Costa Rican 50 MWko parke eolikoa giltzak eskuan egiteko kontratua sinatu du Gamesak Globeleq Mesoamerica Energy konpainiarekin. Hau da, proiektua sortzeko, garatzeko eta martxan jartzeko kontratua itxi du Gamesak.
25 haize-sorgailu, G-87-2.0 MW motakoak, eraikiko ditu Gamesak Orosi parkean, Guanacaste eskualdean. Proiektuak hiru finantza iturri izango ditu: US Ex-Im Bank, FMO banketxe holandarra eta Costa Ricako BICSA. Ondo bidean, 2014 urte amaierarako edota 2015eko hasierarako parkea eginda egotea aurreikusi dute.
Kontratu honi esker, GME konpainiarekin hirugarren aldiz egingo du lana Gamesak; aurretik, Hondurasen, Cerro de Hulako parke eolikoa eraiki zuen eta Nikaraguan Eoloko parkea.
Albistearen iturria: eitb.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina