2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Orbeak "eraldatzeko gaitasuna" erreibindikatu du bere 175. urteurrenean

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Arantza Tapia eta Anjel Toña sailburuak, Mondragoneko buru Javier Sotil eta hainbat txirrindulari ezagunek eman diote babesa bizikleta enpresari. Irakurri gehiago

Orbeak Mallabian duen lantegia.

ZAMAKONA ONTZIOLAK EGINGO DITUEN ATOIONTZIAK

Santurtziko Zamakona ontziolak «punta-puntako» hamar atoiontzi egingo ditu hurrengo bost urteetan, portuko, altuerako eta itsas salbamenduko lanez arduratzen den Boluda etxearentzat. 2016. urtea bukatu aurretik entregatu beharko dizkio Zamakonak lehenbiziko bi atoiontziak.

Berria.eus

BIZKAIKO OGASUNAK IAZ BILDUTAKOA, MILIOI EUROTAN

2015. urtean 6.515 milioi euroren zergak bildu zituen Bizkaiko Aldundiak. Aurreko urtean baino 31,8 milioi gehiago dira (%0,5), baina urrian Finantzen Euskal Kontseiluak kalkulatutakoa baino 150 milioi gutxiago. Aldundiak azaldu duenez, urtearen amaieran BEZaren bilketa 164 milioi jaitsi zen, petrolioaren eta gasaren prezioen jaitsierak produktu horiekin aritzen diren Bizkaiko enpresen sarrerak gutxitu zuelako.

Berria.eus