2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Ingeteam Belgikako merkatura heldu da

 Ingeteam Service talde industrialak, Belgikako ekialdean kokatutako parke eoliko baten operazio eta mantentze zerbitzuak burutzeko kontratua eskuratu du, euskal enpresa, Europako herrialde honetan sartzea suposatzen duena. Irakurri gehiago. 

Olarrak inbertsioa egin du bere instalakuntzak berritze aldera

Olarra Altzairu Herdoilgaitzak konpainiak, urte honen bukaeran 5,5 milioi euroko inbertsioa itxiko du, ekipamendua erosi eta Loiu udalerri bizkaitarreko instalakuntzak eguneratzeko. Irakurri gehiago. 


Enplegu publikoaren legegaia onartu du Jaurlaritzak; 2016an onartzea espero du

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 110.000 langile publikoren lan baldintzak zehazten dituen Enplegu Publikoaren Legearen proiektua onartu du Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrera igorri du. Josu Erkoreka bozeramailearen arabera, 2016ko udazkena baino lehen onar daiteke legea. Legegaiak bi aste luzatzen du amatasun baimena —20 hilabetera arte— eta lau egun aitatasunarena —32 egun—. ELAk ezezkoa eskatu du, «enplegu suntsipena onartzen duelako».

Legebiltzarrak ez du eztabaidatuko 1.080 euroko pentsioen eskaera

Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du Pentsiodunen Plataformaren herri ekinbide legegilea ez tramitatzea, eskuduntzak gainditzen dituelako. Irakurri gehiago