Dokumentu honek Europar Batasunaren helburu energetiko garrantzitsuenetako
batzuk jorratzen ditu 2050 urteari begira. EBaren helburua da 2050. urterako
negutegi efektua sortzen duten gasen isuriak %80-95ean jaistea, eta honek gure
sistema energetikorako ondorio garrantzitsuak izango ditu. Energetikoki askoz efizienteagoak
izatea lortu behar dugu. Horrela, gure energiaren bi heren energia
berriztagarrietatik etorri beharko lirateke. Hau lortuko dugu eredu energetiko
berri bat ezarriz, zeinek epe luzean gure sistema seguruagoa, lehiakorragoa eta
jasangarriagoa izatea ahalbidetuko duen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina