Kluster
“berde”ak, erregai ez fosilez sortutako energiaren ekoizpen berrietan
oinarritzen dira, eta giza jarduerak sortzen dituen berotegi efektuko gasen igorpena
gutxitzen laguntzen dute. Talde hauen sortzeak, bilakaera ekonomikoaren
ezaugarri kurioso bat erakusten du: berrikuntza berdearen konbergentzia
geografikoa aztertuko da.
2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala
2012(e)ko abenduaren 17(a), astelehena
2050erako Bidai-orri Energetikoa (Ing)
Dokumentu honek Europar Batasunaren helburu energetiko garrantzitsuenetako
batzuk jorratzen ditu 2050 urteari begira. EBaren helburua da 2050. urterako
negutegi efektua sortzen duten gasen isuriak %80-95ean jaistea, eta honek gure
sistema energetikorako ondorio garrantzitsuak izango ditu. Energetikoki askoz efizienteagoak
izatea lortu behar dugu. Horrela, gure energiaren bi heren energia
berriztagarrietatik etorri beharko lirateke. Hau lortuko dugu eredu energetiko
berri bat ezarriz, zeinek epe luzean gure sistema seguruagoa, lehiakorragoa eta
jasangarriagoa izatea ahalbidetuko duen.
2012(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena
Euskal AEko esportazioak %9,7 murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan (Eus)
Gaur egun jasaten gabiltzan krisi ekonomikoak zuzenean eragiten dio euskal
industria sektoreari. Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomia
Erkidegoko esportazioek %9,7ko murrizketa jasan zuten 2012ko hirugarren
hiruhilekoan. Jaitsiera honek, 2012ko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua
%-2,6an kokatzen du. Azpimarragarria da batik bat, Europar Batasunetik datozen
esportazioen jaitsiera, gure lehen esportatzailerenak hain zuzen, zeintzuk
%18,6an murriztu diren aurreko urtearekiko. Inportazioei dagokienez gauza ez
dago egoera hobean, %3,9ko jaitsiera izan baitute urteko hirugarren
hiruhilabetean, eta urteko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-12,5ean
dago aurreko urtearekiko. Hirugarren hiruhilekoan izandako saldo garbia (esportazioak ken inportazioak)
positiboa izan da, 767 milioiko superabita
hain zuzen ere.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)