Gaur egun jasaten gabiltzan krisi ekonomikoak zuzenean eragiten dio euskal
industria sektoreari. Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomia
Erkidegoko esportazioek %9,7ko murrizketa jasan zuten 2012ko hirugarren
hiruhilekoan. Jaitsiera honek, 2012ko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua
%-2,6an kokatzen du. Azpimarragarria da batik bat, Europar Batasunetik datozen
esportazioen jaitsiera, gure lehen esportatzailerenak hain zuzen, zeintzuk
%18,6an murriztu diren aurreko urtearekiko. Inportazioei dagokienez gauza ez
dago egoera hobean, %3,9ko jaitsiera izan baitute urteko hirugarren
hiruhilabetean, eta urteko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-12,5ean
dago aurreko urtearekiko. Hirugarren hiruhilekoan izandako saldo garbia (esportazioak ken inportazioak)
positiboa izan da, 767 milioiko superabita
hain zuzen ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina