Goizeko 09:00etatik aurrera, 2016ko
Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko Batzarretako azkenengo izapidea
gauzatuko da Gernikako Batzarretxean. Foru Arau proiektuaren erespena,
oposizinoko batzarretako taldeek erreserbau dituen 325 zuzenketa-eske
partzialakaz (PP-ren 191, EH Bilduren 99 eta Podemos Bizkaiaren 35)
helduko da Bizkaiko Batzarretako azkenengo osoko bilkurara, abenduaren
18tik 22ra egin diran Ekonomia eta Ogasuneko batzordeetan baztertuta
geratu ostean. Batzorde horreetan EAJ/PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz
aurkeztutako hamabi zuzenketa-eske onartu ziran (horreetako asko
herritarrek aurkeztutako zuzenketa-eskeetatik jasotakoak), eta horreek
436.000 euroko eragina izan dabe, 1.178,2 milioi euro hartzen dituan
kudeaketa propiorako foru aurrekontuaren barruan. Aurrekontuei buruzko
eztabaidaren ostean, Batzar Nagusiek hamahiru gai dituan kontrol saioa
deitu dabe:
2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
Kutxabankek %74 handitu die gizarte ekintzarako ekarpena bere akziodunei
2015. urteko irabazietatik 78,8 milioi emango dizkie BBKri, Kutxari eta
Vitali. Kontuak ixten dituenean kopurua osatuko duela agindu du bankuak. Irakurri gehiago
Herena soilik dago salbu
Lan baldintzak eguneratu gabe dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru
langiletik bik. Hitzarmenen «sostengua» galdu dute ia ehun mila lagunek. Irakurri gehiago
Desorekak apurtu, eta erregaien gaineko zergak bateratzea nahi dute garraiolariek
Erregaien gaineko zergak bateratzeko
galdegin du Fenadismer Espainiako garraiolarien elkarteak. Salatu du
«alde bakarrekoa, desorekatua eta kaltegarria» dela kontsumitzaileentzat
egungo zerga politika, muga efektua sortzen duelakoan.
Hidrokarburoen zergak eragiten du kalapita gehien: Araba, Bizkai eta
Gipuzkoan ez dute ezarriko 2016an; Nafarroan, ordea, bai. «Distortsioak»
saihestu nahi dituzte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)