2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea
Arrain gutxi saldu da Ondarroako bentan
Asteon, oso arrain gutxi lehorreratu dute baxurako arrantzaleek
Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Itsasoaren egoera ez da batere ona
izan, olatuak nahikoa handiak izan dira eta haize asko egon da egunotan.
Arrantzatu den arrain kopurua txikia izan dela kontutan hartuta,
gainera, itsasoratu den ontzi kopurua ere oso txikia izan da. Egunotan, Ondarroan deskargatu duten ontziak hiru besterik ez dira izan. Irakurri gehiago
Lana erregulatzeko txostenak erdira jaitsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa
Lana erregulatzeko espedienteak erdira jaitsi dira 2015ean: 695 bildu
ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, iaz baino %52 gutxiago; 1.434
jaso zituen orduan. Erregulazio txostenek 8.108 langileri eragin diete:
5.718 langileri kontratua aldi baterako eten diete —iaz baino %53
gutxiagori—, 1.530i lanaldia jaitsi diete (-%52), eta kalean geratu dira
860 (-%41). Sektorez sektore begiratuta, abenduan ere aurreko
hilabeteetako joerari eutsi diote datuek. Zerbitzuen sektorean egon zen
espediente gehien (%45,04); industria arloan izan dira %39,14, eta
eraikuntzan %15,40. Egun, 406 espediente daude indarrean.
Sener-ek ospitale-instalazio bat eraikitzeko lanak ikuskatu ditu Mexikon
Sener ingeniaritza eta
teknologiako enpresa-taldeak lanen ikuskapena eta proiektu exekutiboaren
idazketa eta egiaztapena egin ditu, Mexiko Hirian kokatutako Eduardo
Lizeaga Ospitale Nagusiko ekipamendu kirurgiko baten eraikuntzarako. Irakurri gehiago.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)