2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena
Capacity4dev plataforma, lankidetzako agenteentzako topagunea
Capacity4dev
 plataforma Europako Batzordeak bultzatutako ekimen bat da, eta bere 
helburua da ezagutzak, esperientziak eta ideiak partekatzea 
lankidetzaren eta nazioarteko garapenaren inguruan. 2009an sortu zen 
espazioa, eta hasieran, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako 
Zuzendaritza Nagusiko (DEVCO) langileek informazioa trukatzeko gune bat 
zen, baina denborarekin eragile gehiago ere sartu dira. Irakurri gehiago. 
 
IZENA EMATEKO EPEA AMAITZEKO HAMAR EGUN GERATZEN DIRENEAN IA 200 ESKABIDE JASO DIRA BIZKAIKO LEHENENGO HIRU ENPLEGU ANEZKETARAKO
Izena ematen duten langabeen arteko hautaketa-prozesua hil amaieran egingo da. Anezka bakoitzean 20 langabek hartuko dute parte, eta otsailetik ekainera bitartean jardungo dute. Irakurri gehiago
BILBON ETA BIZKAIAN EGITEKO BESTE LAU TURISMO-EGITARAU IRISGARRI ETA BERRI AURKEZTU DIRA BILBON
 #Bizkaia4All ekimenaren barruan, lau 
programa abiaraziko dira hirian eta lurraldean. Azken asteetan in situ 
balioetsi eta aztertu dituzte desgaitasunen bat duten pertsonek. Bilbo eta Bizkaiko turismo-proposamen berrien irisgarritasunari 
dagokionez, parte-hartzaileen balorazioak "oso positiboak izan dira", 
baina, hala ere, "autokonplazentziatik urruntzeko" beharra nabarmendu 
dute."Turismoari begira, ahalmen handiko 
produktu bat dugu eta Bilbo eta Bizkaia bisitatzeko toki gisa sustatzeko
 eta kokatzeko orduan erabili behar dugu" adierazi du TravelforAll 
taldeko Andrés Ginések, proiektu aitzindari honen koordinatzaileak. Irakurri gehiago
2015ak Jaurlaritza ase du
Eusko Jaurlaritzak uste du amaitu berri den urtea ekonomikoki ona izan 
dela, langabezia jaitsi delako, enplegua sortu, eta hazkunde eta defizit
 helburuak bete. Irakurri gehiago
 
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
