2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena
BIZKAIA HOBE BATERANTZ. GOAZEN 2016
Dokumentu honetan jaso dira Bizkaiko Foru Aldundiaren hurrengo 4 urteetarako
proiektu eta jarduketa estrategikoak. Gure proposamenak gainditu egiten du
agintaldiaren epemuga; izan ere, hautetsontziek eman diguten lau urteko
agintalditik harantzago so jarri gara. Uste dugu begiak altxatu eta urrunera begira
lan egin behar dugula nahi dugun lurraldearen alde. Irakurri gehiago
ZERGA-BILKETAN IZANDAKO JAITSIERAK UDALKUTXARI 75,5 MILIOI EURO ITZULTZERA BEHARTU DITU BIZKAIKO UDALAK
Finantzen Lurralde Kontseiluaren bileran, Bizkaiko udalek Udal Finantzaketarako Funtsari itzuli beharko dioten kopurua ezagutu da, energiaren sektoreak izandako eraldaketak eta petrolioaren prezioaren jaitsierak 2015eko zerga-bilketan izandako eragina dela-eta. Hala ere, 2015ean egindako zerga-bilketa aurreko urtekoa baino aberatsagoa izan da, % 0,5 gehiagokoa, eta Bizkaian biltzen da EAEko zergen erdia baino gehiago, hots, % 51,66. Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL maiatzean bilduko dira berriro 2016. urtearen lehen lauhilekoan izandako zerga-bilketaren eboluzioa baloratu eta aztertzeko asmoz. Azpiegituretarako diru-laguntzen argitalpena, udal zerbitzuen kostu efektiboa biltzeko prozedura eta udalerriek finantzen arloan izan zuhurtasuna izan dira Kontseiluan landu diren beste gai batzuk. Irakurri gehiago
ALDUNDIAK BERRIKUNTZA ESTRATEGIKORAKO DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DIZKIE IRABAZ ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEI
Bizkaiko berrikuntza eta ikerketa sistemaren eragile dinamizatzaileek gauzatutako jarduketa estrategikoak babestea da helburua. Diru-laguntza diruz lagun daitekeen gastu-oinarriaren % 80aren parekoa izango dela erabaki da eta diru-laguntza 400.000 eurokoa izango da gehienez. Irakurri gehiago
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 830.000 EURO ERABILIKO DITU, LANGILE AUTONOMO ETA MICROPYMEENTZAKO LALF PROGRAMA BERRITZEKO
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak onetsi duen Dekretuak ezarri du diruz lagundu daitezkeela mikroenpresek, pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek egiten dituzten jarduera ekonomikoak hobetzeko, zabaltzeko edo berritzeko izango diren ibilgetuen eskuraketak. Irakurri gehiago
ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMAREN BITARTEZ BIZKAIAK 2,6 MILIOI EURO JARRIKO DITU BARNE-EKINTZAILETZA SUSTATZEKO
Berrikuntzari bultzada eman nahi zaio, ezinbesteko tresna baita Bizkaiko industria eta enpresa sarea suztatzeko, aberastasuna eta enplegua sor ditzan Bai enpresa-proiektu berritzaileen garapena, bai Bizkaiko merkatuko produktu, prozesu edo zerbitzuetan osagai berritzaileak sartzen dituzten enpresa berriak izango dira ekimenaren xedeEkonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak espero du proiektu berritzaileen, barne-ekintzaileen eta startup-en 120tik gora eskaerari erantzutea. Irakurri gehiago
BIZKAIKO TXAKOLINAREN EKOIZPENA %13 HANDITU DA
Eguraldi egokiak lagunduta, Bizkaiko txakolinak inoizko ekoizpenik handiena izan zuen 2015. urtean, ekoizpen hori %13 handituta. 1.784.934 litro txakolin egin ziren iaz, 2014an baino 215.000 litro gehiago. Hala ere, ekoizleek muga jarri nahi diote litro kopuruari, salmentak orekatu daitezen eta negozioa bideragarri egin dadin.
Nanuk garraio enpresak hartzekodunen konkurtso aurrekora jo duela salatu dute beharginek
Akordiorik gabe bukatu da Elorrioko konpainiako lan baldintzak aldatzeko epea. Zuzendaritzak %15 eta %20ko soldata jaitsierak ezarri nahi ditu, baina langileek diote ezin dutela sakrifizio gehiago egin. Kudeaketa "eskasaren" erantzukizuna bere gain har dezala eskatu diote zuzendaritzari. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)