2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna
Leioako enpresa-mintegirako deialdia zabaldu dute
Leioako Udalak Ibaiondoko enpresen udal mintegian
izena emateko epea ireki du; martxoaren 10era arte aurkez daitezke
eskaerak. Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan,
eta esleipendun enpresei laguntzeko eginda dago, udal iturri
leioaztarrek adierazi dutenez. Euren berbetan, "bizitegiko moduluak aldi
baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira". Horrela, enpresek
honako hau izango dute eskuragai: esleitutako modulua edo moduluak;
erabilera anitzerako aretoa; eta negozioari laguntzeko zerbitzu
gehigarriak. Irakurri gehiago
Aurreko urtean baino bisitari gehiago hartu ditu Getxok 2015ean
Getxoko Turismo Bulegoak 51.772 bisitari hartu zituen iaz. Hala, aurreko
urtean baino %54 gehiago etorri ziren 2015ean, Udalak jakinarazi
duenez. Ereagako bulegoan 21.810 lagunen zalantzei erantzun zieten,
bisitari guztien %42 (2014an baino %25 gehiago); Bizkaiko Zubian dagoen
bulegoan, berriz, 24.685 laguni, guztien %48 (aurreko urtean baino %67
gehiago); eta bulego mugikorretan gainerakoei, 5.277 bisitariri (%10),
aurreko urtean baino %198 gehiagori. Irakurri gehiago.
Faes Farma enpresa bisitatu du Urkulluk
IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Faes Farma
enpresa farmazeutikoak Leioan daukan egoitza bisitatu du gaur goizean,
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuagaz eta Jon
Darpon Osasun sailburuagaz batera. Zuzendaritza-taldeagaz bildu da eta
instalazioak bisitatu ditu ondoren, bertan ikertzen eta botikak ekoizten
egiten duten lana zuzenean ezagutzeko. Horrela, Urkulluk babesa
adierazi gura izan die ikerketaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eutsi
dioten euskal enpresa denei, "ezagutza eta enplegu jasangarria sortzeko
gauza izan baitira urteetan zehar". Irakurri gehiago.
Astero, bi familia kale gorrira
Otsailaren bata, bia, laua, zortzia, hamarra… Hilabete gogorra izango da
honako hau Barakaldon; aurrekoak bezain gogorra, eta ondorengoak bezain
latza, ziur asko. Zortzi etxe kaleratze gauzatzea aurreikusita zegoen
Barakaldoko epaitegian hilabete lehenagotik. Egunak jarrita zeuden,
otsaileko zortzi egunetan zortzi etxebizitzetan bizi diren familiak
indarrez kanporatzeko. Hileko lehen eguna uste baino hobeto amaitu zen,
kaleratzeko epea atzeratu egin baitzuten. Baina ez dute guztiek zorte
bera izango. Bigarren eguna, horren lekuko: iragarritako agindua bete,
eta etxerik gabe utzi zuten familia bat. Irakurri gehiago.
Bilbo Zaharrean Espazioak Trukatzeko Sarea sortu da
Wikitokin
(San Frantzisko auzoan kokatutako praktika kolaboratiboen laborategian)
Espazioak Trukatzeko Sarea ekimena jarri da abian. Proiektu horrek
helburutzat du baliabide ukigarriak eta ukiezinak partekatzea Bilbo
Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako eragileen artean. Irakurri gehiago.
- See
more at:
http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-bilbo-zaharrean-espazioak-trukatzeko-sarea-sortu-da#sthash.eCZn7TvV.dpuf
UNAI REMENTERIAK IRAGARRI DU ASTELEHENEAN AURKEZTUKO DUELA EIC-REN LEHENENGO PROIEKTUA
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean,
Ahaldun Nagusiak adierazi du erabat bidegabea dela Sestaoko ACB
lantegiak duen egoera, eta Europaren eta Espainiaren erreakzioa
erreklamatu du. Irakurri gehiago.
ACBtik labe garaia ikusten da
ACBko zuzendaritzak zehaztu du ez dutela lantegia berriz zabalduko
«merkatuaren egoera hobetu artean». Langileek itxialdia hasi dute
irtenbide bat bilatu bitartean. Irakurri gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)