Joan martiaren 2an be egin eben grebea eta datozen martiaren 9 eta 16rako be deituta dauke . Justizia sailaren menpe dagoz eta Laukoakaz parekatzea eskatzen dabe besteak beste. 2010. urtean lortutako akordioak betetea.
2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
Eguastenean barriro medikuforentseak greba eguna izango dabe
Martiaren 9an barriro medikuforentseak greba eguna izango dabe.
Joan martiaren 2an be egin eben grebea eta datozen martiaren 9 eta 16rako be deituta dauke . Justizia sailaren menpe dagoz eta Laukoakaz parekatzea eskatzen dabe besteak beste. 2010. urtean lortutako akordioak betetea.
Joan martiaren 2an be egin eben grebea eta datozen martiaren 9 eta 16rako be deituta dauke . Justizia sailaren menpe dagoz eta Laukoakaz parekatzea eskatzen dabe besteak beste. 2010. urtean lortutako akordioak betetea.
Altzairuaren amildegia
Ez da ezustean iritsi. Euskal altzairugintzaren beheraldiaren zerrendan,
kaltetuen arteko beste bat da Tubos Reunidos enpresa. Traparango
Galindo kalean dagoen Productos Tubulares adarrak aldi baterako
erregulazio dosierra aurkeztu berri die langileei. Inportazio merkeei
eta energia kostuei ezin eutsi dabil lantegia, eta, egoera irauli
bitarte, aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu die langileei.
Galindoko plantak dituen 430 beharginetatik 398ri eragingo die neurriak;
langile zerrendan dauden %92ri, alegia. Irakurri gehiago.
UNAI REMENTERIAK ADIERAZI DU BIZKAIAK BESTE URRATS BAT EMAN BEHAR DUELA FINANTZA-ARLOAN
La Comercial -orain Deusto Business School- fakultatearen ehungarren
urteurrena ospatzeko ekitaldian, Ahaldun Nagusiak adierazi du lurraldeak
eta haren hiriburuak, Bilbok, protagonismoa berreskuratu behar dutela
estatuko eta nazioarteko finantza-nodo gisa. Irakurri gehiago.
Arcelor Mittalek Txinan ere altzairua ekoizten duela gogorarazi du ELAk
ELAren ustez, altzairugintzako kaleratzeak «zuritzeko argudioak» dira Txinaren dumping-a
zein argindarraren faktura garestia. Horren adibide, gogoratu du Txinan
bertan ere ekoizten duela Sestaon aldi baterako itxita dagoen ACB
altzairutegiko jabeak, Arcelor Mittalek. Jaurlaritzaren politika
ekonomiko falta ere salatu du ELAk.
2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea
Bilboko eraikinen %60an azterketa egin behar izango da ondo mantentzen direla bermatzeko
1.282 eraikinetan egin behar izango dute 2016an Eraikinen Ikuskaritza
Teknikoa, higiezinaren zaintzaren egoera azaltzen duen txostena, udalari
aurkeztu beharrekoa. Irakurri gehiago
«Ez da posible geure gazteen lan ibilbidea 25 urterekin hastea»
EAEko lan merkatua gero eta gehiago zahartzen ari da, eta De la Ricak
ohartarazi du gazte gabezia ezin zaiola soilik jaiotza tasari egotzi:
«Gazteak ez daude aktiboak, ez okupatuak, ez langabezian». Irakurri gehiago
2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
‘Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz’ parte hartze prozesua abiatu du Ondarroako Udalak
Ondarroako Udalak abian ipini duen Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz parte hartze prozesuaren bitartez, Ondarroa 2020 proiekturako gazteen ekarpenak jaso nahi dira.
“Gazteen behar eta ikuspuntuak ezagutuz eta partekatuz, gazteen artean
enplegua sustatzeko aurrera eraman beharreko erronka berriak guztion
artean adostuko dira. Eta helburu horri jarraituko dio Ondarroako Udalak
martxan jarritako prozesu berritzaileak”. Irakurri gehiago.
Kapsch TrafficCom enpresa austriarrak Schneider Electric Transporte konpainiaren kontrola hartu du
Schneider taldeak akordio bat sinatu du Kapsch TrafflcCom enpresa
austriarrarekin, bere garraio filiala saltzeko. Operazioak eragin
zuzena izango du Euskadin, hemen baitago esparru horretan
espezializatutako zentroetako bat. Hain zuzen, Kapsch enpresak Telvent
Tráfico y Transporte zenaren aktiboak erosiko ditu, zeinak Bilboko Arce
Ibérica barne hartu baitzuen bere garaian. Akordioaren arabera, 35
milioi euro ordainduko dira garraio dibisioaren truke. Operazio honen
bidez, Kapsch enpresak garraio sistema adimendunen (ITS) sektoreko
produktu zorro handiena izango du, eta alderdi hori erabakigarria izango
da hiri adimendunak garatzeko orduan.
Kapsch taldeak filial eta bulego sare zabala du 33 herrialdetan,
3.500 profesional enplegatzen ditu eta 2015ean 456 milioi euroko
diru-sarrerak izan zituen.
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-kapsch-trafficcom-enpresa-austriarrak-schneider-electric-transporte-konpainiaren-kontrola-hartu-du#sthash.wfGcLa6F.dpuf
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-kapsch-trafficcom-enpresa-austriarrak-schneider-electric-transporte-konpainiaren-kontrola-hartu-du#sthash.wfGcLa6F.dpuf
Arrantza kultura berpizteko
Esperientzia alde batean, eta ikasteko grina bestean. Jesus Gangoitiren
eskuetan erraza dirudiena, praktikan, ez da horren erraza. Hala ere,
pazientzia apur batekin eta behin eta berriro errepikatuta, lortzen da.
Hain zuzen ere, arrantzu tresneria egiten ikasten dabiltza 16 eta 47
urte bitarteko zazpi lagun: lau emakumezko eta hiru gizonezko. Irakurri gehiago
Batzarren bisita Autzaganeko obretara
Batzarretako taldeek, Aldundiko Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapeneko
sailak Autzaganeko obretara egin dauen bisitan hartu dabe parte gaur,
“lekuan bertan” ezagutzeko Autzaganeko mendatea zeharkatuta Amorebieta
eta Gernika lotzen dauen errepidearen zati hori eregiteko obrak zein
egoeratan dagozan, esleipena dauen enpresa barriak Urdinbideko tunelak
bukatzeko beharrei ekin baino egun batzuk lehenago. Irakurri gehiago
DEMAK ANTOLATU DITUEN GAZTE EKINTZAILEEN I. JARDUNALDIETAN ‘BIZKAIKER.EUS’ BIZKAIKO LAN-DEMOGRAFIAREN MAPAREN ARGITALPENA EGIN DA
Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak
parte hartu du eta lan-munduari eta langabeziaren aurkako borrokan
jarduten duen erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du. Jardunaldien ardatzak gazteen ekintzailetza eta hirugarren sektorearen eta gizarte-ekonomiaren aukera enpresarialak izan dira.
BIZKAIA TALENTEK ETA CENARRUSA FUNDAZIOAK EUSKADI ETA AMERIKA ARTEKO PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEETARAKO EPEA IREKI DUTE
Eskabideak bidaltzeko epea 2016ko apirilaren 30ean amaituko da. Bi lurraldeetan lan-ibilbidea garatzeko ahalmen handia duten
profesionalek AEB/Kanadako eta Euskadiko errealitate zientifiko,
teknologiko, enpresarial, instituzional eta kulturala zuzenean hobeto
ezagutzea dauka helburu. Era berean, bi
lurraldeetan ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun
profesionalen arteko lotunea ere sortu nahi du maila pertsonalean zein
lurralde-mailan. Horretarako, harreman zuzena ezarri nahi du bertako
erakunde/instituzio nagusiekin. Irakurri gehiago.
ALDUNDIAK 20 MILIOI INBERTITU DITU ENPRESA BERRIKUNTZA, NAZIOARTERATZE, INBERTSIO, KOOPERAZIO ETA TALENTURAKO DIRU-LAGUNTZETAN
Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek,
Bizkaiko enpresa-sarearen hazkuntza berrindartzeko, sektore batzuk
nazioarteko erreferentzia modura sendotzeko eta aliantza estrategikoak
ezartzeko diru-laguntzak zehaztu ditu CEBEKen enpresariekin izandako
bileran. Irakurri gehiago.
2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna
ASTEBUKAERA HONETAN DURANGON OSPATUKO DA Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka,
Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka, estatu mailan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da.
Durangon urtero ospatzen den azoka da Berdeago, bere Euskal Autonomi Erkidegoko kokapena dela eta Bizkaiko herririk erreferenteenetako bat delarik. Azokak hiru edizio ospatu ditu dagoeneko eta iraunkortasunarekin erlazioa duten gairik garrantzitsuenen sustatzaile bilakatu da. Informazio gehiago
LAN BILA TAILERRAK JARRI DITU MARTXAN LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAK
Eskualdeko gazteen laneratzeko aukerak hobetze aldera, Lan Bila tailerrak emango ditu Leartibai Garapen Agentziak. Lehenengo saioak Markina-Xemeinen egingo dituzte otsailean eta martxoan, eta hurrengokoak Ondarroan eta Lekeition egingo dituztela aurreratu dute. Irakurri gehiago
AURREKOENTUEN INGURUKO HERRI BATZARRA EGINGO DUTE GAUR, AULESTIN
2016ko aurrekontuez hitz egiteko batzarrera deitu ditu herritarrak Aulestiko Udalak. Hala, herrian zertan inbertitu behar den erabakitzeko aukera emango die bertaratutakoei. Gaur egingo dute batzarra 19:00etatik 20:30era bitartean, udaletxeko musika gelan. Irakurri gehiago
DEMAK ANTOLATU DITUEN GAZTE EKINTZAILEEN I. JARDUNALDIETAN BIZKAIKO LAN-DEMOGRAFIAREN MAPA AURKEZTUKO DA
Jardunaldien lema ‘Think Different, Be
Creative’ da eta ostegun honetan egingo dira Deustuko Unibertsitatean.
Jardunaldietan DEMAk laguntzen dituen eta arrakasta izan duten
proiektuak burutu dituzten enpresen erakusketa-gunea egongo da. Ekintzailetzari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batzuen ardatza gizarte-sektorearen arloko enpresen aukerak izango dira. Irakurri gehiago
Zordun handien zerrendak argitaratzea onetsi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek
Bizkaiko foru ogasunarekin milioi batetik gorako zorrak dituztenen
izenak argitaratzea ontzat hartu zuten atzo lurralde horretako batzar
nagusiek. Aurten kaleratuko dute lehen zerrenda, martxoaren 31n zor
handiak zituztenekin. Hortik aurrera, abenduaren 31ko egoera hartuko
dute kontuan. Zerrendetan pertsona fisikoen izen osoak kaleratuko dira,
edo sozietatearen izena.
Gaur hasiko da Correscales 2016, prekaritatearen kontrako korrika
Bilbotik Bartzelonaraino abiatuko da prekaritaren kontrako korrikaldia.
BERRIAk bi antolatzaileen azalpenak jaso ditu bideo batean (Lara Madinabeitia, BerriaTB). Irakurri gehiago.
2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena
BIZKAIA HOBE BATERANTZ. GOAZEN 2016
Dokumentu honetan jaso dira Bizkaiko Foru Aldundiaren hurrengo 4 urteetarako
proiektu eta jarduketa estrategikoak. Gure proposamenak gainditu egiten du
agintaldiaren epemuga; izan ere, hautetsontziek eman diguten lau urteko
agintalditik harantzago so jarri gara. Uste dugu begiak altxatu eta urrunera begira
lan egin behar dugula nahi dugun lurraldearen alde. Irakurri gehiago
ZERGA-BILKETAN IZANDAKO JAITSIERAK UDALKUTXARI 75,5 MILIOI EURO ITZULTZERA BEHARTU DITU BIZKAIKO UDALAK
Finantzen Lurralde Kontseiluaren bileran, Bizkaiko udalek Udal Finantzaketarako Funtsari itzuli beharko dioten kopurua ezagutu da, energiaren sektoreak izandako eraldaketak eta petrolioaren prezioaren jaitsierak 2015eko zerga-bilketan izandako eragina dela-eta. Hala ere, 2015ean egindako zerga-bilketa aurreko urtekoa baino aberatsagoa izan da, % 0,5 gehiagokoa, eta Bizkaian biltzen da EAEko zergen erdia baino gehiago, hots, % 51,66. Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL maiatzean bilduko dira berriro 2016. urtearen lehen lauhilekoan izandako zerga-bilketaren eboluzioa baloratu eta aztertzeko asmoz. Azpiegituretarako diru-laguntzen argitalpena, udal zerbitzuen kostu efektiboa biltzeko prozedura eta udalerriek finantzen arloan izan zuhurtasuna izan dira Kontseiluan landu diren beste gai batzuk. Irakurri gehiago
ALDUNDIAK BERRIKUNTZA ESTRATEGIKORAKO DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DIZKIE IRABAZ ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEI
Bizkaiko berrikuntza eta ikerketa sistemaren eragile dinamizatzaileek gauzatutako jarduketa estrategikoak babestea da helburua. Diru-laguntza diruz lagun daitekeen gastu-oinarriaren % 80aren parekoa izango dela erabaki da eta diru-laguntza 400.000 eurokoa izango da gehienez. Irakurri gehiago
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 830.000 EURO ERABILIKO DITU, LANGILE AUTONOMO ETA MICROPYMEENTZAKO LALF PROGRAMA BERRITZEKO
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak onetsi duen Dekretuak ezarri du diruz lagundu daitezkeela mikroenpresek, pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek egiten dituzten jarduera ekonomikoak hobetzeko, zabaltzeko edo berritzeko izango diren ibilgetuen eskuraketak. Irakurri gehiago
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMAREN BITARTEZ BIZKAIAK 2,6 MILIOI EURO JARRIKO DITU BARNE-EKINTZAILETZA SUSTATZEKO
Berrikuntzari bultzada eman nahi zaio, ezinbesteko tresna baita Bizkaiko industria eta enpresa sarea suztatzeko, aberastasuna eta enplegua sor ditzan Bai enpresa-proiektu berritzaileen garapena, bai Bizkaiko merkatuko produktu, prozesu edo zerbitzuetan osagai berritzaileak sartzen dituzten enpresa berriak izango dira ekimenaren xedeEkonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak espero du proiektu berritzaileen, barne-ekintzaileen eta startup-en 120tik gora eskaerari erantzutea. Irakurri gehiago
BIZKAIKO TXAKOLINAREN EKOIZPENA %13 HANDITU DA
Eguraldi egokiak lagunduta, Bizkaiko txakolinak inoizko ekoizpenik handiena izan zuen 2015. urtean, ekoizpen hori %13 handituta. 1.784.934 litro txakolin egin ziren iaz, 2014an baino 215.000 litro gehiago. Hala ere, ekoizleek muga jarri nahi diote litro kopuruari, salmentak orekatu daitezen eta negozioa bideragarri egin dadin.
Nanuk garraio enpresak hartzekodunen konkurtso aurrekora jo duela salatu dute beharginek
Akordiorik gabe bukatu da Elorrioko konpainiako lan baldintzak aldatzeko epea. Zuzendaritzak %15 eta %20ko soldata jaitsierak ezarri nahi ditu, baina langileek diote ezin dutela sakrifizio gehiago egin. Kudeaketa "eskasaren" erantzukizuna bere gain har dezala eskatu diote zuzendaritzari. Irakurri gehiago.
2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea
Alderdiek pozik hartu dute aireportuaren ordutegia ez luzatzeko erabakia
Vueling hegazkin-konpainiak Loiuko aireportuaren udako ordutegia
luzatzeko eskatu zion AENAri, baina sozietatetik gaur jakinarazi duten
moduan, ez da egingo. Eskaria aztertu ostean, AENAK ordutegia ez
luzatzeko erabakia hartu du, “momentuz, ezin delako
nabigazio-hornitzailearen zerbitzua egokitu”. Irakurri gehiago .
Pentsio duinak eta pentsioen kudeaketa propioa eskatzeko sinadura bilketa abiarazi dute
Eusko Legebiltzarrean pentsioen gaia eztabaidatzeko ezezkoak eraman ditu
Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformak sinadura bilketa abian
jartzera. Lau hilabete eta erdian 45.000 sinaduratik gora bildu nahi
dituzte EAEn, "herritarren borondateak aldaketak eragin ditzakelako". Irakurri gehiago.
Catering enpresen "ustelkeria kasuan" Hezkuntza Saila "beharrezko kolaboratzaile" jo du LABek
Era adostuan ikastetxe publikoen catering zerbitzuak
banatzegatik zigortu ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak zortzi
enpresa. Jantokietako zein irakaskuntzako lehen indarra den LAB
sindikatuak gaur adierazi duenez, Hezkuntza Saila da "trama guzti honen
azken erantzulea". Hori dela eta, eskatu du LABek bere dimisioa. "Hezkuntza Saila izan da, bere ekimenez edo bere hutsegitez, ustelkeria kasu honetan beharrezko kolaboratzailea" Irakurri gehiago
LAB: "Altzairuaren multinazionalak ez dira biktimak, errudunak baizik"
Oso izaera desberdineko bi mobilizazio egin dira altzairugintza
sektorearen krisiaren harira gaur. Bata Bruselan, bestea Bilbon. Irakurri gehiago
Bilbao Bilbao Airerako "plan estrategikoa" eta haren eraginkortasuna neurtzeko "mekanismoak" eskatuko ditu Foru Aldundiak
Loiuko aireportuaren sustapenerako Bilbao Air soziedadearen gastuak
soziedadearen “helburuakaz bat datozala” egiaztau ostean, Vicente Reyes
Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako foru diputatuak
Batzar Nagusien aurrean gaur egin dauen agerraldian, erakunde horrek
“plan estrategikoa” eta bere jardueraren “eraginkortasuna neurtzeko eta
kontuak aurkezteko mekanismoak” behar dituala adierazo dau. Irakurri gehiago
Muskiz Bizkaiko Batzar Nagusiek Petronor bisitau dabe
Batzar Nagusietako ordezkaritza zabalak, Ana Otadui presidentea buru
dala, Muskizen dagozan Petronor birfindegiaren instalazinoak bisitau
ditu gaur goizean. Batzarretako talde guztien eta Mahaiaren ordezkariak
izan dituan Bizkaiko Batzarretako ordezkaritzak, Emiliano López Atxurra
Petronorreko presidentearen eta Andreu Puñet eta José Ignacio Zudaire
konpainiako goi mailako exekutiboen harrerea jaso dau.
PETRONORREK ETA BIZKAIAKO FORU ALDUNDIAK ENERGY INTELLIGENCE CENTER-EN LEHEN PROIEKTUA AURKEZTU DUTE
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, eta
Petronorreko presidenteak, Emiliano López Atxurrak, Mugikortasun
Iraunkorreko Unitatea sortzeko eta Oil&Gas unitate bat garatzeko
analisian lankidetzan jarduteko akordioa sinatu dute. Legegintzaldi
honetan EIC funtsezkoa da Aldundiarentzat eta bere helburua energiaren
sektorean Bizkaia eta Euskadi nazioartean lehiatzeko gune moduan
kokatzea da.Sektore energetikoa Bizkaiko
industriaren oinarrietako bat da: enpleguari dagokionez 13.400 pertsona
sortzen ditu eta Lurraldearen BPGren 7,5 da. Irakurri gehiago
Bizkaiko Aldundiak 49 saltoki zigortu ditu, erosketa tiketak gaizki egiteagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak 92 saltoki aztertu ditu, zerga iruzurraren
aurkako kanpaina batean. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak atzo
azaldu zuenez, haietako 49ren aurkako zigor prozedurak abiatu dituzte:
14 saltoki erosketa tiketak ez egiteagatik, eta beste 35 zergaduna
identifikatzeko zenbakia ez agertzeagatik. Gainera, beste 21 saltokiri
ohartarazi diete fakturazioa gaizki egiten zutela.
2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala
Ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko jolasa
UPV/EHUren Zitek programak Ekinduz
bideojokoa kaleratu du, Bizkaiko campuseko ikasleei ekintzailetza modu
ludikoan hurbiltzeko tresna. Jokoa taula birtual bat da, non
parte-hartzaileek askotariko galderei erantzun behar dieten enpresa
proiektuan aurrera egin ahal izateko. 2.250 euroko sariak banatuko dira
bost finalisten artean. Irakurri gehiago.
Baratze eta landetatik, mahaira
“Azafrai ona erosi gura badugu, ez dugu ekarriko Kuala Lumpurtik
[Malaysia]. Gauza bera tipula bat nahi badugu: Zallan zein bertako beste
herri batzuetan bikainak aurki ditzakegu”. Hala uste du Sergio Alert
Gustoko azokako zuzendariak. Gaur hasi eta domekara bitartean egongo da
BECen bertako produktuen ekoizpen artisaua bultzatzen duen egitasmoa. Irakurri gehiago.
Hamahiru mintegi Markina-Xemeingo XVI. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azokan
Zuhaitz, landare eta baserri tresneriaren XVI. azoka
ospatuko da zapatuan [otsailak 13] Markina-Xemeinen. Beste behin ere,
Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka aukera aparta izango da
zuhaizka, hazi eta landareak eskuratu nahi dituztenentzat. Irakurri gehiago
Garoña zabalduz gero Iberdrolatik alde egiteko prest daudenen konpromiso bila
"Arrisku larria" dagoela eta zentral nuklearra berriro
zabaltzeko, Iberdrolarekin "mozteko prest dauden erakundeetako
ordezkariei" bilerara dei egin die otsailaren 26an Bilbon Garoñaren
kontrako Bizkaiko Foroak. "Garoña zabaltzen
badute, Iberdrolatik betiko alde egin eta energia nuklearrik saltzen ez
duen enpresa batera" jotzeko prest dauden galdegingo
die Bizkaiko Foroak. Irakurri gehiago
2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna
Leioako enpresa-mintegirako deialdia zabaldu dute
Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian
izena emateko epea ireki du; martxoaren 10era arte aurkez daitezke
eskaerak. Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan,
eta esleipendun enpresei laguntzeko eginda dago, udal iturri
leioaztarrek adierazi dutenez. Euren berbetan, "bizitegiko moduluak aldi
baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira". Horrela, enpresek
honako hau izango dute eskuragai: esleitutako modulua edo moduluak;
erabilera anitzerako aretoa; eta negozioari laguntzeko zerbitzu
gehigarriak. Irakurri gehiago
Aurreko urtean baino bisitari gehiago hartu ditu Getxok 2015ean
Getxoko Turismo Bulegoak 51.772 bisitari hartu zituen iaz. Hala, aurreko
urtean baino %54 gehiago etorri ziren 2015ean, Udalak jakinarazi
duenez. Ereagako bulegoan 21.810 lagunen zalantzei erantzun zieten,
bisitari guztien %42 (2014an baino %25 gehiago); Bizkaiko Zubian dagoen
bulegoan, berriz, 24.685 laguni, guztien %48 (aurreko urtean baino %67
gehiago); eta bulego mugikorretan gainerakoei, 5.277 bisitariri (%10),
aurreko urtean baino %198 gehiagori. Irakurri gehiago.
Faes Farma enpresa bisitatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Faes Farma
enpresa farmazeutikoak Leioan daukan egoitza bisitatu du gaur goizean,
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuagaz eta Jon
Darpon Osasun sailburuagaz batera. Zuzendaritza-taldeagaz bildu da eta
instalazioak bisitatu ditu ondoren, bertan ikertzen eta botikak ekoizten
egiten duten lana zuzenean ezagutzeko. Horrela, Urkulluk babesa
adierazi gura izan die ikerketaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eutsi
dioten euskal enpresa denei, "ezagutza eta enplegu jasangarria sortzeko
gauza izan baitira urteetan zehar". Irakurri gehiago.
Astero, bi familia kale gorrira
Otsailaren bata, bia, laua, zortzia, hamarra… Hilabete gogorra izango da
honako hau Barakaldon; aurrekoak bezain gogorra, eta ondorengoak bezain
latza, ziur asko. Zortzi etxe kaleratze gauzatzea aurreikusita zegoen
Barakaldoko epaitegian hilabete lehenagotik. Egunak jarrita zeuden,
otsaileko zortzi egunetan zortzi etxebizitzetan bizi diren familiak
indarrez kanporatzeko. Hileko lehen eguna uste baino hobeto amaitu zen,
kaleratzeko epea atzeratu egin baitzuten. Baina ez dute guztiek zorte
bera izango. Bigarren eguna, horren lekuko: iragarritako agindua bete,
eta etxerik gabe utzi zuten familia bat. Irakurri gehiago.
Bilbo Zaharrean Espazioak Trukatzeko Sarea sortu da
Wikitokin
(San Frantzisko auzoan kokatutako praktika kolaboratiboen laborategian)
Espazioak Trukatzeko Sarea ekimena jarri da abian. Proiektu horrek
helburutzat du baliabide ukigarriak eta ukiezinak partekatzea Bilbo
Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako eragileen artean. Irakurri gehiago.
- See
more at:
http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-bilbo-zaharrean-espazioak-trukatzeko-sarea-sortu-da#sthash.eCZn7TvV.dpuf
UNAI REMENTERIAK IRAGARRI DU ASTELEHENEAN AURKEZTUKO DUELA EIC-REN LEHENENGO PROIEKTUA
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean,
Ahaldun Nagusiak adierazi du erabat bidegabea dela Sestaoko ACB
lantegiak duen egoera, eta Europaren eta Espainiaren erreakzioa
erreklamatu du. Irakurri gehiago.
ACBtik labe garaia ikusten da
ACBko zuzendaritzak zehaztu du ez dutela lantegia berriz zabalduko
«merkatuaren egoera hobetu artean». Langileek itxialdia hasi dute
irtenbide bat bilatu bitartean. Irakurri gehiago
2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena
Gazte kualifikatuak laneratzeko ahalegina egingo du Leioako Behargintzak
Leioako Behargintza zentroak Hazilan proiektua
jarri du martxan; lanik ez daukaten udalerriko gazte kualifikatuei eta
herriko enpresei zuzenduta dago. Egitasmoak bost urteko iraupena edukiko
du; 2016an hasi eta 2020an amaituko da. Udal iturri leioaztarrek
azpimarratu dutenez, EAE mailako Garapen elkarteak koordinatuko du
Hazilan. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 garapen-agentziek
parte hartuko dute, tartean Leioako Behargintzak. Egitasmoaren helburua
da lan barik dauden neska-mutilei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea, horiek goi-mailako
ikasketak eduki arren. Bide batez, proiektu bat bideratu gura duten
enpresatan gazte horiek kokatuko dituzte, hainbat eratara (praktikak,
lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak, eta abar). Irakurri gehiago
Bilboko Metroak balantze positiboarekin itxi du 2015a
2012 eta 2013. urteetan, baliozkotze kopuruak behera egin ondoren,
2014ean, bidaia kopuruak gora egin zuen berriro. 2015eko zifrei
dagokienez berriz, goranzko joera hori finkatzea lortu zen, nahiz eta
2015ean 2014ean baino lanegun bat gutxiago egon. Irakurri gehiago
Greba eskubidearen defentsan Airbuseko zortzi auziperatuei babesa agertu diete
Hainbat lagun elkartu dira Albia lorategian gaur goizean, Justizia
jauregiaren aurrean, UGT Euskadik eta CCOO Euskadik deituta, greba
eskubidearen defentsan. 2010eko greba orokorrean Getafen (Madril)
gertatutako istiluetan parte hartzea egotzita gaur Madrilen epaituak
izango diren zortzi langileri elkartasuna adierazi diete. Irakurri gehiago
Otsailaren 11n egingo dute HAZILAN programaren informazio saioa, Bermeon
Busturialdean erroldatutako 20 eta 35 urte bitarteko gazteek eskualdeko
enpresetan praktikak egiteko aukera ematen duen programa da HAZILAN.
Hain justu, bertan parte hartzen dutenek otsailaren 29an hasiko dituzte
praktikak eta maiatza eta ekaina bitartean bukatu. Hala ere, praktikak
hasi orduko, informazio saioa egingo dutela jakitera eman dute, “programa ezagutzera emate aldera”. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)