Dokumentu
hau Nazio Batuen Garapen Industrialeko Erakundeak (UNIDO) landu du, eta bertan gobernu nazional desberdinek
industriaren transformazio ekologikoa sustatzeko eta errazteko behar dituzten
politika desberdinak identifikatzen dira. Uste da etorkizunean industri
sektoreak era guztietako hondakinak minimizatuko dituela, energia
berriztagarriak erabiliz, eta kontu handia izango duela langileak,
komunitateak, klima eta ingurugiroa ez kaltetzeko. Industria berdeak
sortzaileak eta berritzaileak izango dira, etengabe jarduera ekonomikoa,
ingurugirokoa eta soziala hobetzeko forma berriak garatuz