Nekazaritzako Foru Sailak eta Arabako eta Gipuzkoako
Aldundiek hasierako akordioa lortu dute Europako funtsak banatzeko eta
jarduerak lehentasunezko neurrietan oinarritzeko.
Duela gutxi, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren esparru
berriaren araudi-proposamena onetsi da, hau da, landa-garapenerako
politikak finantzatzen dituen Europako nekazaritza-funtsa (Landa Garapen
Iraunkorrerako Programa 2014-2020 (LGIP)). Hori horrela,
nekazaritza-arloan eskumena daukaten euskal administrazioek hasierako
akordioa lortu dute, Europako funtsak banatzeko eta jarduerak
lehentasunezko neurrietan oinarritzeko. Akordio hori oinarri hartuta,
Bizkaiko Foru Aldundiak, Nekazaritza Sailaren bitartez, Euskadiko
programaren % 20 inguru kudeatuko du. Horri esker, 80 milioi euro
inguruko inbertsioak egin ahal izango dira Landa Garapen Iraunkorrerako
Programa indarrean egongo den zazpi urteetan. Diru-kopuru osotik, 17
milioi inguru Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak
finantzatuko ditu, eta beste 23 milioi, berriz, foru-erakundeak.
2014-2020 urteetarako Landa Garapen Iraunkorrerako Programa berriaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren helburu nagusiak hauek dira: landa-eremuen garapen iraunkorra bermatzea, nekazaritza-mota guztien lehiakortasunean eta ustiategien bideragarritasunean oinarrituta; animalien ongizatea eta arriskuen kudeaketa nekazaritzako elikagaien katean; nekazaritzarekin eta basozaintzarekin lotutako ekosistemak birgaitu, zaindu eta hobetzea; gizarteratzea sustatzea; eta landa-eremuen garapen ekonomikoa.
Beste helburu zehatzago batzuen artean, Nekazaritzako Foru Sailak hauei ematen die lehentasuna:
-Nekazari gazteak sustatzea, belaunaldi-txandakatzea zainduz. Landa-garapenerako neurriei esker, landa-inguruneko ekonomia aktibatu ahal izango da, eta sustatuko diren ekintzek landa-guneak birgaituko dituzte. Horrela, landa-gune horiek erakargarriagoak izango dira nekazari gazteentzat.
-Nekazaritza-produkzioen balio erantsia handitzea. Zentzu horretan, banaketa-kate laburrak bultzatzea eta lehengaiak ustiategian bertan eraldatzea Bizkaiko ustiategien errentagarritasuna nabarmen handitzeko neurriak izan daitezke.
-Nekazaritza-jarduerarekin lotutako ekosistemak zaindu eta hobetzea. Nekazaritza- eta ingurumen-neurriak indartuko dira, honako hauek behar bezala kudeatzeko: mindak, lurzoruak, larreak, erlezaintza eta nekazaritza ekologikoa, produkzio integratua, etab.
-Zailtasun naturalak dituzten nekazaritza-ustiategiei konpentsazioa ematea, mendiko eta bestelako gune kaltetuetako konpentsaziozko kalte-ordainen bitartez, Europar Batasunak ezarritako gehiegizko zenbatekoetaraino. Horrez gain, nekazaritza-mota guztien lehiakortasuna eta ustiategien bideragarritasuna hobetzeko prozesuan sakontzea, produkzio-azpisektore ezberdinen modernizazioari eta berregituraketari lagunduta.
-Historikoki, baso-politikak indarra galdu izan du Europako programa hauetan. Orain, aldiz, berritasun modura, programa bakoitzeko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsen % 30 neurri zehatz batzuetara bideratu beharko da, eta, horien artean, baso-neurriak daude. Horrela, honako hauek laguntzen onuradun izan ahalko dira: onura publikoko mendiak (40.000 hektarea baino gehiago Bizkaian); baso pribatuen balio erantsia handitzeko inbertsioak, Baso Kudeaketa Iraunkorreko Planean oinarrituta, Bizkaia plan hori betetzeko egoeran baitago, batez ere duela gutxi Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plan Sinplea ezarri eta gero; eta aipatutako Baso Kudeaketako Planak egiteko finantza-laguntza.
Albistearen iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina