2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
Kontzertu ekonomikoaren garrantzia azaldu du Pedro Luis uriartek Markina-Xemeinen
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu gisa diktaduraren
ostean ezarritako lehen kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen Pedro Luis
Uriartek Euskal Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egin du gaur [otsailak
3] arratsaldean Esperanza eraikineko Auditoriumean. Kontzertu
ekonomikoak eguneroko bizitzan duen garrantzia azpimarratu du “gure
ongizate estatuaren oinarria” dela esanez. Irakurri gehiago.
Petronor eta Tecnaliak lan- segurtasunerako sistema aurreratu bat garatu dute
Hidrokarburoen
Petronor konpainiak, Tecnalia korporazio teknologikoaren
lankidetzarekin, langileen segurtasunaren monitorizazio sistema
aurreratu bat garatu du, teknologiaren transferentzia babesteko, Eusko
Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 programak aukeratutakoa, hain zuzen
ere. Irakurri gehiago.
Bidea libre Gardentasunari buruzko Bizkaiko Foru Araurako
Gardentasunari buruzko Bizkaiko Foru Arauak izapide barri bat gainditu
dau gaur Batzar Nagusietan. Iraskunde, Gobernamentu On eta
Gardentasunerako Batzordeak, geroago egingo dan osoko bilkura batean
onesteko prest itzi dau testu barria, Batzar Nagusietako taldeen 26
zuzenketa-eske sartu eta gero. Onartu diran zuzenketa-eske horreetatik
21 EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz aurkeztutakoak izan dira (6
ohikoak eta 15 trantsakzionalak) eta 5 EH Bildurenak. Bidean,
oposizinoak osoko bilkurarako erreserbau dituan berrogeta hamar
zuzenketa-eske inguru geratu dira. Irakurri gehiago.
FAEA-k OGASUN SAILAREN EGOITZARA ALDATUKO DITU BULEGOAK, KAPUTXINOEN BIDERA, ETA OTSAILAREN 8TIK AURRERA EGONGO DA ZABALIK
Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, zeinaren
eginkizuna zergak aplikatzeko egintzak berrikustea baita, jendaurreko
ordutegi bera izango du bulego berrietan ere. Bulego berriok 800 metro koadro hartuko dituzte Ogasuneko eraikinaren
hirugarren solairuan, eta 2 zenbakiko ataritik izango dute sarbidea. Irakurri gehiago
Etxeko langileen herenek ez dute atseden hartzeko aukerarik
Barneko langileen kasuan, %85ek astean legez ezarritako 60 ordutik gora
egiten dute lan. Laneko gaixotasunak aintzat hartzeko eskatu dio Etxeko
Langileen Elkarteak Osalani. Irakurri gehiago.
Sestao ACB itxita egongo da gaurtik aurrera, eta geldialdi mugagabean
Zuzendaritzak iragarritakoa beteta, gaurtik aurrera itxita egongo da
Sestaoko ACB lantegia. Egoera horrek amaiera edukiko duen ere ez dakite,
gaur-gaurkoz, Arcelor Mittaleko langileek. Goizean, 10:00etan, hasiko
da geldialdia; batzordeak antolatutako greba mugagabea berretsiz gero,
berriz, goizaldean hasiko litzateke jardueraren geldialdia: 03:00etan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)