2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala
Zauria berriz zabaltzeko ikara
Maratoi korrikalaria da Luciano Gomez. “Luky, lankide guztientzat”.
Ohituta dago ibilbide luzeak egitera, eta pentsamolde horrekin egin nahi
dio aurre datorkionari. “Luzerako joango da gatazka hau”. Arcelor
Mittal enpresak aldi baterako baina epe jakinik barik zarratu du
Sestaoko ACB altzairutegia, eta ataka estuan utzi ditu 335 behargin.
Tartean, Luky. Irakurri gehiago
Bilbo Air ixteko eskatu du PPk
Bilbo Air konpainiaren jarduna auzitan jarri eta elkartea zarratzeko
eskatu du Bizkaiko PPk. Eginkizun zehatzik ez betetzea eta azken
hamabost urteetan hiru milioi euro “xahutzea” leporatu dio Javier Ruiz
Bizkaiko ordezkari nagusiak. Bilbo Air 2001ean jaio zen, Loiuko
aireportua sustatzeko helburuarekin, eta sorreratik Jon Gangoiti EAJko
europarlamentari ohiak zuzendu du elkartea. Irakurri gehiago.
Navalek ferry bat egingo du Baleariarentzat
Irailean aurreratu zuen Navalek kontratua,
ta gaur baieztatu du Navalek. Ferryak 1.600 bidaiari eta 350 ibilgailu
garraiatu ahal izango ditu eta 2019an nahi dute lanean egotea.
Itsasontziaren truke 175 milioi euro jasoko ditu Sestaoko ontziolak. Irakurri gehiago.
2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna
ORDAINPEKO BIDEETARAKO TARIFEN EREDU INTEGRALA ARI DA AZTERTZEN ALDUNDIA
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek
iragarri du Bizkaiko Foru Aldundia tarifen eredu integral berri bat ari
dela aztertzen Aldundiak kudeatzen dituen ordainpeko bideetarako. Irakurri gehiago
Arduinorekin gozatzeko jardunaldia
SPRIk “Arduino: pozarren nago!”
topaketa antolatuko du otsailaren 10ean, Bizkaiko Zientzia eta
Teknologia Parkean. Arduino plataforma eta bere aukerak ezagutu nahi
dituzten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi bat da.
Doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Irakurri gehiago.
Eusko Jaurlaritzak kirolontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu Ondarroan
Eusko Jaurlaritzak
jakitera eman duenez, Ondarroako portuan profesionalak ez diren ontzien
amarratzeak eskatzeko epea otsailaren 15ean zabalduko da, eta martxoaren
4an amaitu. Guztira, 211 amarratze eskainiko dira. “Eusko Jaurlaritzak,
otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena
egin ostean, deialdi publiko bidez, Ondarroako portuan amarratzeak
erabiltzeko baimen eskaeren prozedura hasiko du”. Irakurri gehiago
Lekeitioko Udalak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak
Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte
hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du
Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun
eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, eta beraz, Lekeition
erroldatuta dauden...Irakurri gehiago
Bermeon, San Migel auziko lurzorua urbanizagarria dela ebatzi du Gorenak
2014.urteko ekainean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziari
Bermeoko Udalak eta Bermeo Elder Etxegintzak jarritako kasazio helegitea
gutxietsi du Auzitegi Gorenak. Hala, Hiri Antolamendurako Plan
Orokorreko (HAPO) 26.1 unitatea baliogabetu du Gorenak. San Migel auzoko
lurzoru hori... Irakurri gehiago
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
IK4-Teknikerren patronatura gehitu da Maier Technology Centre
Eibarko IK4-Tekniker konpainiako patronatura batu da Ajangizko Arabieta
industriagunean egoitza duen Maier Technology Center (MTC). Pauso hori
eman orduko, iazko urrian laguntzaile gisa batzu zitzaion MTC
IK4-Teknikerri, eta azken horrek abenduaren 16an egindako batzarrean
berretsi zuten patrono berria hartzeko erabakia, urteetako lankidetza
indartuz. Irakurri gehiago
2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea
Euskal industriak finkatu egin du 2015ean proiektu teknologiko eta berritzaile berrietan enplegua sortzeko joera
Eusko
Jaurlaritzaren Gauzatu programak -ETEei kreditu itzulgarriak ematen
dizkienak- bete ditu enplegua sortzeko eta proiektu teknologiko
berritzaile berriak bultzatzeko espektatibak. Irakurri gehiago.
2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena
URDINBIDEKO TUNELETAKO LANAK AMAITZEKO PROIEKTUA ADJUDIKATU DU ALDUNDIAK
Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak
jakinarazi du otsailaren amaieran berrabiaraziko direla lanak. Irakurri gehiago
INSEAD BUSINESS SCHOOLEKO TALENTUAREN INDIZE GLOBALAREN ARABERA, BIZKAIA EREDUA DA TALENTUAREN ARLOKO ESKUALDEKO POLITIKETAN
Mundu-mailako erreferentziako indizea argitaratzean 2015-2016ko
txostenean nabarmendu denez, Bizkaia Talent, Bizkaiko Foru Aldundiko
Ekonomia eta Lurraldearen Garapenerako Sailak sustatutako elkartea,
talentua erakartzeko eta eusteko estrategia lehiakorrak ari da garatzen. Irakurri gehiago.
Sestao Txinatik gertu dago
rrutiko intxaurrak bat-batean mahai gainean agertu zaizkigu. Urrutikoak
diruditelako Txinako ekonomiaren gorabeherek, hango burtsen amiltzeak,
haren ekonomiaren geldotzeak... Euskal Herrian lantegi bat geratzea
eragin arte. Irakurri gehiago
2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala
Langabezia tasa %14,5era jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten arabera, %0,5 igo dira okupatuak azken hiru hilabeteetan,
889.900 arte. Hiru hilabete horietan bi hamarren jaitsi da langabezia
tasa. Irakurri gehiago
Zubi berriaren atzeko auzoa
Urruti geratu da 2004ko urria. Hamarkada bat igaro da Zaha Hadid
arkitekto irakiarrak Deustuko Erriberarako diseinatu zuen hirigintza
proiektu entzutetsua aurkeztu zuenetik. Auzoa goitik behera aldatuko
zuen egitasmo handizalea zen, eta berehala hautsak harrotu zituen.
Auzotarrekin gorabehera ugari izan ditu, eta aldaketa ugari izan ditu
hamabi urte hauetan. Egitasmoa behin baino gehiagotan aldatu dute, eta
krisi ekonomiko gogor batek lanen hasiera atzeratu du urtez urte. Azken
finean, Deustuko Erribera penintsula izateari utzi eta uharte bihurtzea
aurreikusten du proiektuak, eta bertan eraikin berriz osatutako auzo bat
egitea da asmoa. Ez da kasualitatea proiektuari askok jarri dioten
ezizena: Bilboko Manhattan. Irakurri gehiago
Tokiko garapena, tokikoekin
Krisialdi ekonomikoak gogor astindu du Arratia. Azken urteetan, behin
eta berriz errepikatu den irudia da enpresen eta langileen arteko
gatazkena. Incoesa eta Prefabricados Lemona enpresek ateak itxi dituzte,
eta gatazkak izan dituzte azken urteetan Negarra, Cementos Lemona,
Alfus eta Ormazabal lantegietan ere. Irakurri gehiago.
BILBAO BIZKAIA, HELSINKIKO MATKA AZOKAN
Bilbao Bizkaia bigarren urtez jarraian da Helsinkiko Nordic
Travel Fair (Matka) deritzon azokan; azoka hori Finlandiako eta Europako
Iparraldeko turismo-azokarik garrantzitsuena da eta urtarrilaren 24ra
arte luzatuko da. Irakurri gehiago.
ESKUALDEA BERRAKTIBATZEKO PROGRAMA BAT GAUZATUKO DU DURANGALDEAK, AUTOENPLEGURAKO 75 PROGRAMA BULTZATZEKO
Teresa Laespada diputatua eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da % 60ko arrakasta izaten duen programa aurkezteko. Langabezian dauden pertsonentzako lan-merkatura sartzeko aukera berriak sustatzea du helburu. Irakurri gehiago
Bilbok proiektu sortzaileentzako Ideiak Martxan lehiaketaren aurtengo deialdia abiarazi du
Ideiak
Martxan gazteei zuzendutako lehiaketa bat da, eta helburutzat du hiriko
kulturarekin, sormenarekin eta berrikuntza sozialarekin lotutako
proiektuen garapena sustatzea. Bilboko Udalak bultzatzen du deialdia
Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, eta proposamenak bidaltzeko epea
zabalik dago otsailaren 15era arte. Irakurri gehiago.
Landareen antena sistemetan oinarritutako nanomaterial fluoreszente berri batzuk diseinatu dituzte
Laser
sintonizagarri, argi modulatzaile eta polaritate sentsore gisa erabili
dituzte UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak garatutako material
fotoaktiboak. Irakurri gehiago.
2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna
Orbeak "eraldatzeko gaitasuna" erreibindikatu du bere 175. urteurrenean
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Arantza Tapia eta Anjel
Toña sailburuak, Mondragoneko buru Javier Sotil eta hainbat
txirrindulari ezagunek eman diote babesa bizikleta enpresari. Irakurri gehiago
ZAMAKONA ONTZIOLAK EGINGO DITUEN ATOIONTZIAK
Santurtziko Zamakona ontziolak «punta-puntako» hamar atoiontzi egingo
ditu hurrengo bost urteetan, portuko, altuerako eta itsas salbamenduko
lanez arduratzen den Boluda etxearentzat. 2016. urtea bukatu aurretik
entregatu beharko dizkio Zamakonak lehenbiziko bi atoiontziak.
BIZKAIKO OGASUNAK IAZ BILDUTAKOA, MILIOI EUROTAN
2015. urtean 6.515 milioi euroren zergak bildu zituen Bizkaiko
Aldundiak. Aurreko urtean baino 31,8 milioi gehiago dira (%0,5), baina
urrian Finantzen Euskal Kontseiluak kalkulatutakoa baino 150 milioi
gutxiago. Aldundiak azaldu duenez, urtearen amaieran BEZaren bilketa 164
milioi jaitsi zen, petrolioaren eta gasaren prezioen jaitsierak
produktu horiekin aritzen diren Bizkaiko enpresen sarrerak gutxitu
zuelako.
2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena
Arrantza-aparailuak egiten irakatsiko du Arrain Azoka elkarteak
Bermeoko Arrain Azoka elkarteak arrantzaleek erabili ohi dituzten
aparailuak, murtxilak eta beste egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Irakurri gehiago
Batzordea Artxandako tuneletako eta "Supersurreko" trafikoek "% 6,46ko" eta "% 5,89ko" hazkundea izan eben, hurrenez hurren
2015. urtea “urte ona” izan da Artxandako Tuneletako eta Metropoliko
Hegoaldeko Saihesbideko (MHS-VSM) trafikoa berreskuratzeko, ordaindu
beharreko errepide horreen erabilerak, “krisialdi ekonomikoa dala eta”,
behera egin dauen ekitaldi batzuen ostean. Imanol Pradales Ekonomi eta
Lurralde garapena Sustatzeko foru diputatu jaunaren eretxiz, Bilbora
sartzeko tunelen erabilereak “% 6,46ko” igoerea izan dau. Batzar
Nagusien aurrean gaur izan dauen agerraldian, Aldundiko arduradunak esan
dauenez, “Supersur” deritxon errepidearen kasuan, hazkunde hori “%
5,89koa” izan da. Irakurri gehiago
BILBAO-BIZKAIA-K HIRIAN EKITALDI HANDIAK ANTOLATZEKO GAITASUNA ETA ERAKARGARRITASUN TURISTIKOAK ERAKUTSIKO DITU FITUR-EN
Bilbao Bizkaia, The Place to Be argitalpena
aurkeztuko da, hiriko eta lurraldeko hitzordu interesgarri nagusiak
ezagutzera emango dituena. Bilbao-Bizkaiak FITUR GAY (LGBT) espazioan lehenengoz parte hartuko du eta informazio-stand bat izango du bertan. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia Helsinkin egingo den Nordic
Travel Fair (Matka) azokara joango dira urtarrilaren 21etik 24ra. Finlandian, lehentasuna duen merkatuan, hiria eta lurraldea aurkeztuko
dizkiete komunikabideei eta turismoaren sektorean eragin handia duten
pertsonei. Irakurri gehiago
FORU MUSEO ETA ARETOETAN % 15 EGIN DU GORA BISITARI KOPURUAK 2015EAN
Bizkaikoa erakunde publikoak kudeatzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek 204.149 bisitari izan dituzte 2015. urtean. Gorakada hori handiagoa izan dela esan daiteke (% 30 gehiago zenbaki
absolutuetan), beste bi faktore hauek aintzat hartzen badira: 2015ean La
Encartada Museoa foru museoen sarean sartu da eta Arrantzaleen Museoa
berriro zabaldu da, 2014an itxita egon ondoren, birgaitze-lanak direla
eta. Irakurri gehiago
BIZKAIAK BERRITU EGIN DU INNOBIDEAK PROGRAMAREKIN DUEN KONPROMISOA LURRALDEKO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO
Innobideak Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren,
SPRIren bitartez, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundien
proiektu bateratu bat da. Bizkaiko Foru
Aldundiak enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak dinamizatzeko laguntza
eman die lurraldeko 90 enpresei, programaren lehenengo bi edizioetan
(2014an jarri zen martxan). Irakurri gehiago
Bizkaiko txotx denboraldia %100 bertako sagarretik lortutako 180.000 litro sagardokin hasi da
Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu da gaur goizean Zornotzako Uxarte sagardotegian. Irakurri gehiago.
Mugikortasun eta logistika klusterrak eta Deustok bat egin dute talentua bultzatze aldera
Harremanak
lotu eta talentua bultzatze aldera, mugikortasun eta logistika MLC ITS
Euskadi klusterrak eta Deusto Business School negozio eskolak lankidetza
hitzarmena sinatu dute, esperientzia akademiko eta profesionalen trukea
bultzatzeko asmoz. Irakurri gehiago.
Gamesak eguzki- energiazko proiektu bat burutuko du Indian
Energia
berriztagarrietarako teknologian espezializatutako Gamesa euskal
konpainiak, New Era Enviro sustatzailearekin kontratua itxi du, Indiako
Hegoaldeko Telangana eskualdean kokatutako hiru plantatan, 23
megawatt-eko eguzki- potentzia garatzeko. Irakurri gehiago.
Hozkailu solidarioak janaririk ez xahutzeko
Leioako Ostalaritza Eskolako
jantokia ixten denean, eskolako arduradunek mundu guztiarentzat zabalik
dagoen hozkailu irekian sartzen dituzte egunero menuan soberan gelditu
diren platerak eta postreak, beste pertsona batzuek aprobetxa ditzaten zabor-ontzira bota beharrean. Ekimena Hozkailu Solidarioa
proiektuaren barruan dago, zeina iaz sortu baitzen Galdakaoko GBGE
Boluntarioen Elkarte Humanitarioak bultzaturik. UPV/EHUko Ostalaritza
Eskolako hozkailua urtarrilaren 14an instalatu zen, eta hala, sei daude
hainbat udalerritan banatuta. Irakurri gehiago.
- See more at:
http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-hozkailu-solidarioak-janaririk-ez-xahutzeko#sthash.nVAwqWeq.dpuf
2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea
Arrain gutxi saldu da Ondarroako bentan
Asteon, oso arrain gutxi lehorreratu dute baxurako arrantzaleek
Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Itsasoaren egoera ez da batere ona
izan, olatuak nahikoa handiak izan dira eta haize asko egon da egunotan.
Arrantzatu den arrain kopurua txikia izan dela kontutan hartuta,
gainera, itsasoratu den ontzi kopurua ere oso txikia izan da. Egunotan, Ondarroan deskargatu duten ontziak hiru besterik ez dira izan. Irakurri gehiago
Lana erregulatzeko txostenak erdira jaitsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa
Lana erregulatzeko espedienteak erdira jaitsi dira 2015ean: 695 bildu
ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, iaz baino %52 gutxiago; 1.434
jaso zituen orduan. Erregulazio txostenek 8.108 langileri eragin diete:
5.718 langileri kontratua aldi baterako eten diete —iaz baino %53
gutxiagori—, 1.530i lanaldia jaitsi diete (-%52), eta kalean geratu dira
860 (-%41). Sektorez sektore begiratuta, abenduan ere aurreko
hilabeteetako joerari eutsi diote datuek. Zerbitzuen sektorean egon zen
espediente gehien (%45,04); industria arloan izan dira %39,14, eta
eraikuntzan %15,40. Egun, 406 espediente daude indarrean.
Sener-ek ospitale-instalazio bat eraikitzeko lanak ikuskatu ditu Mexikon
Sener ingeniaritza eta
teknologiako enpresa-taldeak lanen ikuskapena eta proiektu exekutiboaren
idazketa eta egiaztapena egin ditu, Mexiko Hirian kokatutako Eduardo
Lizeaga Ospitale Nagusiko ekipamendu kirurgiko baten eraikuntzarako. Irakurri gehiago.
2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena
San Anton azoka
Era berezian ospatuko dute Mungiarrek gaurko eguna. Jaietako egun handia gaur baita (San Antontxu Eguna).
Antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako
makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek
ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste
eta Txorizo Lehiaketa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko
udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik
norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak
antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko
dute.
2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea
Bilboko Portuak dio gehiegizkoak direla garraiolariei jarritako isunak
Bilboko Portuan jarduten duten garraiolarien elkarte bati eta bi
kooperatibari milioi askoko isunak ezarri dizkiete, ontzi-enpresa baten
aurka boikot kolektiboa egiteagatik. Irakurri gehiago
Munduan gertatutakoak. Urtarrileko bigarren astea
Dynamik euskal enpresak auto
elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du
auto-salmenten hazkunde handiena. Irakurri gehiago.
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf
Maurizio Prato, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu mailako aditurik nagusienetako bat, CIC biomaGUNEn hasi da lanean
CIC
biomaGUNE ikerketa zentroak, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu
mailako aditurik nagusietakoa den Maurizio Prato italiarra, kontratatu
egin du. Ikertzailea, Ikerbasqueren programaren bidez hasi da lanean
ikerketa zentruan eta ikerketa lerro berri baten buru izango da, bai
neurozientzietan bai muineko lesioen arloetan aipatutako materialen
aplikazioak bilatzeko xedez. Irakurri gehiago.
2017. urte hasieran estreinatuko dute Getxoko itsas estazio berria
Hasi da atzerako kontua. Getxoko transatlantikoen itsas terminal berria
2017. urte hasieran estreinatuko dute. Hala, ate berri bat irekiko zaie
Bizkaira itsasoz etorriko diren etorkizuneko bidaiari eta turistei.
Proiektua aurrera eramateko, itsas estazioaren obren kontratuak
adjudikatu ditu Bilboko Portu Agintaritzak, 6,7 milioi euroko
aurrekontuarekin. Irakurri gehiago
Isunak jarri dizkiete Bilboko Portuko garraiolari batzuei
Bilboko Portuko Agintaritzak «gehiegizkotzat» jo ditu portuan aritzen
diren garraiolariek Maerks Lines ontziei eginiko boikot kolektiboaren
harira jaso dituzten isun ekonomikoak. Denera, 1,5 milioi eurotik gorako
zigorrak ezarri dizkiete portuko garraiolarien elkarteari eta bi
kooperatibari. «Neurriz kanpokoak» direla esan arren, erabakia
errespetatuko du agintaritzak.
2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala
CLHk 18 milioi euro inbertitu ditu Bilboko Portuko instalazio berri batean
Petrolio-produktuak
biltegiratu eta banatzen dituen CLH konpainiak 18 milioi euro baino
zertxobait gehiago inbertitu du, Bilboko Portuan eskariaren hazkundeari
aurre egiteko eraiki duen instalazio berrian. Irakurri gehiago.
Metromeet metrologiari buruzko konferentziak sektoreko nobedadeak aztertuko ditu
Bilbon
otsailaren 24a eta 26a bitartean bere hamaikagarren edizioa egiten ari
den Metromeet metrologia industrial dimentsionalari dedikatutako
Europako konferentziak, profesionalak, enpresak eta organismoak bilduko
ditu, azken joerak eztabaidatu eta sektoreko azken teknologia
aurrerakoienak aurkezteko asmoz. Irakurri gehiago.
Susmo txarren zaparrada
Frantziako Gobernuak Renaulten egoitzak miatu dituela jakin ostean, auto
konpainiak %20rainoko galerak izan ditu burtsan. Isurien iruzurrik ez
du aurkitu Parisek. Irakurri gehiago
Truka daitezke Eroskiren ekarpenak
Kooperatibaren eskaintza onartzen dutenek jarritako diruaren %30ari uko
egin beharko diote, %15 jasoko dute dirutan eta %55 12 urteko zorraren
bidez. Irakurri gehiago
2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna
8. MITOA: “Nire sindikatuek ez dute nahiko…”
Innobideak
Pertsonak: Pertsonek antolakundeetako kudeaketan, emaitzetan edo
jabetzan duten parte-hartzearen mitoak eta errealitateak. Irakurri gehiago.
Zabaldu da epea industriako I+G-rako laguntzak eskatzeko Hazitek eta Elkartek programetan
Bi
programa horiek 92 milioi euroko finantzaketa dute eta eskaerak
aurkezteko epeak martxoarean 18an eta otsailaren 26an bukatuko dira. Irakurri gehiago.
Interneten izan beharreko segurtasun juridiko ezezaguna
SPRI Taldearen jardunaldi batean erakutsi da zer egin behar den zigorrak saihesteko plataforma bat sarean plazaratzen denean. Jorge
Campanillas adituak ohartarazi du markak erregistratu behar direla
produktuak eta zerbitzuak saltzeko, datuen babeserako legea bete behar
dela eta argi adierazi behar direla kontratazioaren baldintzak. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)