2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna
ORDAINPEKO BIDEETARAKO TARIFEN EREDU INTEGRALA ARI DA AZTERTZEN ALDUNDIA
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek
iragarri du Bizkaiko Foru Aldundia tarifen eredu integral berri bat ari
dela aztertzen Aldundiak kudeatzen dituen ordainpeko bideetarako. Irakurri gehiago
Arduinorekin gozatzeko jardunaldia
SPRIk “Arduino: pozarren nago!”
topaketa antolatuko du otsailaren 10ean, Bizkaiko Zientzia eta
Teknologia Parkean. Arduino plataforma eta bere aukerak ezagutu nahi
dituzten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi bat da.
Doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Irakurri gehiago.
Eusko Jaurlaritzak kirolontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu Ondarroan
Eusko Jaurlaritzak
jakitera eman duenez, Ondarroako portuan profesionalak ez diren ontzien
amarratzeak eskatzeko epea otsailaren 15ean zabalduko da, eta martxoaren
4an amaitu. Guztira, 211 amarratze eskainiko dira. “Eusko Jaurlaritzak,
otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena
egin ostean, deialdi publiko bidez, Ondarroako portuan amarratzeak
erabiltzeko baimen eskaeren prozedura hasiko du”. Irakurri gehiago
Lekeitioko Udalak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak
Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte
hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du
Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun
eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, eta beraz, Lekeition
erroldatuta dauden...Irakurri gehiago
Bermeon, San Migel auziko lurzorua urbanizagarria dela ebatzi du Gorenak
2014.urteko ekainean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziari
Bermeoko Udalak eta Bermeo Elder Etxegintzak jarritako kasazio helegitea
gutxietsi du Auzitegi Gorenak. Hala, Hiri Antolamendurako Plan
Orokorreko (HAPO) 26.1 unitatea baliogabetu du Gorenak. San Migel auzoko
lurzoru hori... Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)