2012(e)ko uztailaren 11(a), asteazkena

Energiaren sektorea: Energiaren euskal klusterra (Ing)

Energiaren sektore indartsu eta berritzaile bat garatzea, EBren eta bere herrialde askoren politika industrialaren eta lehiakortasunaren helburu bihurtu da.  Honek, eskualde mailako proiektu eta ekimen asko ekarri ditu europar energia sektorearen barruan. Kluster ekimen hauetariko asko haien hasierako etapetan kokatzen dira. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore energetiko indartsu eta berritzaile bat izatearen abantailak zeintzuk ziren antzematen jakin zen, eta haien aldeko apustua egin zen 90. hamarkadaren erdialdetik.
                         

Azpiegituretan inbertsio politika eskasia garaietan (Es)


Espainia garai txarrak pasatzen ari da esparru askotan, eta horregatik beharrezkoa da neurriak hartzea ekonomiaren egoera txarra zuzentzeko. Lan honek, herrialdeko inbertsio publikoaren aukerarik onenak identifikatzen laguntzeko asmoa du, baliabideen urritasuna eta aurrekontuen zailtasuna kontutan hartuta. Aurrekontuaren urritasuna dagoenean, aurrera eramateko lehentasunezko inbertsio eta zerbitzuak zeintzuk diren eztabaidatu behar da, herrialdeak multzo moduan errendimendua handitu dezan. Dokumentu honetan egiten diren proposamenak, zentzu praktiko eta ekonomiko batetik izan dira aztertuak, egungo aukera teknikoak kontutan hartuz.