2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea
UNAI REMENTERIAK BIZKAIA GOAZEN 2030 AURKEZTU DU, AGINTALDI HONETARAKO 120 EKINTZA ZEHATZ ETA BEREHALAKOEKIN
Estrategia horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren eguneroko jarduera
osatzen da, eta Lurralde hobea lortzeko lau lehentasunetara bideratzen
du Aldundia: jarduera ekonomiko handiagoa eta kalitatezko enplegu
gehiago duen Bizkaia; gizarteari eta lurraldeari dagokionez
kohesionatuagoa dagoena, guztiontzako aukera berdinekin; munduari
lotuagoa, eta administrazio modernoagoa, hurbilagoa eta arduradunagoa
duena. Irakurri gehiago
BIZKAIKO 55 STARTUP-EK IZENA EMAN DUTE MASSCHALLENGE-BISCAY 2016 LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO
Bihar, otsailak 3, enpresa sortu berrien munduko
lehiaketa handienaren finalaurrekoan parte hartuko duten 20 enpresa
berritzaileak aukeratuko dituzte.Hamar
finalistek aukera izango dute Bostonen tailer trinko bat egiteko eta
MassChallenge munduko startup-en bizkortzailerik handienaren
aholkularitza jasotzeko. Irakurri gehiago
AHALDUN NAGUSIA SESTAOKO ACB LANTEGIKO LANGILEEN ORDEZKARIEKIN BILDU DA
Unai Rementeria Ahaldun Nagusia eta Imanol Pradales Ekonomi eta
Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua ACB lantegiko
enpresa-batzordeko ordezkariekin bildu dira gaur arratsaldean.
Bilera foru jauregian egin dute, enpresak Sestaoko lantegia aldi baterako itxiko duela iragarri ondoren, langileak zuzenean entzuteko eta haien egoeraren berri izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak behin baino gehiagotan adierazi du lantegi horren eta bertako langileen egoerak eragiten dion kezka. Hori dela eta, Europako agintariei eskatu die gure industria babesteko mekanismoak onartzeko.
Bilera foru jauregian egin dute, enpresak Sestaoko lantegia aldi baterako itxiko duela iragarri ondoren, langileak zuzenean entzuteko eta haien egoeraren berri izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak behin baino gehiagotan adierazi du lantegi horren eta bertako langileen egoerak eragiten dion kezka. Hori dela eta, Europako agintariei eskatu die gure industria babesteko mekanismoak onartzeko.
Ecomac talde txiletarrak 10 milioi euro inbertituko ditu Euskadin
EiTBk jakin duenez, Bizkaiko Arteche enpresa elektrikoak eta Ecomac
talde txiletarrak kapitala zabaltzeko akordio bat sinatu dute berriki.
Talde txiletarra bazkide gisa sartuko da euskal konpainian, 10 milioi euro inguruko inbertsioa egin ondoren. Irakurri gehiago.
Arrisku Kapitala Intelligent Delivery enpresako akziodunen artean sartu da 300.000 euroko ekarpena eginez
Ermuan kokatutako konpainia horrek
Hapiick paketeria-zerbitzu berritzailea eskaintzen du, zeinak terminal
automatizatuak erabiltzen baititu paketeak entregatzeko, eta dagoeneko
1.500 erabiltzaile ditu. SPRI Taldeko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Basque funtsaren bitartez sartu da Intelligent Delivery enpresan. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)