2012(e)ko uztailaren 10(a), asteartea

Eskualdeko hazkundearen eta produktibitatearen eredu bat. EAEren kasua


Dokumentu honek EAEko produktibitatearen jokaera aztertzen du, eta beraz baita bere lehiakortasuna ere. Lan honen helburu nagusia, EAEko eta bere hiru lurralde historikoen hazkunde ekonomikoaren faktore erabakigarriak aztertzea da, helburu bikoitz batekin; alde batetik gaur egun euskal ekonomiak aurre egin behar dituen arazoen diagnostikoa egitea, eta bestetik etorkizuneko jokaera hobetzea ahalbidetu dezaketen aholkuak ematea.
                          

Eskualdeko berrikuntza sistemen diseinua (Ing)

Berrikuntza faktore garrantzitsu bat da eskualdeen garapen ekonomikoarentzat. Eskualdeko maila desberdinetako agintarientzat funtsezko garrantzia du berrikuntza prozesuak zelan hasi eta hedatzen diren jakiteak. Eskualdeen hazkunde ekonomikoarentzat eskualdeko berrikuntza sistemek duten ahalmena eta sistema hauek jarraitzen dituzten helburuak aztertu ostean, berrikuntza sistema arrakastatsuen adibideak azalduko dira. Adibide hauek I+Garen ohiko testuinguru linealetik haratago doaz, eta inguru berritzaile baten sorreraren garrantzia azpimarratzen dute, non enpresetan berrikuntza lortzeko azpiegiturak eta ezagutzaren transferentzia produkziora barneratzen diren.