2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
Mexikoko GIS taldeak Fuchosa enpresa bizkaitarra erosi du
Mexikoko
GIS talde industrialak erosi du Automotive Components Europe (ACE),
zeinaren barruan baitaude, besteak beste, Poloniako EBCC automozio
enpresa, Txekiako Feramo eta Fuchosa enpresa bizkaitarra, eta baita ere
egoitza Bizkaian duen ingeniaritza. 86 milioi euro inguruko salerosketa
hori 2015eko abenduaren 28an itxi zen eta taldeak Mexikotik kanpo egin
duen lehen erosketa izan da. Irakurri gehiago.
La Naval-ek gasez propultsatutako ferry bat eraikiko du Baleària-rentzat
Construcciones
Navales del Norte-La Naval ontziola bizkaitarra arduratuko da, Baleària
itsas-garraio konpainiaren eskariz eta 175 milioi euroko inbertsioa
medio, gasez propultsatutako ferry eko-eraginkor bat eraikitzeko lanak
aurrera ateratzeaz. Irakurri gehiago.
eman dio UPV/EHUn sortutako sentsoreentzako segurtasun-protokolo berritzaile bati
Jasone
Astorga telekomunikazio-ingeniariak Ladón protokoloa garatu du bere
doktoretza tesirako, eta Datuen Babeserako Euskal Agentziak Datuen
Babeserako Ikerketa saria eman dio, sentsoreen arteko informazio
transmisioan segurtasuna hobetzeko egin duen ekarpenagatik. Irakurri gehiago.
BIZKAIAK ETA ARABAK LANKIDETZAN JARDUNGO DUTE EUREN LURRALDEETAN GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA HOBETZEKO
Bi lurraldeetako garraio eta mugikortasuneko foru diputatuak bildu egin dira gaur goizean Bilbon. Bilerako aztergaien zerrendan Bizkaibusek Araban ematen dituen
zerbitzuak eta Gasteiz eta Loiuko aireportua konektatzeko AFAk egin duen
azterlana egon dira. Irakurri gehiago.
7,7. MIESAK LORTUTAKO KONTRATUEN BALIOA, MILIOI EUROTAN
Zierbenako (Bizkaia) Miesa enpresak 7,7 milioi euroren balioa duten
kontratu bi lortu ditu Belgikan eta Perun. Erregaiaren sektoreko
enpresak atzerrian lortzen du bere fakturazioaren %70. Repsolek eman dio
Peruko proiektuaren adjudikazioa.
Kosta ahala kosta, kostaldetik at
Hego Euskal Herriko turismo sektoreak inoizko daturik onenak lortu ditu
azken urtean: lau milioi bisitariren langa gainditu berri du, baina
erakundeak ez dira erabat ase. Eredua egokitzea, turisten nahiei aurrea
hartzea, egonaldiak luzatzea eta bidaiariak barnealdera ere erakartzea
da erronka. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)