2012(e)ko uztailaren 19(a), osteguna

Energia eolikoaren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan: Lurraldearen arloko planaren tramitazioaren (1995-2002) errepasoa


Energia eolikoaren Lurralde Arloko Planaren elaborazio eta tramitazioaren barruan burututako prozedurak aztertu dira (1995-2002), egituratutako eragile bakoitzaren intzidentzia gaitasuna, horretarako garatzen dituen jarduerak eta sortzen diren emaitza sozio-espazialaren afekzioak eta emaitzak identifikatuz. Horrela, 2002tik 2009. urtera arte indarrean egon zen plangintzak izan zuen izapidea ikertu da, prozedura horretan zehar plangintzak izandako aldaketa sozio-espazialak eta jasotako alegazioak eta iritziak aztertuz (partaidetza bide formalak eta informalak).
                              

Industria politika birpentsatzen (Ing)


Industria politiken diseinurako testuinguruak sakonki aldatu dira azken aldian arrazoi desberdinak direla medio: merkataritza internazionaleko arau berriak, balio-kate eta sare komertzial globalen hazkundea, eta globalizazioaren beste arrazoi batzuk. Sarrera baten ostean, industri politikaren eremua irudikatzen saiatuko gara gaur eguneko egoeran, batez ere industrialki atzeraturik dauden herrialdeentzako. Herrialdeen testuinguruak oso desberdinak direnez, ez dago formula eraginkor bat herrialde desberdinek erraztasunez ezarri ditzazketen politikak formulatzeko