2014(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala

ALDUNDIAK BALORAZIO POSITIBOA EGIN DU BIZKAIKO EGUR MOZKETAREN EBOLUZIOAZ

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=12669&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=2&codpath_biz=2
Egur izakinak mobilizatzeko eta bolumena handitzeko Nekazaritza Sailak sustatu dituen neurrien emaitza.

Costa Rican parke eoliko bat egiteko kontratua itxi du Gamesak

25 haize-sorgailu eraikiko ditu Gamesak Orosi parkean, Guanacaste eskualdean. Ondo bidean, urtebete barru parkea eraikita egongo da. 

Costa Rican 50 MWko parke eolikoa giltzak eskuan egiteko kontratua sinatu du Gamesak Globeleq Mesoamerica Energy konpainiarekin. Hau da, proiektua sortzeko, garatzeko eta martxan jartzeko kontratua itxi du Gamesak. 

25 haize-sorgailu, G-87-2.0 MW motakoak, eraikiko ditu Gamesak Orosi parkean, Guanacaste eskualdean. Proiektuak hiru finantza iturri izango ditu: US Ex-Im Bank, FMO banketxe holandarra eta Costa Ricako BICSA. Ondo bidean, 2014 urte amaierarako edota 2015eko hasierarako parkea eginda egotea aurreikusi dute. 

Akordioaren arabera, giltzak eskuan egingo du Gamesak proiektua. Hau da,  egitasmoa hasi eta bukatu.  Parke eolikoa eraikiko duten  gunea egokitzea  ere, Gamesaren esku egongo da: azpi-estazio elektriko bat eraikiko du eta goi tentsioko linea bat abian jarri. Halaber, behin haize-sorgailuak eraikitakoan, parkearen mantenua Gamesaren esku egongo da bost urtez.

Kontratu honi esker,  GME konpainiarekin hirugarren aldiz egingo du lana Gamesak; aurretik, Hondurasen, Cerro de Hulako parke eolikoa eraiki zuen eta Nikaraguan Eoloko parkea.

Albistearen iturria: eitb.com

EiTB.com