2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala
2016/01/07 Astean bi ontzi irteten dira Bilboko Portutik Rotterdamera
MacAndrews
konpainiak astean bi irteera eskaintzen ditu Bilboko Portutik
Rotterdamera. Astelehenetan eta ostegunetan ontzi bana irteten da
Bilboko portutik, eta hiru egun irauten du bidaiak. Hala, MacAndrews
konpainiak sei zerbitzu erregular eskaintzen ditu Bilboko Portutik, eta
Iberiar Penintsula osoa lotzen du hiri hauekin: Liverpool eta Tilbury
(Ingalaterra), Greenock (Eskozia), Dublin (Irlanda) eta Rotterdam
(Holanda).
Plentziako Itsas-Estazioa European Marine Biological Resource sarean integratuko da
Plentziako
Itsas-Estazioa (PIE) European Marine Biological Resource (EMBRC)
ikerketa-azpiegituran integratuko da. Azpiegitura horrek erraztasunak
ematen dizkio komunitate zientifikoari itsas-baliabideak eta aplikazio
bioteknologikoko bioprospekzioetarako teknika aurreratuak eskuratzeko.
EMBRC sarean bederatzi herrialde daude: Belgika, Espainia, Frantzia,
Grezia, Israel, Italia, Norvegia, Erresuma Batua eta Portugal.
Plentziako Itsas-Estazioa Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU)
goi-mailako ikerketa eta irakaskuntza zentroa da.
- See more at:
http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-plentziako-itsas-estazioa-european-marine-biological-resource-sarean-integratuko-daplentzia-maritime-station-to-join-european-marine-biological-resource-centre#sthash.DdI52kHN.dpuf
Sentsore adimendunak
Materialen egoera ezagutu eta mantentze-lanen kostuak aurrezteko asmoz, Tecnalia
korporazio teknologikoa, egituren bizitza erabilgarriaren jarraipena
egitea ahalbidetuko duten sentsore adimendunak diseinatzeko proiektu
batean parte
hartzen ari da, bereziki aire bidezko garraioari arreta eginez. Irakurri gehiago.
2016/01/07 Atzerriko kapitalak berriro jarri ditu begiak Euskadin
Atzerriko
kapitala Euskadira begira dago berriro ere. Pasa den urtean 2007koen
pareko inbertsio-tasak lortu ziren. 2014an 1.410 milioi eurorainokoak
izan baziren, Estrategia Empresarial aldizkariaren arabera, 2015ean
zifra hori gainditu egingo da. Irakurri gehiago.
-%1,46. BILBOKO BURTSAREN BILAKAERA ATZO
Astearteko etenaldiaren ondoren, berriro galerak itzuli dira burtsetara.
Bilboko burtsak %1,46 galdu zuen, eta antzeko kopuruak galdu zituzten
Europako beste burtsek ere —Madrilek, %1,48; Parisek, %1,26;
Eurostoxxek, %1,22—. Txinako Gobernuak hango burtsan zuzenean esku hartu
izanak kezka eragin du merkatuetan.
Euskal Herriko lau enpresak zazpi milioi jasoko dituzte EBtik berrikuntzarako
Fagor Ederlan, Gamesa, Tecnalia eta Gogoa Mobility Records euskal enpresek zazpi milioi euroren laguntza jasoko dute Europako Batasuneko Fast Track to Innovation programatik. Tresna horren bidez, proiektu berritzaileak finantzatzen ditu EBk. Aurkeztu dizkioten 231tik hamabost onartu ditu, eta horietako hirutan hartzen dute parte euskal enpresak
Hasi da merkealdia Hegoaldean ere, eta baikor azaldu dira dendariak
Asteazkenean hasi zen merkealdia Ipar Euskal Herrian, eta atzo, berriz,
Hegoaldean. Baikor azaldu dira dendarien elkarteak, udazken epel eta
lehorrak trabatutako salmentak orain egin ditzaketela uste dutelako.
Lehen egunean ez dira garai bateko ilarak ikusi, baina egun arrunt
batean baina jende gehiago zebilen hiriburuetako kale komertzialetan.
Espainiako Gobernuak merkealdia urteko edozein sasoitan egiteko aukera
eman zien dendariei 2012. urtean.
Lanean hildakoen kontagailua martxan jarri du Otxandioko istripuak
Basoko behargin bat hil da Bizkaian, arbola batek harrapatuta. 2015.
urtean 54 hildako zenbatu ditu LABek, 2014an baino %54 gehiago. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)