2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

8. MITOA: “Nire sindikatuek ez dute nahiko…”

 Innobideak Pertsonak: Pertsonek antolakundeetako kudeaketan, emaitzetan edo jabetzan duten parte-hartzearen mitoak eta errealitateak. Irakurri gehiago.

pertsonak-mito8

Zabaldu da epea industriako I+G-rako laguntzak eskatzeko Hazitek eta Elkartek programetan

Bi programa horiek 92 milioi euroko finantzaketa dute eta eskaerak aurkezteko epeak martxoarean 18an eta otsailaren 26an bukatuko dira.  Irakurri gehiago. 

spri_innovación_programas_2016

Interneten izan beharreko segurtasun juridiko ezezaguna

SPRI Taldearen jardunaldi batean erakutsi da zer egin behar den zigorrak saihesteko plataforma bat sarean plazaratzen denean. Jorge Campanillas adituak ohartarazi du  markak erregistratu behar direla produktuak eta zerbitzuak saltzeko, datuen babeserako legea bete behar dela eta argi adierazi behar direla kontratazioaren baldintzak. Irakurri gehiago. 

BILBOK ETA BIZKAIAK TURISMOAREN KANPO SUSTAPENA INDARTUKO DUTE MERKATU IGORLE TRADIZIONALETAN

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "Kanpo Sustapenerako Estrategia 2016" ekimena aurkeztu dute hiriko eta lurraldeko turismo sektorearen aurrean; estrategia horri esker, hiria eta lurraldea 33 hiri eta 18 herrialdetan presente egongo dira. Sustapen lana batez ere merkatu igorle tradizionaletan egingo da, eta bereziki Frantzian, Bilbo eta Bizkaia bisitatzen dituzten turista gehienak Frantziatik etortzen baitira. Irakurri gehiago

Bilbao Bizkaia turismoa

Prosertek, Latinoamerikako eta Karibeko merkatuari begira

Portuko ekipamenduak fabrikatzen dituen Prosertek euskal konpainiak nazioartean hedatzearen aldeko apustuari eutsi eta, aurten bertan, Kolonbian dituen bulegoetatik abiatuta, produktuak Latinoamerikako eta Karibeko zenbait merkatutan zabaltzeari ekingo dio. Irakurri gehiago. 

SPRI_internacionalizacion-Prosertek


- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-prosertek-latinoamerikako-eta-karibeko-merkatuari-begira#sthash.Y6g6Qak7.dpuf

Teknologikoa ez den berrikuntzaren bila

Innobasqueren Astearteak aurtengo egitarauari hasiera emateko, Euskadiko Berrikuntzaren Gidaliburua-ren bederatzigarren alea aurkeztu zuten atzo arratsean, Donostiako Tabakaleran. Berrikuntzaren Euskal Sistemaren lorpen nagusien berri eman nahi dute liburu horretan, beren ekoizpen prozesuak edo barne antolaketa berritzen aritu diren 200 erakunde baino gehiagoren adibideekin. Irakurri gehiago

Inpresio makina berriari esker, hogei lanpostu sortuko ditu West Rockek

 Iñigo Urkullu lehendakaria han zela, Zamudioko lantegian jarritako inpresio makina berria estreinatu zuen atzo West Rockek. Multinazionalak sei milioiren inbertsioa egin du, eta, horri esker, ekoizpena %35 handituko du, eta hogei lanpostu sortuko ditu bi urtean. Gaur egun, 112 behargin ditu, eta ontziak, elikagaiak eta bestelako produktuak estaltzeko materialak egiten ditu ditu.

Berria.eus

Txanponen truke birtuala, txin-txin hotsa aditu gabe

Erabateko anonimotasuna, komisio baxuak eta bitartekaririk gabeko tresnak eskaintzen dituzte zenbait aplikaziok norbanakoen arteko truke digitalerako. Ziurgabetasun adina onura dauzkate, eta errealitatetik urrun daude oraindik. Irakurri gehiago

Trukeen kontrolik eza da bitcoin dibisa birtualaren bereizgarri nagusia.