2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala
Langabezia tasa %14,5era jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten arabera, %0,5 igo dira okupatuak azken hiru hilabeteetan, 
889.900 arte. Hiru hilabete horietan bi hamarren jaitsi da langabezia 
tasa. Irakurri gehiago
 
Zubi berriaren atzeko auzoa
Urruti geratu da 2004ko urria. Hamarkada bat igaro da Zaha Hadid 
arkitekto irakiarrak Deustuko Erriberarako diseinatu zuen hirigintza 
proiektu entzutetsua aurkeztu zuenetik. Auzoa goitik behera aldatuko 
zuen egitasmo handizalea zen, eta berehala hautsak harrotu zituen. 
Auzotarrekin gorabehera ugari izan ditu, eta aldaketa ugari izan ditu 
hamabi urte hauetan. Egitasmoa behin baino gehiagotan aldatu dute, eta 
krisi ekonomiko gogor batek lanen hasiera atzeratu du urtez urte. Azken 
finean, Deustuko Erribera penintsula izateari utzi eta uharte bihurtzea 
aurreikusten du proiektuak, eta bertan eraikin berriz osatutako auzo bat
 egitea da asmoa. Ez da kasualitatea proiektuari askok jarri dioten 
ezizena: Bilboko Manhattan. Irakurri gehiago
 
Tokiko garapena, tokikoekin
Krisialdi ekonomikoak gogor astindu du Arratia. Azken urteetan, behin 
eta berriz errepikatu den irudia da enpresen eta langileen arteko 
gatazkena. Incoesa eta Prefabricados Lemona enpresek ateak itxi dituzte,
 eta gatazkak izan dituzte azken urteetan Negarra, Cementos Lemona, 
Alfus eta Ormazabal lantegietan ere. Irakurri gehiago. 
 
BILBAO BIZKAIA, HELSINKIKO MATKA AZOKAN
Bilbao Bizkaia bigarren urtez jarraian da Helsinkiko Nordic 
Travel Fair (Matka) deritzon azokan; azoka hori Finlandiako eta Europako
 Iparraldeko turismo-azokarik garrantzitsuena da eta urtarrilaren 24ra 
arte luzatuko da. Irakurri gehiago.
 
ESKUALDEA BERRAKTIBATZEKO PROGRAMA BAT GAUZATUKO DU DURANGALDEAK, AUTOENPLEGURAKO 75 PROGRAMA BULTZATZEKO
Teresa Laespada diputatua eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da % 60ko arrakasta izaten duen programa aurkezteko. Langabezian dauden pertsonentzako lan-merkatura sartzeko aukera berriak sustatzea du helburu. Irakurri gehiago
Bilbok proiektu sortzaileentzako Ideiak Martxan lehiaketaren aurtengo deialdia abiarazi du
Ideiak
 Martxan gazteei zuzendutako lehiaketa bat da, eta helburutzat du hiriko
 kulturarekin, sormenarekin eta berrikuntza sozialarekin lotutako 
proiektuen garapena sustatzea. Bilboko Udalak bultzatzen du deialdia 
Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, eta proposamenak bidaltzeko epea 
zabalik dago otsailaren 15era arte. Irakurri gehiago. 
 
Landareen antena sistemetan oinarritutako nanomaterial fluoreszente berri batzuk diseinatu dituzte
Laser
 sintonizagarri, argi modulatzaile eta polaritate sentsore gisa erabili 
dituzte UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak garatutako material 
fotoaktiboak. Irakurri gehiago.
 
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
