2011.
urtean, EAEko ekonomiak ahultasun handiko irudia eskaini zuen berriro, bertako
BPG erreala %0,6 baino ez baitzen hazi. Tasa hori aurreko urtekoa baino
zertxobait altuagoa da, baina oso urrun dago krisiaren aurreko balioetatik.
Hirugarren urtez jarraian, EAEko ekonomiaren hazkunde osoa kanpo saldoaren
portaera onari esker lortu zen. Izan ere, barne eskariak jaitsiera arina izan
zuen bitartean, kanpo arloaren ekarpena zazpi hamarrenera iritsi zen. Berriro
ere, kanpotik egin zen EAEko ekoizkinen eskariak bertoko enpresa industrialen balio
erantsia handitzea ahalbidetu zuen, nahiz eta oraindik krisiaren aurreko
urteetan lortu zena baino askoz maila apalagoa den. Espainiako merkatuaren
ahultasunak, oraindik EAEko enpresentzat garrantzitsuena baita, industriaren
susperraldi osoago bat eragotzi zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina