2012(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

Industriaren sustapena EAEn: industrialdeak-programaren esanahia (Es)

80. hamarkadaren erdialdean EAEn testuinguru sozio-ekonomikoaren aldaketa eman zen, krisi prozesu larriagatik eta birmoldaketa industrialagatik. Horrela, arazoetan zeuden enpresa hauen eraberritzea eta birmoldateka ahalbidetzeko, kanpoko inbertsioa erakartzeko eta enpresen jarduerari jarraipena emateko, eta oro har lurraldearen lehiakortasuna mantentzeko neurri ugari hartu ziren. Testuinguru honetan, lurraren eta industria azpiegituren eta teknologiaren sustapena jarduketa publikoaren ardatz nagusietako bat bilakatu zen. Artikulu hau azken hauetan oinarritzen da, eta bereziki 25 urte baino gehiagotan EAEko programa garrantzitsuenetako baten jatorria, ezaugarriak eta lorpen nagusiak aztertzen dira, hau da, industrialdeak programa.
                                 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina