2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena
Gazte kualifikatuak laneratzeko ahalegina egingo du Leioako Behargintzak
Leioako Behargintza zentroak Hazilan proiektua
jarri du martxan; lanik ez daukaten udalerriko gazte kualifikatuei eta
herriko enpresei zuzenduta dago. Egitasmoak bost urteko iraupena edukiko
du; 2016an hasi eta 2020an amaituko da. Udal iturri leioaztarrek
azpimarratu dutenez, EAE mailako Garapen elkarteak koordinatuko du
Hazilan. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 garapen-agentziek
parte hartuko dute, tartean Leioako Behargintzak. Egitasmoaren helburua
da lan barik dauden neska-mutilei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea, horiek goi-mailako
ikasketak eduki arren. Bide batez, proiektu bat bideratu gura duten
enpresatan gazte horiek kokatuko dituzte, hainbat eratara (praktikak,
lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak, eta abar). Irakurri gehiago
Bilboko Metroak balantze positiboarekin itxi du 2015a
2012 eta 2013. urteetan, baliozkotze kopuruak behera egin ondoren,
2014ean, bidaia kopuruak gora egin zuen berriro. 2015eko zifrei
dagokienez berriz, goranzko joera hori finkatzea lortu zen, nahiz eta
2015ean 2014ean baino lanegun bat gutxiago egon. Irakurri gehiago
Greba eskubidearen defentsan Airbuseko zortzi auziperatuei babesa agertu diete
Hainbat lagun elkartu dira Albia lorategian gaur goizean, Justizia
jauregiaren aurrean, UGT Euskadik eta CCOO Euskadik deituta, greba
eskubidearen defentsan. 2010eko greba orokorrean Getafen (Madril)
gertatutako istiluetan parte hartzea egotzita gaur Madrilen epaituak
izango diren zortzi langileri elkartasuna adierazi diete. Irakurri gehiago
Otsailaren 11n egingo dute HAZILAN programaren informazio saioa, Bermeon
Busturialdean erroldatutako 20 eta 35 urte bitarteko gazteek eskualdeko
enpresetan praktikak egiteko aukera ematen duen programa da HAZILAN.
Hain justu, bertan parte hartzen dutenek otsailaren 29an hasiko dituzte
praktikak eta maiatza eta ekaina bitartean bukatu. Hala ere, praktikak
hasi orduko, informazio saioa egingo dutela jakitera eman dute, “programa ezagutzera emate aldera”. Irakurri gehiago.
Urdaibai, natura eta turismoa ardatz dituen BirdFlyway proiektuaren katebegi
Europako beste zentro batzuekin elkarlanean, naturarekin estu lotuta
dagoen proiektu turistiko bat ipini du martxan Aranzadi Zientzia
Elkarteak. BirdFlyway edo Hegaztien ibilbidea deritzo proiektuak, eta
kalitatezko turismoaren eredu izatea dauka helburu. Horrez gain, eragin
ekonomikoa ere izango duela aurreikusten da. Gaur gaurkoz, Europako
bederatzi herrialdetako hamasei zentrok egin dute bat proiektuagaz,
tartean, Urdaibai Bird Centerrek. Irakurri gehiago.
Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa enpresarien aurrera azalduko da, lehentasunezko merkatuetako negozio aukerak eta joerak aztertuko dituen Kongresu batean
Nazioartekotzearen
Euskal Partzuergoa 2014an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaia,
Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hiru lurraldeetako merkataritza
ganberekin batera, helburutzat harturik denen ahaleginak uztartzea eta
autonomia erkidegoko konpainiei atzerrira ateratzen laguntzea. ‘Mundura
Begira – Mirando al mundo’ ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da
martxoaren 16an, eta bertara azalduko dira egoera ekonomikoaren
azterketan espezializatutako hainbat analista, Alemania, Txina, Estatu
Batuak, Mexiko eta Hegoafrikatik etorriko direnak. Parte-hartzaileek www.spri.eus/mundura-begira
web orrian emango dute izena, eta hitzorduak erreserbatu ahal izango
dituzte SPRIko Kanpo Sareko eragileekin, beren kasuak azaltzeko. Irakurri gehiago.
bilbao Batzar Nagusiek, "tasa arrosak" emakumeengan dauen eraginari buruzko "azterlana" egitea eskatu deutsie Eusko Jaurlaritzari
Bizkaiko Batzar Nagusiek, aho batez, Eusko Jaurlaritzak “tasa arrosa”
deritxonaren “existentziari, nondik norakoari eta eraginari” eta
gain-kostu horrek Euskadiko merkaduan emakumeei zuzendutako produktuetan
edo zerbitzuetan dauen “eraginari” buruzko txostena egitea erabagi
dabe, Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako Batzordean. Irakurri gehiago
ALDUNDIAK ENPRESA-LEHIAKORTASUNARI LAGUNTZEKO 3i LAGUNTZA-PROGRAMA ABIARAZI DU
Industria, eraikuntza, industriari lotutako
zerbitzuak eta handizkako merkataritza sektoreetako enpresetan,
berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsioko egintza integralen bidez,
lurraldeko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna handitzea da
programa horren helburua. Ekonomi eta Lurralde
Garapena Sustatzeko Sailak 2.650.0000 euroko partida ezarri du 2016.
urterako. Eta lehenengo aldiz foru programa batek enpresa bakoitzerako
500.000 euroraino laguntza-ildo ekonomikoak jasotzen ditu. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Irakurri gehiago
FORU ALDUNDIAK BIZKAIAREN NAZIOARTEKOTZEA BULTZATUKO DU 4.190.000 EUROREKIN
Lurralde eta Ekonomia Garapenerako diputatuak enpresak nazioartekotzeko
programak aurkeztu ditu, Bizkaiko enpresa sareari merkatu berriak
zabaltzen laguntzeko. Irakurri gehiago
Sestaoko ACB lantegiko beharginak itxialdi mugagabeari ekingo diote
ACBko langile batzordeak Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin bilera
izango dute gaur, eta, horrekin batera, gaur bertan itxialdi mugagabea
hasiko dute beharginek Sestaoko (Bizkaia) altzairutegiaren plantan. Atzo
batzarrean erabaki zuten protesta neurri horrekin hastea, harik eta
lantegiaren itxiera mugagabea bertan behera geratzea lortzen duten arte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)