gamesaren G114-2.0 MW turbinari eta 2.1 MWeko bertsioari, erakundeak eskaintzen dituen finantzaketa-ildoez balia ahal daitezen. Irakurri gehiago 


Brasilgo sustapen-erakunde nagusitzat jotzen den Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Banku Nazionalak (BNDES) beharrezko akreditazioa eman die Gamesaren G114-2.0 MW turbinari eta 2.1 MWeko bertsioari, erakundeak eskaintzen dituen finantzaketa-ildoez balia ahal daitezen.
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-gamesaren-turbinak-batek-beharrezko-akreditazioa-lortu-du-brasilgo-sustapen-bankuaren-finantzaketa-eskuratzeko#sthash.oMkN5RQ6.dpuf

Kontsumitzaileen erdiak smartphone eta wearable-ak erabiliko ditu mugikor bidezko ordainketak egiteko 2018an.

Mugikor bidezko ordainketak asko hedatu dira, besteak beste, Estatu Batuetan, Japonian eta Mendebaldeko Europako zati handi batean. Gainera, Gartner aholkularitzak eginiko azterlan baten arabera, bi urte barru smartphone edo wearable gailuak erabiliko dira salerosketa horien erdiak egiteko. Irakurri gehiago 


Bizkaiko Foru Aldundiak "%12" igoko ditu "auto-enplegurako" laguntzak 2016an

Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun foru diputatu andreak, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean izan duen agerraldian, 2016an Foru Aldundiak auto-enplegua eta ekintzailetzea sustatzera bideratutako partida ekonomikoak “%12” handituko dituala iragarri dau. Aldundiko arduradunak, azken urteotan Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta martxan jarteko dagozan laguntzen gaineko informazinoa emon daian EH Bilduk eskatu dauen balantzearen barruan iragarri dau hori. Irakurri gehiago


Batez beste, 2,7 euro igoko dira pentsioak Hego Euskal Herrian

Gutxieneko soldata 6,5 euro igo du Espainiako Gobernuak, 655 euroraino. Irakurri gehiago


Lanbide Heziketako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

LH Duala, ikastetxeko eta enpresako ikasketa uztartzen dituen eredua, zabaltzeko helburua du legeak, baita kualifikazio eta espezializazioan sakontzea ere. Irakurri gehiago