Bizkaiko Batzar Nagusiek, batzarretako taldeek 2016ko Bizkaiko
Aurrekontu proiektuaren aurrean aurkeztutako hirurehun zuzenketa-eske
partzial baino gehiagoren eztabaidea hasi dabe gaur. Gaur goizean egin
diran hiru saioetan (Herri administrazio eta Erakunde Harreman saila,
Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun saila eta Garraio,
Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio saila), Ekonomia eta Ogasuneko
Batzordearen barruan aurkeztu diran ehun zuzenketa-eskeetatik hiru
onartu dira, eta horreek 175.000 euroko aldaketea eragingo dabe.
Adostutako zuzenketek, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal
Sozialistak (PSE-EE) taldeek alkarregaz aurkeztutako ekimenei jagokez,
jeltzaleek eta sozialistek atzera bota dituelako oposizinoak – EH Bildu,
Podemos Bizkaia eta PP– defendidutako zuzenketa-eske guztiak. Irakurri gehiago