EmakumeEkin
elkartea 2013an sortu zen emakume ekintzaileei laguntzeko eta espazio
bat eskaintzeko ezagutzak partekatu, sare profesionaletara sartu eta
ekintzaileen artean elkarrekiko laguntza sustatzeko. Elkarteko
presidente Susana Zaballak azaldu duenez, behin aztertu ondoren hainbat
organismok emakumeen ekintzailetzari buruz egindako azterlanak eta
txostenak “ikusi genuen bazeudela desberdintasunak, eta ikuspegi
desberdin bat behar zela”. Irakurri gehiago.
2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena
The Young Foundation erakundeak EmakumeEkin aukeratu du berrikuntza sozialeko jardunbide egokien eredu gisa - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-the-young-foundation-erakundeak-emakumeekin-aukeratu-du-berrikuntza-sozialeko-jardunbide-egokien-eredu-gisa#sthash.nVmcYNMb.dpuf
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak sektorearen inpaktua eta erronkak aurkeztu ditu
Bizkaiko
Hirugarren Sektorearen Behatokiak ikerketa bat egin du aztertzeko
Euskadiko 3.500 antolakunde sozialek egiten duten ekarpen soziala.
Txosten horren bidez balioan jarri nahi izan da beren lana, eta,
halaber, etorkizuneko erronka garrantzitsuenak ezarri dira. 400
antolakunderen parte-hartzearekin osatu da argitalpena, eta jada
eskuragarri dago Behatokiaren atarian. Irakurri gehiago.
Gamesaren turbinak batek beharrezko akreditazioa lortu du Brasilgo sustapen-bankuaren finantzaketa eskuratzeko - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-gamesaren-turbinak-batek-beharrezko-akreditazioa-lortu-du-brasilgo-sustapen-bankuaren-finantzaketa-eskuratzeko#sthash.oMkN5RQ6.dpuf
Brasilgo
sustapen-erakunde nagusitzat jotzen den Garapen Ekonomiko eta
Sozialerako Banku Nazionalak (BNDES) beharrezko akreditazioa eman die
Gamesaren G114-2.0 MW turbinari eta 2.1 MWeko bertsioari, erakundeak
eskaintzen dituen finantzaketa-ildoez balia ahal daitezen. Irakurri gehiago
Brasilgo sustapen-erakunde nagusitzat jotzen den
Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Banku Nazionalak (BNDES) beharrezko
akreditazioa eman die Gamesaren G114-2.0 MW turbinari eta 2.1 MWeko bertsioari, erakundeak eskaintzen dituen finantzaketa-ildoez balia ahal daitezen.
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-gamesaren-turbinak-batek-beharrezko-akreditazioa-lortu-du-brasilgo-sustapen-bankuaren-finantzaketa-eskuratzeko#sthash.oMkN5RQ6.dpuf
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-gamesaren-turbinak-batek-beharrezko-akreditazioa-lortu-du-brasilgo-sustapen-bankuaren-finantzaketa-eskuratzeko#sthash.oMkN5RQ6.dpuf
Kontsumitzaileen erdiak smartphone eta wearable-ak erabiliko ditu mugikor bidezko ordainketak egiteko 2018an.
Mugikor
bidezko ordainketak asko hedatu dira, besteak beste, Estatu Batuetan,
Japonian eta Mendebaldeko Europako zati handi batean. Gainera, Gartner
aholkularitzak eginiko azterlan baten arabera, bi urte barru smartphone
edo wearable gailuak erabiliko dira salerosketa horien erdiak egiteko. Irakurri gehiago
Bizkaiko Foru Aldundiak "%12" igoko ditu "auto-enplegurako" laguntzak 2016an
Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun foru diputatu
andreak, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean izan duen agerraldian, 2016an
Foru Aldundiak auto-enplegua eta ekintzailetzea sustatzera bideratutako
partida ekonomikoak “%12” handituko dituala iragarri dau. Aldundiko
arduradunak, azken urteotan Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta martxan
jarteko dagozan laguntzen gaineko informazinoa emon daian EH Bilduk
eskatu dauen balantzearen barruan iragarri dau hori. Irakurri gehiago
Lanbide Heziketako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
LH Duala, ikastetxeko eta enpresako ikasketa uztartzen dituen eredua,
zabaltzeko helburua du legeak, baita kualifikazio eta espezializazioan
sakontzea ere. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
Gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Aurrekontuak onartzeko osokoa eta kontroleko saioa
Goizeko 09:00etatik aurrera, 2016ko
Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko Batzarretako azkenengo izapidea
gauzatuko da Gernikako Batzarretxean. Foru Arau proiektuaren erespena,
oposizinoko batzarretako taldeek erreserbau dituen 325 zuzenketa-eske
partzialakaz (PP-ren 191, EH Bilduren 99 eta Podemos Bizkaiaren 35)
helduko da Bizkaiko Batzarretako azkenengo osoko bilkurara, abenduaren
18tik 22ra egin diran Ekonomia eta Ogasuneko batzordeetan baztertuta
geratu ostean. Batzorde horreetan EAJ/PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz
aurkeztutako hamabi zuzenketa-eske onartu ziran (horreetako asko
herritarrek aurkeztutako zuzenketa-eskeetatik jasotakoak), eta horreek
436.000 euroko eragina izan dabe, 1.178,2 milioi euro hartzen dituan
kudeaketa propiorako foru aurrekontuaren barruan. Aurrekontuei buruzko
eztabaidaren ostean, Batzar Nagusiek hamahiru gai dituan kontrol saioa
deitu dabe:
Kutxabankek %74 handitu die gizarte ekintzarako ekarpena bere akziodunei
2015. urteko irabazietatik 78,8 milioi emango dizkie BBKri, Kutxari eta
Vitali. Kontuak ixten dituenean kopurua osatuko duela agindu du bankuak. Irakurri gehiago
Herena soilik dago salbu
Lan baldintzak eguneratu gabe dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru
langiletik bik. Hitzarmenen «sostengua» galdu dute ia ehun mila lagunek. Irakurri gehiago
Desorekak apurtu, eta erregaien gaineko zergak bateratzea nahi dute garraiolariek
Erregaien gaineko zergak bateratzeko
galdegin du Fenadismer Espainiako garraiolarien elkarteak. Salatu du
«alde bakarrekoa, desorekatua eta kaltegarria» dela kontsumitzaileentzat
egungo zerga politika, muga efektua sortzen duelakoan.
Hidrokarburoen zergak eragiten du kalapita gehien: Araba, Bizkai eta
Gipuzkoan ez dute ezarriko 2016an; Nafarroan, ordea, bai. «Distortsioak»
saihestu nahi dituzte.
2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena
2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena
Ingeteam Belgikako merkatura heldu da
Ingeteam
Service talde industrialak, Belgikako ekialdean kokatutako parke eoliko
baten operazio eta mantentze zerbitzuak burutzeko kontratua eskuratu
du, euskal enpresa, Europako herrialde honetan sartzea suposatzen duena. Irakurri gehiago.
Olarrak inbertsioa egin du bere instalakuntzak berritze aldera
Olarra
Altzairu Herdoilgaitzak konpainiak, urte honen bukaeran 5,5 milioi
euroko inbertsioa itxiko du, ekipamendua erosi eta Loiu udalerri
bizkaitarreko instalakuntzak eguneratzeko. Irakurri gehiago.
Enplegu publikoaren legegaia onartu du Jaurlaritzak; 2016an onartzea espero du
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 110.000 langile publikoren lan
baldintzak zehazten dituen Enplegu Publikoaren Legearen proiektua onartu
du Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrera igorri du. Josu Erkoreka
bozeramailearen arabera, 2016ko udazkena baino lehen onar daiteke legea.
Legegaiak bi aste luzatzen du amatasun baimena —20 hilabetera arte— eta
lau egun aitatasunarena —32 egun—. ELAk ezezkoa eskatu du, «enplegu
suntsipena onartzen duelako».
Legebiltzarrak ez du eztabaidatuko 1.080 euroko pentsioen eskaera
Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du Pentsiodunen Plataformaren herri
ekinbide legegilea ez tramitatzea, eskuduntzak gainditzen dituelako. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
LEHENENGO HIRU ENPLEGU ANEZKAK OTSAILEAN HASIKO DIRA EZKERRALDEAN, ENKARTERRIN ETA BILBO ESKUALDEETAN
Inskripzioa egiteko epea irekita dago urtarrilaren
22ra arte eta anezken kudeaketa DEMAk egingo du, Fundación Santa MarÃa
la Real Fundazioarekin batera.Teresa Laespada
diputatuak azpimarratu du langabezian dauden pertsonen arteko
koordinazio talde horiek % 60ko enplegugarritasun-tasa lortzen dutela. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena
Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak 175.000 eurotan balorautako aldaketak onartu ditu Bizkaiko Aurrekontuen Proiektuan
Bizkaiko Batzar Nagusiek, batzarretako taldeek 2016ko Bizkaiko
Aurrekontu proiektuaren aurrean aurkeztutako hirurehun zuzenketa-eske
partzial baino gehiagoren eztabaidea hasi dabe gaur. Gaur goizean egin
diran hiru saioetan (Herri administrazio eta Erakunde Harreman saila,
Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun saila eta Garraio,
Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio saila), Ekonomia eta Ogasuneko
Batzordearen barruan aurkeztu diran ehun zuzenketa-eskeetatik hiru
onartu dira, eta horreek 175.000 euroko aldaketea eragingo dabe.
Adostutako zuzenketek, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal
Sozialistak (PSE-EE) taldeek alkarregaz aurkeztutako ekimenei jagokez,
jeltzaleek eta sozialistek atzera bota dituelako oposizinoak – EH Bildu,
Podemos Bizkaia eta PP– defendidutako zuzenketa-eske guztiak. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea
Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala, Tax Lease finantzazio-sistemari buruz
Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala, Tax Lease finantzazio-sistema legez kontrako deklaratu zuen eta espainiar estatuko ontzigintza-sektoreak jasotako diru-laguntzak itzultzea eskatu zuen EEren 2013ko uztailaren 17ko erabakiaren gainean Europar Batasuneko Auzitegiak emandako epaiari buruzkoa. Irakurri behiago
ASTEBETEAN AGORTU DIRA GABON HAUETAKO KANPAINAN ATERA DIREN 20.000 "BONO DENDAK"
Urtarrilaren 30era bitartean erabil daitezke erositako bonoak, orduantxe bukatzen baita kanpaina. Irakurri gehiago
Garcia Erauzkin: «Ez naizela lapur bat azaldu behar izan diot amari»
Euskaltelek, 300.000 bezerorekin, nagusitasuna lortu du EAEko sakelakoen
atalean, Telefonicaren aurretik. 90.000 bezero berri eskuratu ditu
urtebetean, 2015. urtea irabaziekin bukatzea espero du. Irakurri gehiago
Pentsioak igotzeko herri ekinbide legegilea atzera botatzeko aholkatu dute
Eusko Legebiltzarrak pentsioekin lotutako legeak egiteko eskumenik ez
duelakoan, ekinaldiaren bidea etetea proposatu dute zerbitzu juridikoek. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
Innobideak Pertsonak: Pertsonek antolakundeetako kudeaketan, emaitzetan edo jabetzan duten parte-hartzearen mitoak eta errealitateak - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/innobideak-6-mitoa-jabetzako-partaidetza-da-parte-hartzearen-nirvana#sthash.PTFhzxTv.dpuf
Euskal
enpresa batzuk sinetsirik daude pertsonek paper garrantzitsua jokatzen
dutela beren proiektu lehiakorretan, eta enpresa horiek esperientzia
praktiko handia dute, baina, halere, komeni da ETEei zenbait kontzeptu
argitzea eta pertsonek antolakundeen kudeaketan, emaitzetan edo jabetzan
duten “parte-hartzearekin” lotutako hainbat mito
gezurtatzea Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
Euskal ontziolen 'tax lease' diru laguntzak ez dira itzuli beharko
EBko Justizia Auzitegiak atzera bota du Europako Batzordearen erabakia, eta legezkotzat jo du 'tax lease' sistema zaharra. Irakurri gehiago
CLH-K BILBOKO PORTUAN ERREGAIAK GORDETZEKO DITUEN INSTALAZIO BERRIAK BISITATU DITU BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK
Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Bilboko Porturaino joan da
gaur, bertan CompañÃa LogÃstica de Hidrocarburos-ek (CLH) dauzkan
instalazio berrien inauguraziorako ekitaldian parte hartzeko,
lehendakariarekin batera. Irakurri gehiago
Hipoteka maileguak %49 igo dira aurten Kutxabanken
Etxebizitzak erosteko hipoteka maileguen kopuruak goraldian segitzen du.
Horren seinale dira Kutxabankek atzo jakinarazitako datuak: 2014an
baino %49 hipoteka mailegu gehiago eman ditu azarora arte. Orotara,
1.200 milioi euro utzi ditu mailegu horietan. 35 urtetik beherako
bikoteei eman dizkiete gehienak.
Bruselak %22 txikitu du legatzaren kuota Kantauriko uretan, eta %15 berdelarena
Eusko Jaurlaritzak kezkaz hartu du albistea, eta erkidegoetako ontzien artean arrantza kuotak salerosteko edo alokatzeko malgutasuna eskatuko dio Madrili. Jarriatu irakurtzen
Lana erregulatzeko espedienteak %35 igo dira azaroan
Urrian baino erregulazio dosier gehiago jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, baina iaz hilabete berean baino %42 gutxiago. 346 langileri eragin diete dosierrek. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena
5.000 «BONO DENDA» GEHIAGO SALGAI GAURTIK AURRERA
Bizkaiko Foru Aldundiak CECOBIrekin batera sustatzen du «Bono Denda» kanpaina, BilbaoDendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntzarekin, eta erabaki du 5.000 bonu gehiago ateratzea urtarrilaren 30era arte iraungo duen kanpainaren barruan. Bonu gehiago aterata kontsumitzaileen artean hauteman den eskaera handiari erantzun nahi zaio, eta, aldi berean, lurraldeko txikizkako merkataritza laguntzen jarraitu nahi da Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan. Irakurri gehiago
EUSKADIKO INSTITUZIOEK 446 MILIOI EURO INBERTITUKO DITUZTE I+G+B JARDUERETAN 2016AN
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak parte hartu du gaur arratsaldean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan. Irakurri gehiago
BIZKAIA STARTUP-AK BILATZEN HASI DA, ENPRESA SORTU BERRIEN MUNDUKO LEHIAKETARIK HANDIENEAN PARTE HARTZEKO
Urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketan izena emateko epea. Hamar startup hautatuko dira, Bostonen hazten eta trebatzen jarrai dezaten MassChallenge-en, munduko enpresa-bizkortzailerik handienean. Irakurri gehiago
Teknologia berriei esker jadanik gurera heldu den negozioa - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-teknologia-berriei-esker-jadanik-gurera-heldu-den-negozioa#sthash.2iO40UMI.dpuf
SPRI Taldearen jardunaldi batean negozio aukera berriak erakutsi dira eta EIKTen sektoreko enpresekin kontaktatu da aliantzak bilatzeko. Tomás Iriondok, Gaia klusterreko gerenteak, esan du iraultza digitalaren ondorio garrantzitsuena dela “ekoizleari hurbiltzea produktu edo zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa”. Hurbilketa bat sortzen da gauzen erabileraren eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileen artean”. -irakurri gehiago
UPV/EHUko ikasleek hezkuntza arloko 12 aplikazio mugikor aurkeztu dituzte - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-upvehuko-ikasleek-hezkuntza-arloko-12-aplikazio-mugikor-aurkeztu-dituzte#sthash.eCdgbAYX.dpuf
Bilboko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoko eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek proiektu bat egin dute elkarrekin, hezkuntza arloko aplikazio mugikorrak garatzeko. Emaitzak abenduaren 11n aurkeztu ziren UPV-EHUk antolatutako Hezkuntzarako I. App Azokan. - Irakurri gehiago
Legatz kuotaren murrizketa %21,5ekoa izanen da 2016an
Neurriak Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleei eragingo die. Eusko
Jaurlaritzaren iritziz, urte "zaila" izango da arrantzaleentzat. Irakurri gehiago
Istripu hilgarriak ia %20 igo direla esan du Osalanek
BILBO. Datu ofizialen arabera ere, lan istripuek gora egin dute aurten. Azarora arte 31 langile hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo Osalanek zabaldu zuenez. Iaz baino bost gehiago dira (+%19,2). Guztira, 3.258 lagunek hartu dute gaixo agiria lan istripu baten ondorioz.
Urtea negatiboan amaitzeko bidean da inflazioa, bigarrenez
Azken urtean prezioak %0,2 jaitsi dira, batez ere petrolioaren jaitsierarengatik. Nekez bukatuko du iazko mailan (-%0,8), azken asteotan erregaia berriro merkatzen ari den arren. Irakurri gehiago
Hegoaldeko ekonomiak hazkunde erritmoari eutsiko dio 2016. urtean
Datorren urtean %2,8 haziko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa, eta hamarren bat gehiago Nafarroakoa. Hazkundeari esker, langabezia tasa beste pare bat puntu jaistekoa da 2016an. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
GALDERAK ADINA IKUR
Etorkizunean pentsioak aski izango ez diren arriskua geroz eta zitalagoa da. Erretiratuen egoera higatu dutela esplikatu arren, erreformei segida eman behar zaiela uste du OCDEk: gehien garatutako 34 herrialdeek erretiro aurreratua ezabatzea nahi du. Gizarteratzea sustatzea proposatu du alternatiba gisa. Irakurri gehiago Berrian
2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
ELAk askatasun sindikalaren eta defentsa kolektiboaren eskubide urraketa salatu du Erandioko udaletxean
ELA sindikatuak deituta, elkarretaratze bat egin da gaur, abenduak 10, Erandioko Udaletxearen aurrean, erakunde horrek langileen ordezkari bati bere lan sindikala egiteko aurrera eramateko jartzen ari dizkion trabak jendaurrean salatzeko. Irakurri gehiago
Biolanek Asian eta Erdialdeko Amerikan oinarrituko ditu bere zabaltze internazionalerako planak
Nekazaritzako elikagaien sektoreko kalitate kontrolerako eta segurtasunerako irtenbide teknologikoen garapenean espazializatutako Biolan enpresa bioteknologiko bizkaitarrak, nazioarteko merkatuen aldeko apustuarekin jarraitzen du, Asiako eta Erdialdeko Amerikako merkatuetan ahalegin guztiak biltzeko asmoaren eskutik. Irakurri gehiago
Deustuk Emakume Teknologoen III. Ada Byron sariketarako deialdia egin du
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako Fakultateak Emakume Teknologoen Ada Byron sariketaren edizio berri bat antolatu du. Estatu mailako sariketa horrek ikusgarritasuna ematen dio emakumezko zientzialari eta profesionalek teknologien aurrerapenean duten zeregin garrantzitsuari. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da abenduaren 10etik otsailaren 4ra, eta epaimahaiak Forotech Ingeniaritza eta Teknologia Astearen barruan (2016ko martxoaren 9tik 11ra) jakinaraziko du epaia. Irakurri gehiago
LAESPADA: LANBIDE HEZIKETA FUNTSEZKOA DA GURE HEZKUNTZA-SISTEMAN, PERTSONAK ENPRESEKIN ETA HAUEN BEHARRIZANEKIN LOTZEN DITUELAKO
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak Ikaslan-en II. Biltzarra inauguratu du. Esan du ezinezkoa dela enpleguaren erronkari aurre egitea Lanbide Heziketako zentroak aintzat hartu Gabe. Irakurri gehiago
Azpikontratutako langileen "esplotazioa" laguntzea egotzi die ELAk PSEri eta EAJri
Sindikatuak uste du ez duela aurrera egingo klausula sozialak sektore publikora hedatzeko HELak, gaur gaurkoz EH Bilduren babesa soilik duelako Eusko Legebiltzarrean. Irakurri gehiago
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako produkzioaren %30 nazioartean saltzen da, aurten %7,4 igo ondoren
EAEko upategiek 41 milioi litro ardo esportatu dituzte aurten dagoeneko, Arantza Tapia Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuaren arabera. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
Startup Europe Week asteak eskualde mailako topaketak bultzatuko ditu ekintzaileentzako laguntzak ezagutarazteko
Otsailaren 1etik 5era egingo den Startup Europe Week astean hainbat ekitaldi antolatu dira, tokian tokiko eta eskualde mailako startup-en ekosistema sustatzeko. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua Startup Europe ekimenaren bitartez, eta “bottom-up” ikuspegian oinarritzen da, helburu honekin: ekintzailetza bultzatzeko zentroek, hub-ek, haztegiek eta Startup Europe ekimeneko bazkideek antola ditzatela topaketa guztiak. Ekimenaren atarian dagoeneko zabalik dago izen-emate epea Startup Europe astearen antolatzaile izan nahi duten erakunde eta ekintzaileentzat. Irakurri gehiago
Tecnaliak 100 milioi bideratuko ditu proiektu berrietara 2020. urtera arte
Euskal enpresekin duen jarduera bikoiztea jasotzen du datozen bost urte arteko plan estrategikoak. 130 milioi euroko fakturazioa lortu nahi du 2020rako, 40 milioi inguru euskal enpresen bidez. Irakurri gehiago
Ingeteam Belgikan sartu da, eta %50 igo du hazkundea Europan
Berlozeko parke eolikoaren mantentze lanaren adjudikazioa lortu du Ingeteam Servicek, Belgikako ekialdean, eta, horrekin batera, Europako iparraldeko merkatuetan zabaltzen jarraitzeko urrats garrantzitsua egin du. 17,5 Mwko potentzia dauka parkeak, eta estreinakoz kudeatuko du 2,5 Mwko plataforma bat herrialde horretan. Irakurri gehiago
2015eko 3. hiruhilekoko emaitzen txostena. EAEko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika (EEEE)
2015eko 3. hiruhilekoko Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren emaitzen txostena. Eukal Autonomia Erkidegoa. EEEEren helburu orokorra da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da. Irakurri gehiago
ALDUNDIAK ETA TELEFÓNICAK BIZKAIA OPEN FUTURE ERATZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA AURKEZTUKO DUTE
Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eta Luis Miguel Gilpérez Telefónica España konpainiako presidenteak sinatu eta aurkeztuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónicaren artean Bizkaia Open Future eratzeko eginiko hitzarmena. IKUSI BIDEOA
ALDUNDIAK «BONO DENDA» EKIMENAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DU, BIZKAIKO DENDETAN KONTSUMOA SUSTATZEKO
Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioak (CECOBI) sustatzen dute ekimen hau, Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen lankidetza duena.
Kanpaina abenduaren 11tik urtarrilaren 30era iraungo du; 15.000 bonu jarriko dira salgai, bakoitza 40 euroan. Bonu horiek aukera emango dute 50 euroko erosketa egiteko ekimenari atxikitako establezimenduetan.
Deustuko Unibertsitateak Business Angels Eskola Intentsiboa antolatu du -
Deustuko Unibertsitateak Euskadiko Business Angels Eskola Intentsiboaren Edizioa antolatuko du abenduaren 17 eta 18an. Honen helburua enpresa berrien, startups-en, inbertitzaileen inbertsio teknikak hobetzea izango da, euren jarduera garatzeko tresna eta ezaguera egokiaz hornitu ahal izateko. Irakurri gehiago
2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena
Nola bereizi hirien aroan
Enpresak eta inbertsioak erakartzeko Europako Batasuneko hiriek duten lehiakortasun ekonomikoa aztertu, eta kontzeptua neurtzeko indizea sortu du Lucia Saez EHUko doktoreak. Irakurri gehiago
Tobin tasa, 2016an ere ez
Finantza eragiketak zergapetzeko beste epemuga bat huts egin du Europako Batasunak. Hamar estatu kidek tasa ezartzeko konpromisoari eutsi diote, baina ez dute zer, nola eta zenbat zehaztu. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)