651 behargin gutxiago zeuden langabezian abenduan. Zerbitzuen sektorean
murriztu da langabe kopurua, baina hazi egin da, ordea, industrian,
eraikuntzan eta nekazaritzan. Irakurri gehiago
2016(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea
Itsasoaren
eta elikagaien berrikuntza teknologikoko AZTI zentroko Hilario Murua
euskal ikerlaria, Indiako Ozeanoko Tunidoen Batzordearen Komite
Zientifikoko (IOTC), hots, inguru horretako atunen arrantza kudeatzen
duen organoko lehendakari berri izendatu dute. Irakurri gehiago.
Transition eta Benisi: haztegiek berrikuntza soziala eskalatzeko duten potentziala - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-transition-eta-benisi-haztegiek-berrikuntza-soziala-eskalatzeko-duten-potentziala#sthash.fqKaaJ6B.dpuf
Proiektu
berritzaileentzako haztegiek dagoeneko frogatu dute tresna eraginkorra
direla eskualdeen garapenerako, enplegua eta aberastasuna sortzen
dituztelako enpresa ekimen berriei lagunduz. European Business and
Incubation Centre Network eta Impact Hub sareek jasotako datuen arabera,
haztegi batetik igaro diren negozioek %90eko biziraupen ratioa dute
prozesu hori bukatu eta 3-5 urte igaro ondoren. Irakurri gehiago.
Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko onetsi ditu 2016ko Bizkaiko Aurrekontuak
Bizkaiko Lurralde Historikoko 2016ko Aurrekontu Orokorrak gaur goizean
onetsi dira, Gernikako Batzarretxean egin dan osoko bilkuran, Foru
Aldundia eusten daben talde bien laguntzari esker: Euzko Abertzaleak
(EAJ/PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE). EH Bildu, Podemos Bizkaia eta
Bizkaiko Talde Popularra (PP), euren aldetik, 7.437,7 milioi euro
hartzen dituen –aurtongo ekitaldikoak baino %2,6 gehiago– kontu
publikoen kontra agertu dira. Kopuru horretatik 1.178 milioi Aldundiaren
kudeaketa propiorako izango dira. Irakurri gehiago
BIZKAIKO AURREKONTUEK BERE HORRETAN MANTENTZEN DUTE EKONOMIA JARDUERAREN, ENPLEGUAREN ETA PERTSONENTZAKO ARRETAREN ALDEKO APUSTUA
Batzar Nagusien osoko bilkurak datorren
ekitaldirako kontuak onartu ditu, aukera emanez legegintzaldiko helburu
handiak lortzeko bideari. 7.437,7 milioi euroko aurrekontua izango da guztira, aurten baino % 2,6 gehiago. Bizkaiko Ganberan izapideak egin diren bitartean, 13 zuzenketa gehitu
zaizkie aurrekontuei, ia milioi erdi euroko balioa dutenak. Irakurri gehiago
Kaefer zigortu dute, langile baten heriotzarengatik
Gizarte Segurantzak Kaefer enpresa zigortu du, Eusebio Pabola langilea
amiantoaren aurka babestu ez zuelako. 1971tik 1998ra, mantentze lanetan
aritu zen Pabola. 2006an eman zioten gaixo agiria, eta iazko otsailean
hil zen. CCOOk dioenez, familiak jasoko dituen pentsioak %50 osatu
beharko ditu enpresak.
Auto berrien matrikulazioa zutitzen ari da
Auto berrien matrikulazioa %16,44 handitu da Hego Euskal Herrian, Pive
planaren babesari esker. Diru laguntza martxorako buka daiteke, eta
orduan iritsiko da sektorearentzat benetako erronka. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)